From Wikipedia, the free encyclopedia
Europako Kontseilua[1] Europako integrazioaren alde lan egiten duen erakunderik zaharrena da. 1949an sortu zen. Frantzia eta Alemaniaren mugan, Estrasburgon du egoitza, Europa Jauregian.
Europako Kontseiluko hizkuntza ofizialak frantsesa eta ingelesa dira, baina Ministroen batzordea eta Parlamentuetako Asanblada elkartzean alemana, italiera eta errusiera ere erabiltzen dira.
Europako Kontseilua ez da antzeko izena duten beste erakunde batzuekin nahastu behar, hala nola, Europako Batasuneko Kontseiluarekin edota Europar Kontseiluarekin. Azken horiek Europako Batasuneko (EB) erakundeak dira. Europako Kontseilua, aldiz, EBtik kanpo dagoen erakundea da, nahiz eta EBren sinboloak (ereserkia eta bandera) bere egiten dituen.
1945ean Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean Europa lur jota ageri zen. Gerra hark Europako hainbat lurralde deuseztatu zituen, eta inoiz ez bezalako giza hondamendia ekarri zuen. Horren aurrean, Europako herrien arteko integrazioa bultzatzeko joera indartzen hasi zen. Winston Churchillek, adibidez, Europako Estatu Batuak sortzea proposatu zuen Zurichen egindako hitzaldi batean.
1948an Hagan hainbat politikari, estatuburu eta gizarte zibileko ordezkari elkartu ziren balizko Europako Kontseiluaren nondik norakoak eztabaidatzeko. Bi eratako erakunde ereduak proposatu ziren: nazioarteko erakunde klasikoaren eredua (gobernuetako ordezkariak bilduko zituena) eta parlamentarioen biltzar politikoaren eredua (legebiltzarretako ordezkariak bilduko zituena). 1949ko maiatzaren 5ean bi ereduak uztartu zituen Europako Kontseilua sortu zen Londresko Itunaren bidez. Erakunde berriak bi atal nagusi izango zituen: Ministroen Batzordea eta Parlamentuetako Asanblada. Eredu hau geroago Europako Erkidegoek jarraitu zutena izan zen.
Europako Kontseiluko estatutuan agertzen denez, erakundearen helburua bere kideen artean gero eta batasun handiagoa lortzea da, beraien ondare diren printzipio eta idealak babestuz eta betez eta garapen ekonomiko eta soziala burutuz.
Europako Kontseiluaren lorpenik garrantzitsuena 1950ean onartutako Giza Eskubideen Europako Hitzarmena izan zen. Hitzarmen hori betetzeko, Giza Eskubideen Europako Auzitegia sortu zen, Europar Batasunean giza eskubideen eta askatasunaren babesle gorena.
Aldi berean Europako Kontseiluak giza eskubideak bere osotasunean babesten ditu. Tortura Saihesteko Batzordea, Europako Karta Soziala, Hizkuntza Gutxituen Europako Gutuna eta Gutxiengo Etnikoen Babeserako konbentzioa dira bere jarduera ildo garrantzitsuenak.
Europar Kontseilua]rekin batera, Europako Parlamentuak Europar Batasuneko botere legegilea osatzen du. Nolanahi ere, Europar Legebiltzarrak ez dauka lege-ekimenik, Batasuneko herrialdeetako parlamentu gehienetan ez bezala. Legebiltzarra Europar Batasuneko "lehenengo instituzioa" den arren (hitzarmenetan estreinakoz aipatua, eta protokoloan lehentasunezkoa), Kontseiluak botere handiagoa dauka legeak onartzerakoan, hainbat arlo Kontseiluaren eskumenekoak baitira. Parlamentuak, ordea, Batasuneko aurrekontuaren gaineko kontrola dauka, eta Batzordeko komisarioen aukeraketa bertan behera utzi dezake.
1949ko maiatzaren 5ean Londresko Ituna sinatu zuten estatu sortzaileak hauek izan ziren:
1950ean Alemaniako Errepublika Federala ere Europako Kontseiluko kide bihurtu zen. Alemaniako Errepublika Demokratikoa ez zen inoiz kide izan, 1990ean bat egin zutenean Alemania izenez bat egin zuten eta.
Hauek dira ordutik Europako Kontseiluko kide bihurtu diren estatuak:
Kazakhstan eta Bielorrusiak kide izateko eskaera eginda daukate, baina beraien gobernuek giza eskubideetan eta demokrazian hutsune nabarmenak dituztenez, sarrera ukatu egin zaie. Europako Kontseiluan begirale dira Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Japonia eta Aulki Santua, eta Parlamentuetako Batzarrean Mexiko eta Israelgo parlamentuak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.