From Wikipedia, the free encyclopedia
Esfenoide hezurra garezur oinaldearen erdigunean kokatzen den hezur pneumatiko bakoitia da aurretik begiratuta saguzar itxura duena. Bekoki-hezurraren eta loki hezurraren artean falka baten moduan kokatzen da. Hezurraren aurrean etmoide hezurra kokatzen da eta atzean garondo hezurraren clivusa. Erdian gorputza du eta beherantz proiektatzen diren pterigoide izeneko bi irtengune ditu. Gainera, gorputzetik bi alboetarantz hegal nagusia eta hegal txikia kokatzen dira. [1] Esfenoide antzinako grezierazko sphenoeides, "ziri moduko", hitzetik dator. [2]
Esfenoide hezur | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | Burezurra Neurokranioa |
Konponenteak | body of sphenoid bone (en) lesser wing of sphenoid bone (en) greater wing of sphenoid bone (en) pterygoid processes of the sphenoid (en) pterygoid notch (en) pterygoid fossa (en) scaphoid fossa (en) vaginal process of sphenoid (en) pterygoid hamulus (en) pterygoid canal (en) pterygospinous process (en) |
Artikulazioa | Loki-hezurra Kopeta-hezurra Hezur parietala Masaila Garondo-hezurra bomerra Etmoide hezurra ahosabai-hezurra |
Identifikadoreak | |
Latinez | os sphenoidale |
MeSH | A02.835.232.781.802 |
TA | A02.1.05.001 |
FMA | 52736 |
Terminologia anatomikoa |
Goialdean hipofisia babesteko hobi bat du eta hobi hori mugatzen bi klinoide irtengune daude aurrealdean eta beste bi atzean. Klinoide irtenguneek eta erdiko hobiak zela turkiar deritzon egitura osatzen dute. Era berean, gorputzak bere barne hartzen du esfenoide-sinua.
Atzeko klinoide irtenguneen atzeko atala garondo hezurrarekin giltzatzen da, clivusa osatuz. Zela turkiarren aurreko mugan, hots, kiasma aurreko ildoaren behealdean, jarlekuaren tuberkulua dago. Kasu batzuetan tuberkuluaren bi alboetara erdiko klinoide-irtenguneak deritzen irtengune txikiak egon daitezke.
Gorputzaren aurreko aurpegian esfenoide-gangarra dago zeina etmoide hezurraren xafla zutarekin giltzatzen den. Gangarraren bi aldeetara zulo bana dago, esfenoide-sinuaren irteera guneak direnak.
Esfenoide gangarraren beheko luzapenari rostrum deritzo eta bomer hezurrarekin giltzatzen da. Gorputzaren behealdetik pterigoide-irtenguneak ateratzen dira, bere bi xaflekin. Esfenoide gorputzaren behealde honek, sudur barrunbearen sabaiaren, hots, atal horizontalaren eraketan parte hartuko du.
Bestalde, gorputzaren albo goi-aurrealdetik hegal txikiak ateratzen dira eta apur bat atzerago, hegal nagusiak. Hegal nagusi eta txikien artean goiko betzulo-arteka dago, arteka honetatik hainbat egitura igarotzen dira. Horrez gain, gorputza albotik karotida-ildoak mugatzen du.
Gorputzaren alboetatik sortzen dira eta garezur barruko aurpegi bat (garun aurpegia) eta garezur kanpoko beste bat ditu. Atzealdean esfenoide arantza deritzon irtengune bat dute. Garezur barneko aurpegiak erdiko hobiaren osaketan parte hartzen du eta zenbait pasabide ditu:
Hegal nagusiak hainbat hezurrekin giltzatuko dira ere:
Hegal txikien goiko aurpegiak garezur barnekoa denak, garezurraren aurreko hobiaren atzeko muga osatzen du eta bi aldeetako hegal txikiek bat egiten duten eremuari esfenoide-uztarria deritzo.
Bekoki-hezurrarekin, zehazki horren atala den betzulo xafla horizontalarekin giltzatzen da esfenoide-bekokietako josturaren bitartez eta etmoide hezurrarekin esfenoide- etmoideetako josturaren bitartez.
Hegal txikien erdialdetik aurreko klinoide irtenguneak ateratzen dira atzerantz eta horien artean kiasma aurreko ildoa dago. Era berean, ildoaren bi alboetara ikusmen kanalaren sarbideak daude eta bertatik ikusmen nerbioa igarotzen da betzulora. Hegal txikien behealdeak garezur kanpoko atala denak, betzuloaren osaketan parte hartzen du.
