euskal politikaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Luis Maria Retolaza Ibarguengoitia (Bilbo, 1924ko abenduaren 27 - ibidem, 2007ko apirilaren 22) euskal herritar politikari jeltzalea zen. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburua izan zen (1980-1988), eta bitarte horretan Ertzaintza sortu zuen.
Luis Maria Retolaza | |||
---|---|---|---|
1980ko apirila - 1988ko uztailaren 23a ← José María Benegas - Juan Lasa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bilbo, 1924ko abenduaren 27a | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | Bilbo, 2007ko apirilaren 22a (82 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Gerra Zibilaren ondoren atxilotua, iparraldera ihes egin zuen 1944an. Bigarren Mundu Gerran "Euskal Brigada" izeneko gudarostean jardun zuen borrokan.
Bilbon batxilergoa amaitu ondoren Parisa joan zen, eta Sorbonako Unibertsitatean Zuzenbide ikasketak egin zituen. EIA (Euzko Ikasle Abertzaleak) elkartearen sortzaileetako bat izan zen ezkutuan. Ezkutuko antolaketa eta legez kanpoko propaganda zela eta, epaitua izan zen zenbaitetan, eta Frantziara alde egin beharra izan zuen. 1950ean hegoaldera itzuli zen, bitan atxilotua izanik.
Kartzelatik irtenda, Francoren aurkako erresistentzian hartu zuen parte "Roke" ezizenaz eta britainiar espioitza-erakundearekin lan egin zuen. Garai hartan, Juan Ajuriagerraren zuzendaritzapean lagundu zuen Eusko Alderdi Jeltzalea berrantolatzera, eta Alderdiko burukidea zen 1955 eta 1969 artean. 1955-1977 bitartean Bizkai Buru Batzarreko kide izan zen ezkutuan.
"Deia" egunkariaren sortzaileetako bat izan zen, eta bertako lehendakari 1980 arte.
1980 eta 1988 artean Carlos Garaikoetxea eta Jose Antonio Ardanza lehendakarien gobernuetako Herrizaingo Sailburua zen. Ertzaintza berrantolatzeko negoziazioetan parte hartu zuen, Juan Jose Roson eta Jose Barrionuevo espainiar ministroekin. Hasieran Ertzaintza britainiar 'bobbies' moduko polizia izatea nahi bazuen ere, laster ikusi zuen ezinezkoa zela, batez ere ETAk Carlos Diaz Arkotxa, Genaro Garcia de Andoain edo Joseba Goikoetxea hil zituelako.
"Rose txostena" idatzi zen bere agintaldian, bakea lortzeko bide bakarra elkarrizketa zela adierazten zuena. Era berean, Retolazak Lizarrako Akordioa ere bultzatu zuen.
Leitzarango Autobidea ere bultzatu zuen. ETAren ikuspuntuan izan zen garai hartan.
Carlos Garaikoetxea Eusko Alkartasuna sortzeko EAJ utzi zuenean, bere izena entzunaldien eskandaluan lotuta agertu zen, baina ez zen inoiz egotzia izan.
1992 eta 1996 artean Bizkai Buru Batzarreko presidente eta 1996 eta 2000 artean Euzkadi Buru Batzarreko kidea zen.
"Izadia" izeneko taldean hartu zuen parte Ramon Labaien, Jose Miguel Zabala eta Javier Chalbaudekin batera.
2007ko apirilaren 22an hil zen, 82 urte zituela (Eli Galdos lankidea baino pixka bat beranduago). Hil-kapera Arkauteko Ertzaintzaren Akademian jarri zuten.
Aurrekoa Lehena |
Eusko Juarlaritzaren Herrizaingo Sailburua 1980-1988 |
Ondorengoa Juan Lasa |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.