Egiptoko XVIII. dinastia Egipto gutxi gora-behera K.a. 1550 eta K.a. 1295 bitartean gobernatu zuten faraoiek osatzen dute. Hau faraoien Egiptoren handitasun goreneko garaietako bat izan zen, bere lurraldea hedatzea ere lortuz. Historialariek Egiptoko Inperio Berria deitzen duten garaiaren hasiera da.
Antzinako Egipto Dinastiak eta faraoiak |
Aro aurredinastikoa |
Aro protodinastikoa |
Aro Goiztiarra |
Inperio Zaharra |
Tarteko Lehen Aroa |
Inperio Ertaina |
Tarteko Bigarren Aroa |
Inperio Berria |
Tarteko Hirugarren Aroa |
Aro Berantiarra |
Aro Helenistikoa |
Mazedoniarra . Ptolomeotarra |
Erromatar Aroa |
Historia
XVIII. dinastia oparoa hamalau edo hamabost errege-erreginek osatzen dute, ia guztiak oso ondo dokumentatuak daudelarik.
Jarraian agertzen diren izenak grezieraz ematen zitzaienak dira, arruntenak, ondoan, euren Tronu izena eta Sa-Ra izenaren tituluen itzulpenak agertzen direlarik, bi titulu horiek faraoi hauek idazkun eta monumentuetan gehien erabili zituztenak direlarik.
Amosis I.a, Nebpehtyra Ahmose
Ibana generalaren semea eta bateraketaren aitzindaria izan zen Kamoseren anaia, Egiptoren askatzailea izan zen, herrialde honek ia ehun urte inguru baitzeramatzan partzialki hiksoen mende, Asiako herri bat. 25 urtez gobernatu zuen, horietan zehar hiksoek Egipto konkistatu aurretik zegoen sistema berregin ahal izan zuelarik, baita mugak gotorleku ugarirekin babestu ere.
Amenofis I.a, Dyeserkara Amenhotep
Aurrekoaren semea. Bere erregealdiko 21 urteak bere aitarenen jarraipenezkoak izan ziren. Nubian zenbait kanpaina abiarazi zituen eta aktibitate arkitektoniko garrantzitsu bat izan zuen, honen ondorioz Deir el-Medinako hilobi eraikitzaileen herrixkaren sortzailetzat hartua izan zelarik.
Tutmosis I.a, Aakheperkara Thutmose.
Ez da ezagutzen aurreko erregearekin zuen senidetasun harremana zein zen (seme naturala, suhia, koinatua...) Errege printzesa batekin ezkondu behar izan zen bere tronuratzeari legitimotasuna emateko. 13 eta 15 urte bitarteko erregealdia izan zuen, horietan zehar herrialdea superpotentzia mundial bihurtu zuelarik, Siria-Palestina guztia konkistatuz eta Nilo ibaiaren laugarren urjauzira iritsiz, Nubiara. Erregeen Harana sortu zuen, eta, labur esateko, historiako faraoirik handienetako bat izan zen.
Tutmosis II.a Aakheperenra Thutmose
Aurrekoak bigarren mailako emazte batekin izan zuen semea. Bere tronuratzea bere arrebaordea zen Hatshepsut Errege Emazte Handi bezala adoptatuz legitimatu zen. Zenbat denboraz gobernatu zuen ez da zehatz ezagutzen, baina 3 eta 13 urte bitartean egon daiteke. Herrialdearen gobernua bere Errege Emazte Handiaren eta bere ministroen alde erabat utzi zuen, eta, dirudienez, ez zuen gauza askorik egin, ia ustekabean pasa zelarik.
