Pterigoide-ahosabaietako hobi

From Wikipedia, the free encyclopedia

Pterigoide-ahosabaietako hobi

Pterigoide-ahosabaietako hobia sudur-barrunbe eta loki azpiko hobiaren sakontasunean kokatzen den espazio txikia da, erlazio asko beste zuloekin.

Datu azkarrak Xehetasunak, Identifikadoreak ...
Pterigoide-ahosabaietako hobi
Xehetasunak
Identifikadoreak
Latinezfossa pterygopalatina
MeSHA02.835.232.781.670
TAA02.1.00.025
FMA75309
Terminologia anatomikoa
Itxi
Pterigoide ahosabaietako hobia

Mugak

  • Aurreko muga: Masailezurraren tuberositatea.
  • Atzeko muga: Esfenoide hezurraren pterigoide irtengunea.
  • Erdialdeko muga: Sakonalderago sartuta dago eta hortaz muga hau ahosabai hezurarren xafla zutarekin kontaktuan egongo da.

Edukia

  • Pterigoide-ahosabaietako gongoila
  • Masail nerbioaren erroak V2
  • Masail arteria bere adarrekin

Patologia

PTERIGOIDE-AHOSABAIETAKO HOBIKO SCHWNOMA

Nerbio sistema periferikoan kokatzen diren Schwann zeluletatik eratorritako hazkuntza geldoko tumore neurogenikoak dira. Schwanomen %60 gara nerbioen neurileman sortzen dira. Gehienbat nerbio sentsorialak kaltetzen ditu. Tumore intrakranealen %8-10 hartzen dute. Buru eta lepoan agertzen dira gehienbat (organismoko guztiko schwannomen artean % 25-35), batez ere, V, IX, X, XII gara nerbioetan. Pterigoide-ahosabaietako hobian prebalentzia oso baxua da, eta, kasu honetan, Gasser gangoilaren edo trigeminoaren hiru adarretako baten sustraian sortuko da.

Sintomatologiari dagokionez, lehendabizi entzumen galera gertatzen da; jarraia edo noizbehinkakoa izan daiteke. Ondoren, beste sintoma batzuk agertu daitezke: aurpegiko hipoestesia, aurpegiko paralisia edo irensteko zailtasuna.

Dena den, esan bezala, pteirigoide-ahosabai hobian sortutako tumoreek oso prebalentzia baxua daukate. Ohikoagoa da garezur barneko oinaldeko edo sudur sinuetako tumoreak hedatu eta pterigoide-ahosabai hobiraino iristea.

Eremu honetako tumoreak teknika kirurgiko ezberdinak erabiliz kentzen dira, besteak beste, rinotomia laterala, Weber-Ferguson teknika eta teknika endoskopikoa. [1] [2]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.