Napoleondar Gerretan kokatutako gatazka From Wikipedia, the free encyclopedia
Iberiar penintsulako Gerra, Espainiako Independentzia Gerra, edo Frantsestea[1] eta Frantzestada [2] —euskal usadioan— Iberiar penintsulan jazotako gatazka armatua izan zen, Napoleondar Gerretan kokatzen dena. Espainiak, Portugalek eta Erresuma Batuak, alde batetik, eta Frantziako Lehen Inperioak, bestetik, borrokatu zuten. Frantziar eta espainiar armada aliatuek Portugal inbaditu zuten 1807an, baina urtebete geroago, 1808an, frantses armadak ez zituen utzi Espainian hartutako posizioak, eta horrek gerra piztu zuen; Seigarren Koalizioak 1814an Napoleon garaitu zuenean amaitu zen.
Iberiar Penintsulako Gerra | |||
---|---|---|---|
Napoleondar Gerrak | |||
Data | 1808 - 1814 | ||
Lekua | Iberiar penintsula, hegoaldeko Frantzia | ||
Emaitza | Valençayko Ituna: Fernando VII.aren ezarpena; Fontainebleauko Ituna: Napoleonen abdikazioa eta Frantziar Inperioaren deuseztatzea | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Britainiar eta Portugaldar armadek Portugal defendatuta, Espainian tropa erregularrek zein irregularrek (elkarren arteko loturarik gabeko gerrillarien taldeek) frantziarrei aurre egiten zieten. Napoleonen armadak, hornidurak galtzeko beldur, ez ziren espainiarrak gainditzeko eta lurraldea baketzeko gai. Gerraren azken urteetan, Errusiaren inbasioa zela medio Frantzia larri ahulduta zegoela, Wellingtongo dukea buru zuten armada aliatuek frantziarrak Pirinioez bestaldera egotzi zituzten.
Gerrako zamak Portugalgo eta Espainiako egitura soziala eta ekonomikoa suntsitu zituen, eta istiluz beteriko epeari hasiera eman zion. Euskal Herrian, hala Pirinioez iparraldera nola hegoaldera, ondorio larriak izan zituen bertako gizartean, askotariko armaden presentzia eta ekintzagatik. Iberiar penintsulan, frantziarren aurkako gerran borrokatutako ofizialek 1850 arte burutu zituzten hainbat gerra zibil (tartean Lehen Gerra Karlista), liberal eta absolutisten artean. Penintsulako Gerrak Ameriketako kolonien gainean ere eragina izan zuen, eta haien independentzia prozesua piztu zuen txinparta izan zen.
Espainia eta Frantzia aliatuak ziren, 1796an San Ildefonsoko hitzarmena izenpetu zutenetik. 1807ko urrian Frantziako osteak Espainian sartu ziren erresuma horretako gobernuak hala baimenduta. Portugal okupatzeko xedea zuten, itxuraz, baina Ingalaterraren aurkako blokatzea osatzeko estrategiaren aitzakian, Gaztelako artilea eta Ameriketako ondasunak eskura jarriko zizkion estatu satelite bat eratu nahi bide zuen Napoleon Bonapartek. Frantsesek Portugal inbaditu zuten eta Espainiako zenbait hiritan kokatu ziren.
1808ko martxoan gertatu zen Aranjuezko matxinadaren ondorioz, Godoyk behin-betiko beheraldia izan zuen, eta Karlos IV.ak Fernando VII.a semeari utzi zion koroa. 1808ko apirilean Baionako abdikazioak gertatu ziren: Karlos IV.a eta Fernando VII.a erregetza uztera behartu ondoren, Napoleonek bere anaia Josef jarri zuen errege. 1808ko maiatzaren 2an frantsesen aurkako matxinada izan zen Madrilen (25 frantses eta 25.000 madrildar inguru hil ziren). Egun berean Móstolesko alkateek Napoleonen kontrako gerra deklaratu zuten. Horrela hasi zen Espainiako Independentzia Gerra.
Espainian frantsesen aurreko portaera zatiketa bat aurkezten zuen:
Egoera hau ikusi ondoren herriak erresistentzia jarri zuen gerrillen gudarekin, biztanleri osoak parte hartu zuen. Gerrillarien artean Francisco Espoz, Jerónimo Merino apaiza eta Empecinado zeuden.
Afrancesados izenekoek Josef Bonaparte erregetzat hartu zuten eta Baionako Konstituzioa egiterakoan berarekin lan egin zuten. Frantziarrek Girona eta Zaragoza setiatu zuten berriro, nahiz eta erresistentzia luzea izan.
1810ean Junta Zentrala disolbatu egin zen eta Cadizen gorte batzuk bildu ziren eta burujabetza hartu zuen. Cadizko Gorteek liberalek behartutako kargu publikoak hartzeko “señoríos” eta Inkisizioa, torturak eta odol garbitasun frogak indargabetu zituzten. Cadizeko Gorteetako lanik inportanteena 1812ko Konstituzioa zen:
1812an espainiarrek, Wellington jeneralak zuzendutako britainiar indarren laguntzaz, tropa frantsesen kontrako eraso bortitza hasi zuten. Arapilesen irabazi zuten eta horrek Josef Bonaparte ihes egitera behartu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.