Hatshepsut, Maatkara Hatshepsut
Aurrekoaren emaztea. Tutmosis I.ak bere errege emazte handiarekin izan zuen alaba zen, eta, beraz, legitimotasuna zuen bakarra. Egiptoko pertsonaiarik erakargarrienetako bat da, bere senarra hiltzean bere burua erregina-faraoi izendatu baitzuen, errege legitimoa zen Tutmosis III.arekin 20 urteko elkargobernaritza bat ezarriz. Eraikitzaile handia izan zen, gizon eraginkorrez inguratzen jakin zuena, baina Amon jainkoaren kleroari botere gehiegi eman zion.
Tutmosis III.a, Menkheperra Thutmose
Tutmosis II.aren eta honen maila txikiagoko errege emazte baten semea. Tronua bere izeba-amaordea zen Hatshepsutekin banatu behar izan zuen bere erregealdiko 54 urtetatik 20tan. Hatshepsut hil ondoren, honen oroitzapen oro ezabatu zuen eta honek eginiko monumentuak usurpatu zituen. Historiara "Napoleon egiptoarra" bezala pasa da, Asian eta Afrikan aurrera eraman zituen kanpaina arrakastatsuengatik, sekula jaio zen faraoirik garrantzitsuenean eta gainontzeko herrialdeen ameskaizto bihurtu zutena. Bere erregealdian zehar Egipto bere hedapenaren unerik gailenenera iritsi zen.
Amenofis II.a, Aakheperura Amenhotep
Aurrekoaren semea. Tutmosis II.aren loriaren bidea jarraitu zuen emaitza bikainekin, baina konkistetan aurrera egiteari uko egin zion, Nubia eta Siria guztiko boterearekin konformatuz. 26 urte inguruko erregealdia izan zuen, denbora horretan Egipto mundu ezagun guztiaren tontorrean eta erdian mantentzea lortu zuelarik.
Tutmosis IV.a, Menkheperura Thutmose
Aurrekoaren semea. Bere erregealdiak iraun zuen 10 urteetan gauzak zeuden bezala mantentzera mugatu zen, Mitanni eta Babiloniarekin bake hitzarmen oso onuratsuak sinatuz. Ez zen egiptoar konkista gehiagorik egongo, eta ereindakoa biltzeko garaia zen. Tutmosis IV.a izan zen Amon jainkoaren apaiz ahalguztidunengandik nabarmenki urruntzen hasi zen lehen erregea, alternatiba bezala eguzkiaren gurtza ezarriz.
Amenofis III.a, Nebmaatra Amenhotep
Aurrekoaren semea. Argi eta garbi, dinastia guztiko erregerik aberatsena da, baita garai hartako aberatsena ere. Bere aurretik tronuan egon zirenen konkistei esker estatua inoiz ez bezala aberasteaz arduratu zen. Bere erregealdi luzeko 38 urteak eraikuntza aktibitate bizi batean eman zituen, soilik Ramses II.ak gainditu ahal izan zuena. Bere erregealdiaren amaieran oraindik bizirik zegoela jainkotua izan zen eta Atonen gurtza ezartzen da, eguzki diskoa, Amonen aurkari argi bezala, barne gatazkak hasiz.
Akhenaton, Neferkheperura Amenhotep, Neferkheperura Akhenaton edo Amenhotep IV.a
Aurrekoaren semea. Amenofis IV.a izenarekin koroatu zen, baina bere erregealdiko laugarren urtean izena aldatu zuen. Bere erregealdiak ez dauka parekorik historia guztian, giza zibilizazioaren historia guztian Atonen inguruan erreforma erlijioso bat egin zuelako eta gainontzeko erlijioak neurri handi edo txikiagoan ezabatu zituelako, batez ere Amonena. Hiriburua Tebasetik Tell el-Amarnara aldatu zuen, garai hartan Akhetaton izenarekin ezagutzen zena, berak propio sortu zuena, eta ez zituen kanpo mehatxuak kontutan hartu. Bere erregealdiak iraun zuen 17 urteetan Egiptoren kanpo inperioa eta Siriako jabego guztiak biziki kaltetu ziren hititen konkisten ondorioz.