Esfenoide hezurraren gorputzaren beheko aurpegitik ateratzen dira, beraz garezurretik kanpoko ikuspegian ikus ditzakegu.
Bere sustraian pterigoide kanala dago pterigoide-ahosabaietako hobiraino heltzen dena. Pterigoide irtengunea bi xafla erdi paralelotan banatzen da. Aurrealdetik bi xaflak lotuta daude eta atzealdetik banatuta pterigoide-hobia osatzen delarik. Behealdetik xaflak ez daude lotuta eta pterigoide-muxarradura osatzen dute.
Xaflaren behealdea edo muturra gako batean bukatzen da, pterigoide-gakoan. Erdialdeko xafla gorputzetik sortzen den gunean, bertan, beste irtengune bat dago vaginalis irtengunea deritzona.
Honen alboko ertzaren erdigunean beste irtengune bat dago, pterigoespinosus irtengunea.
Esfenoide hezurrak, garezurrean duen kokapenagatik bertan aurkitzen diren hobien mugak ezartzen ditu. Hiru hobitan banatzen da:
Esfenoide hezurrak dituen zulo eta irekiguneek, garezurraren barne zein kanpo eremuarekin komunikazioa mantentzea ahalbideratzen dute.
Alde batetik, gorputzaren baitan dagoen sinu esfenoidalak bere irekiguneak ditu esfenoide hezurraren aurreko aurpegian (esfenoide gangarraren albo banatan). Irekigune hauek, sudur barrunbean irekitzen dira eta sinuaren drainaketan parte hartzen dute.
Turkiar jarlekuaren albo banatan ikusmen kanala aurkitzen da. Kanal honek, garezurraren erdiko hobia eta betzuloa komunikatzen ditu. Bere baitan nerbio optikoa eta begi arteria bideratzen dira betzuloranzko bidean.
Esfenoidearen hegal nagusiak kokatzen da, zulo arrauzkararen aurre erdialdean. Bertatik ondorengo egiturak igaroko dira:
Esfenoidearen hegal nagusiak kokatzen da arantza zuloaren aurre erdialdean. Bertatik ondorengo egiturak igaroko dira:
Esfenoidearen atzeko ertzean dagoen arantzan kokatzen da. Bertatik ondorengo egiturak igaroko dira:
Pterigoide irtenguneen oinaldean kokatzen da eta pterigoide-ahosabaietako hobia garezurrez kanpoko oinaldearekin komunikatzen du. Bertatik ondorengo egiturak igaroko dira:
Esfenoidearen hegal nagusi eta txikiaren artean kokatzen da eta garezurraren erdiko hobia betzuloarekin komunikatzen du. Bertatik ondorengo egiturak igaroko dira betzulorantz:
Esfenoidearen hegal nagusiaren eta masailezurraren artean kokatzen da eta pterigoide-ahosabaietako hobia betzuloarekin komunikatzen du. Bertatik ondorengo egiturak igaroko dira betzulorantz:
Esfenoidearen hegal nagusiko agenesia exoftalmia kausa ezohikoa da. Ezaugarri hori 1 motako neurofibromatosiaren (NF1) adierazle bereizgarria da, baina badaude munduan bestelako patologien ondorio bezala gaitza pairatzen ez duten 3 kasu [20].
Diagnostikorako ordenagailu bidezko tomografia orbitarioa eta garuneko erresonantzia magnetikoa (RM) egiten dira. Horietan, esfenoidearen hegal nagusiaren gabezia ikusten da eta begi-globoa kanporantz mugituta dagoela.
Sinusitis esfenoidala mikroorganismo batek eragindako esfenoide sinuaren infekzioa da. Oso gutxitan gertatzen den eta oso arriskutsua izan daitekeen patologia da, populazio orokorrean %2’5ko prebalentzia duena. Orain arte eman diren kasu gehienak nerabezaro aurreko haurretan eta nerabeetan izan dira; 14 urtetik aurrera, sinu esfenoidalak erabat garatuta baitaude.
Beraz, adin horretatik aurrera, zefalea eta sukarra sortzeko arrazoi gisa planteatzen da. Klinikoki oso zaila da diagnostikoa egitea, datu klinikoak ez baitira espezifikoak, baina garezurreko tomografia axial konputarizatu (TAC) bidezko azterketak diagnostikoa berresten du.
Kasu gehienak antibiotikoekin tratatzen dira, eta pazienteak erabat berreskuratzen dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.