Europar Batasunaren ereserkia, izen ofizialez Europako ereserkia, Europar Batasuneko lau sinbolo ofizialetako bat da. Herbert von Karajan austriarrak eginiko moldaketa bat da, Ludwig van Beethoven alemaniarraren 9. sinfoniaren azken mugimenduaren amaierako Alaitasunaren odaren gainean. Bere aldetik, Alaitasunaren odak Friedrich von Schiller idazlearen poema du jatorri, hura ere Alaitasunaren oda izenburukoa.
Europako Ereserkia | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | baliorik ez |
Deskribapena | |
Oinarritua | Alaitasunaren oda Bederatzigarren Sinfonia |
Hitzak | baliorik ez |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ludwig van Beethoven |
Ereserkiak ez du hitzik. Horrela, Batasunaren eleaniztasunaren auzia saihesten du, baina indarra kentzen dio ereserki nazionalen alboan, hitzak direla-eta errezagoak baitira ikasteko. Hala ere, musika honetan sumatu daiteke halako bakerako deia, herriak bakean bizitzeko desira.
Hitzen proposamena
Austrian, Peter Roland latineko irakasleak "Est Europa nunc unita" testua proposatu zuen. Hitzok Europako Batzordearen atentzioa erakarri zuen, batez ere 2004ko Erromako bileran, baina azkenean ez zuen aintzakotzat hartu.
Est Europa nunc unita Semper regant in Europa Cives, floreat Europa, |
Europa batasunean dago Leialtasunak eta Justiziak Herritarrok, Europa gailendu dadila, |
Ikus, gainera
- Europako bandera
- Europaren Eguna
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.