Remove ads
Garezur-sabaiko mintz-hezur bikoitia, frontalaren eta okzipitalaren artekoa, eta gizakiaren garezurrean gainaldearen eta alboen atal handi bat eratzen duena From Wikipedia, the free encyclopedia
Pareta hezurra garezur gangaren goi-alboa osatzen duen lauki itxurako hezur bikoitia da. Beste pareta hezurrarekin jostura sagital edo gezi josturaren bidez lotzen da. Lotune horren inguruan hainbat pareta zulotxo kokatzen dira.
Pareta hezur | |
---|---|
Hezur parietalaren kokapena (berdez) | |
Xehetasunak | |
Honen parte | Burezurra Kalota Neurokranioa desmocranium (en) |
Konponenteak | internal surface of parietal bone (en) external surface of parietal bone (en) occipital border of parietal bone (en) squamosal border of parietal bone (en) sagittal border of parietal bone (en) frontal border of parietal bone (en) frontal angle of parietal bone (en) occipital angle of parietal bone (en) sphenoid angle of parietal bone (en) mastoid angle of parietal bone (en) Parietal foramen (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | Os parietale |
MeSH | A02.835.232.781.651 |
TA | A02.1.02.001 |
FMA | 9613 |
Terminologia anatomikoa |
Gainera, lau ertz eta lau angelu ditu. Lau ertzek aldameneko hezurraren izena hartzen dute.
Bestalde, bi aurpegi ditu; barnealdekoa (endokraniala) ahurra da eta kanpoaldekoa (exokraniala) ganbila. Kanpoaldeko ikuspegian erdialdean dagoen eskualdeari pareta-tuberositatea deritzo.
Beste pareta hezurrarekin lotzeaz gain, bekoki-hezur, loki-hezurraren ezkata, esfenoidearen hegal-nagusiekin eta garondo-hezurrarekin giltzatzen da.
Pareta hezurrark bi aurpegi, lau ertz eta hauetako bakoitzaren angelu bat ditu.
4 ertz deskribatzen dira:
4 angelu deskribatzen dira:
Hezur parietal bakoitza haurdunaldiaren bigarren hilabetean fetuan garatzen den primordio mesenkimal zuntztsu bakar baten hezurtze endomintztsuaz osatua dago. Azkenik, erdiko ehun esponjotsuzko zati bat estaltzen duten hezur ehun trinkozko bi geruza lortuz.
Hezur parietala, sinfibrosi bidez garezurreko beste hezur batzuekin artikulatzen da.
Neoplasia gaiztoa, non zelula mesenkimatosoek (osteoblastoek) osteoide heldugabea edo hezur heldugabea sortzen duten. Sarkoma osteogenikoa hezurren neoplasia gaizto primarioen artean ohikoena da (%20). Gehien bat hezur luzeetan ematen da, baina kasu batzutan pareta bezalako garondo hezurretan manifesta daiteke. Ohikoagoa da 10-20 urte artean eta gizonezkoetan ematea. Etiologia ezezaguna izan arren, neoplasia hau pairatzeko arrisku faktoreak erradiazioaren esposizioa, trauma kranealak eta Paget gaixotasuna dela ikusi da.
Garezur gangaren hezur lauetako mintz-zatian sortzen dira, hau da zaila da garezur oinaldean holako osteosarkomak aurkitzea, bada bertan hezurtzapen endokondrada egiten da, hots hezurra kartilagotik formatzen da.
Tratamendua kirujia izango litzateke, baina gehienetan pronostikoa ez da oso ona izaten, izan ere sarkoma berragertzeko aukerak %80koak dira, kimioterapia eta erradioteraapia aplikatu arren.
Parieta-foramina handitua (FPA), soilik parieta-foramina ere deitua, garapenaren nahasmendu bat da, eta hezur parietalen mintz barneko osifikazioan tamaina aldakorreko akatsak ditu. Asintomatikoa izan daiteke, baina sintyomatologiari dagokionez zefaleak, goragaleak, adimen-desgaitasuna edo bestelakoak eragin ditzake.
Denbora igaro ahala hezur parietalek txikitzeko joera edukitzen dute. Gaixotasun oso arraroa da, izan ere ume batek jasaten du jaiotzen diren 15000-25000 umekiko. Gaixotasuna genetikoa da eta bi gene desberdinen mutazioaren ondorioz sortu daiteke. Alde batetik hamaikagarren kromosomako beso luzean kokatutako ALX4 genearen mutazioaren ondorioz eta bestetik, bosgarren kromosoman beso luzean kokatutako MSX2 genearen mutazioaren ondorioz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.