From Wikipedia, the free encyclopedia
Franco Battiato (Catania, Sizilia, Italia, 1945eko martxoaren 23a - Milo, 2021eko maiatzaren 18a) italiar kantugilea eta abeslaria izan zen.
Franco Battiato | |
---|---|
(2010) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Francesco Battiato |
Jaiotza | Giarre-Riposto (en) eta Riposto, 1945eko martxoaren 23a |
Herrialdea | Italia |
Bizilekua | Villa Grazia (en) |
Lehen hizkuntza | italiera |
Heriotza | Milo, 2021eko maiatzaren 18a (76 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Catania (en) |
Hizkuntzak | italiera arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, musikagilea, film-zuzendaria, idazlea, abeslaria, gidoilaria, margolaria, errealizadorea, musikaria eta zinema gidoilaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | |
Influentziak | Georges Gurdjieff |
Genero artistikoa | opera new wave musika Rock progresiboa experimental music (en) elektroa pop rock |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Bla Bla Philips EMI Ricordi |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | hautagai independente |
battiato.it | |
|
Abeslari ospetsuentzako kantak egin zituen hasieran, baina gero bere diskoak grabatzen hasi zen. Battiatoren lehen diskoak oso espresionistak ziren: Festus (1971) eta Pollution (1972). Gero, musika sofistikatuagoa eta esperimentalagoa egin zuen: Sulle corde di Aries (1973) eta Mademoiselle La Gladiator (1975). 1980ko hamarraldian, arrakasta handiko diskoak plazaratu zituen: L'era del Cinghiale Bianco (1979), Patriots (1980), La voce del padrone (1981) eta L'Arca di Noè (1982). Musika elektronikoko diskoak ere grabatu zituen, hala nola Clic (1974). Rocka eta musika klasikoa nahasten dituzten opera batzuk egin zituen: Genesi (1987) eta Gilgamesh (lehenaren jarraipena). Hala ere, pop musika egiten jarraitu zuen. 1995ean Il cavaliere dall'intelletto diskoa argitaratu zuen, Manlio Sgalambró filosofoaren letrekin. Beste disko batzuk: L'imboscata (1996), Gommalacca (1998), Campi magnetici (2000), Ferro battuto (2001), Dieci stratagemmi (2004), Il vuoto (2007), Fleurs 2 (2008), Inneres Auge (Il tutto e' più della somma delle sue parti) (2010).
Bere abesti askotan okultismoa eta esoterismoa landu zituen, batez ere René Guénon eta G. I. Gurdjieffen testuetan oinarrituta[1].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.