Lezaun
Nafarroa Garaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Nafarroa Garaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Lezaun[5] ([les̻a.un]) Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 263 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 41 kilometrora eta Lizarratik 16 kilometrora dago.
Lezaun | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Eskualdea | Deierri | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Lezáun <> Lezaun | ||
Alkatea | Carmen López Salanueva (Oihantxiki[1]) | ||
Posta kodea | 31177 | ||
INE kodea | 31154 | ||
Herritarra | lezaundar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°46′49″N 1°59′39″W | ||
Azalera | 19 km² | ||
Garaiera | 800 metro | ||
Distantzia | 41 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 244 (2023: −3) | ||
Dentsitatea | 12,84 bizt/km² | ||
Zahartzea[2] | % 43,4 | ||
Ugalkortasuna[2] | ‰ 22,73 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[2] | % 81,82 (2011) | ||
Desberdintasuna[2] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[2] | % 6,88 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[3][4] | % 14,00 (2018: %6,28) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.lezaun.es/ |
Herria, Nafarroa erdialde-iparraldean kokatzen da, N-120 errepidea Etxarri-Aranatz-Lizarra norabidean, Lizarragako mendatearen lehen maldak igotzen hasi baino lehen.
Lezaunek Urbasako mendizerrarekin egiten du muga iparraldean, Gesalatzko ibarrarekin ekialdean, eta Deierrirekin hegoaldean.
Klima atlantiarra da oro har, nahiz eta udalerriaren hegoaldean ezaugarri azpimediterraneoak izan (prezipitazioak urriagoak dira). Urteko batez besteko tenperatura 10 gradukoa da eta prezipitazioak 800 eta 1.800mm bitartekoak, zenbat eta iparralderago, euri gehiago, batez ere erliebea menditsuagoa delako. Urteroko egun euritsuak 100 eta 160 izaten dira kokagunea zein den.
Pagadiek 754 hektarea hartzen dituzte, artadiek 192, eta harizti eta bestelako zuhaitzek 135 hektarea.
Lezaunen, itsasoaren mailatik 817 metrora, Nafarroako gobernuak 1981ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[6]
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Lezaungo udalerria 1951ean sortu zen, izatez, ordura arte Deierriko udalerriaren barruan baitzegoen. Lezaun, artzainen herri bat izan da, batetik, basoz eta larrez inguratuta dagoelako, eta bestetik, tradizioak horrela adierazten duelako.[7]
Lezaungo biztanleria |
---|
1850eko hamarkadatik 1950eko hamarkadara bitartean, Lezaun, Deierriko kontzeju bat izan zen.
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %0,74 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Lezaungo alkatea Oihantxiki herri ekimeneko Carmen López Salanueva da 2007ko udal hauteskundeez geroztik, bere taldeak udaleko zazpi zinegotziak lortu zituen, eta hortaz gehiengo osoa. Baliogabeko botoak hiru izan ziren (emandako boto guztien %2,34) eta boto zuriak hamazortzi izan ziren (%14,40). Abstentzioa %47,97ekoa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Oihantxiki Hautesle Taldea | 107 | 7 |
2011n ez zen zerrendarik aurkeztu eta López Salanuevak jarduneko alkate segitu zuen[8].
2007-2011 | Carmen López Salanueva | Oihantxiki |
2011-2015 | Carmen López Salanueva | Oihantxiki |
2015- | Goreti Otxandorena Núñez | Jardunean |
La Estellesaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:
Herriko jai nagusiak San Pedro jaiak dira, ekainaren 29an ospatzen direnak. Horrez gain, Lezaunen uztailaren 25a jaieguna da, Santiago eguna.
Urtean zehar hainbat erromeria antolatzen dira:
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Lezaun eremu mistoko udalerria da.[9] 2001eko erroldaren arabera, herritarren %7,66k zekien euskaraz hitz egiten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.