Neferneferuaton, Ankhetkheperura Neferneferuaton
Hau, Akhenatonen emaztea izan zen Nefertiti ospetsu eta ederrak hartu zuen izena izan zen, baita Akhenatonen lehen elkargobernariak jaso zuen izena ere. Batzuetan emakume baten izenarekin agertzen denez, Nefertiti elkargobernari mailara goratua izan zela uste izan da, Hatshepsut bezala, Neferneferuaton titulua mantenduz.
Semenekhkara, Ankhkheperura Semenekhkara
Akhenatonen azken elkargobernaria izan zen, honen erregealdiko azken urteetan. Ez da ezertxo ere ezagutzen errege misteriotsu honi buruz, eta Nefertiti erreginak hartu zuen beste izen bat baino ez dela pentsatu izan da. Gizona zein emakumea izan, edonola ere Akhenaton hil ondoren, dirudienez, berak bakarrik beste hilabete batzuz gobernatu zuen, denbora horretan berriz ere Amonen apaizekin kontaktuak hasi zirelarik. Akhenatonen ametsa honela amaitu zen.
Tutankamon Nebkheperura Tutankamon
Baliteke Akhenatonen eta honen bigarren mailako emazte bat zen Kiyaren semea izatea. Gorteko pertsonaia handiek txotxongilo bat bezala erabili zuten errege-haur bat izan zen. Bere erregealdiko 10 urteak oso biziak izan ziren Akhenatonen garai heretikoan galdu zen guztia berreskuratzen saiatu izanaren zentzuan. Tebas berriz hiriburu bihurtu zen, Amon berriz ere panteoiko buru izan zen, monumentu guztiak zaharberritu ziren... Uste baino lehenago hil ondoren, behin betiko amaitu zen Amosis I.aren leinua.
Ay Kheperkheperura Ay
Tutankamonen bisirra, gorteko pertsonaiarik garrantzitsuenetako bat. Nefertitiren aita zen eta Amenofis III.aren emazte nagusia zen Tiy erreginarekin senidetasun harremanen hipotesiak daude. Jada oso edadetua zen tronura iritsi zenean, eta 4 urteko erregealdia baino ez zuen izan, itxuraz, bere aurreko gaztearen jarraipenezkoak izan zirenak. Bere tronuratzea legitimatzeko Errege Emazte Handi bezala Tutankamonen alarguna zen Ankhesenamon erregina hartu zuen, garai hartan bere biloba zena.
Horemheb Dyeserkheperura Horemheb
Batzuk Egiptoko XIX. dinastiaren sortzailetzat hartua, jeneral hau Ay faraoiaren alaba eta Nefertitiren ahizpaordea zenarekin ezkondu zen bere tronuratzea legitimatzeko. Bere erregealdiak 27 urte iraun zuen, horietan Akhenaton, Semenekhkara, Tutankamon eta Ayren izenak ezabatzeaz arduratu zelarik, Amenofis III.aren oinordeko bezala azalduz. Gerra ugari izan zituen, eta Palestinaren hegoaldearen zati bat berreskuratu zuen, baina jada ez zen sekula berriz Tutmosis I.a eta III.aren erregealdietan lortutako hedadura berreskuratuko.
Horemheben oinordekoa Paramesu izeneko bere bisirra izan zen, Ramses I.a izena hartu eta Egiptoko XIX. dinastia sortu zuena.
