From Wikipedia, the free encyclopedia
Eli Galdos Zubia (Oñati, Gipuzkoa, 1934ko maiatzaren 18a - ibidem, 2007ko apirilaren 8a) politikaria izan zen, Eusko Alderdi Jeltzalekoa. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingoko sailburuorde eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusia. Euskararen sustatzailea.
Eli Galdos | |||
---|---|---|---|
1991 - 1995 ← Imanol Murua Arregi - Roman Sudupe Olaizola → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Oñati, 1934ko maiatzaren 18a | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Heriotza | Oñati, 2007ko apirilaren 8a (72 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta katedraduna | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Aita ere jelkidea zuen, eta Cegasa enpresaren sortzaileetako bat.
1960ko hamarkadatik aurrera euskara bultzatzen lan nabarmena egin zuen: Oñatiko ikastola sortzera lagundu zuen eta lehendabiziko Korrikaren edizioaren lehendabiziko lekuko eramaile zen.
1979 eta 1991 artean, Oñatiko alkatea zen eta "Union Cerrajera" enpresak zuen "Saltos de Agua de Oñate" erostera lagundu zuen.
1980 eta 1987 artean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingoko sailburuordea izan zen, eta Ertzaintza berrantolatzeko lan egin zuen. Orduko bere nagusia eta sailburua Luis Maria Retolaza zen. Gero, Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusi izan zen, 1991 eta 1995 artean.
Leitzarango Autobidea bultzatu zuen. 2007ko apirilaren 8an hil zen, 72 urte zituela eta Bilbora Aberri Eguna ospatzera zihoala.
Alaba Ainhoa Galdos Olazar ere jelkidea da. Lanbidez Musikako irakaslea,[1] EAJren ordezkaritzat Oñatiko zinegotzi eta Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu izan da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.