XVIII. dinastiako faraoiak
Manetonen epigonoetatik eta hieroglifo garaikideetatik transkribatutako izenak
Izen arrunta | Tronu izena (Abidoseko Errege Zerrenda) |
Sa-Ra izena . |
Flavio Josefo (Apionen aurka) (Teofilorena) |
Sexto Julio Afrikano (Jurgi Sintzeloren bertsioa) . |
Eusebio Zesareakoa (Sintzeloren bertsioa) (Armeniar bertsioa) |
Erregealdia (± 50 urte) |
Amosis I.a Ahmose |
Nebpehtyra (66) | Ahmose | Tetmosis (1) 25 Tetmosis (1) 25 |
Amos (1) ? | Amosis (1) 25 Amoses (1) 25 |
K.a. 1534 - K.a. 1508 |
Amenofis I.a Amenhotep I.a |
Dyeserkara (67) | Amenhotep | Amenofis (3) 21 Amenofis (3) 21 |
Amenoftis (3) 24 | Ammenofis (3) 21 Amofis (3) 21 |
K.a. 1508 - K.a. 1484 |
Tutmosis I.a Thutmose I.a |
Aakheperkara (68) | Thutmose | Kebron (2) 13 Jebron (2) 13 |
Jebros (2) 13 | Jebron (2) 13 Kebron (2) 13 |
K.a. 1484 - K.a. 1472 |
Tutmosis II.a Thutmose II.a |
Aakheperenra (69) | Thutmose | (aipatu gabea) | (aipatu gabea) | (aipatu gabea) | K.a. 1472 - K.a. 1466 |
Hatshepsut | Maatkara (omitido) |
Hatshepsut | Amesis (4) 22 Amesse (4) 21 |
Amensis (4) 22 | (aipatu gabea) (aipatu gabea) |
K.a. 1466 - K.a. 1444 |
Tutmosis III.a Thutmose III.a |
Menkheperra (70) | Thutmose | Mefres (5) 13 Mefres (5) 13 |
Misafris (5) 13 | Mifres (4) 12 Memfres (4) 12 |
K.a. 1466 - K.a. 1412 |
Amenofis II.a Amenhotep II.a |
Aakheperra (71) | Amenhotep | Meframutosis (6) 26 Meframmutosis (6) 21 |
Misfragmutosis (6) 26 (llamado Amosis) |
Misfragmutosis (5) 26 Misfarmutosis (5) 26 |
K.a. 1414 - K.a. 1388 |
Tutmosis IV.a Thutmose IV.a |
Menkheperura (72) | Thutmose | Tutmosis (7) 10 Tutmoses (7) 10 |
Tutmosis (7) 9 | Tutmosis(6) 9 Tutmosis (6) 9 |
K.a. 1388 - K.a. 1378 |
Amenofis III.a Amenhotep III.a |
Nebmaatra (73) | Amenhotep | Amenofis (8) 31 Amenofis (8) 31 |
Amenofis (8) 31 (llamado Memnón) |
Amenofis (7) 31 Amenofis (7) 31 |
K.a. 1378 - K.a. 1339 |
Amenhotep IV.a Akhenaton |
Neferkheperura (aipatu gabea) |
Amenohotep | Horus (9) 36 Horus (9) 36 |
Horus (9) 37 | Horus (8) 36 Horus (8) 28 |
K.a. 1339 - K.a. 1322 |
Neferneferuaton | Ankhetkheperura (aipatu gabea) |
Neferneferuatón | Acenkeres (10) 12 (arreba) (10) 12 (Horusen alaba) |
Kebres (12) 12 | Akenkerses (9) 12 Akenkerres (9) 16 (Irteera) |
K.a. 1322 - K.a. 1321 |
Semenekhkara | Ankhkheperura (aipatu gabea) |
Semenekhkara | Acenkeres (12) 12 Akrenjeres (12) 12 |
Akerres (10) 32 | Akerres (10) 8 Akerres (10) 8 |
K.a. 1324 - K.a. 1321 |
Tutankamon | Nebkheperura (aipatu gabea) |
Tutankamon | Ratotis (11) 9 Ratotis (11) 9 |
Ratos (11) 6 | Atoris (9b) 39 |
K.a. 1321 - K.a. 1311 |
Ay | Kheperkheperura (aipatu gabea) |
Ay | Acenkeres II (13) 12 Akrenjeres II (13) 12 |
Akerres (13) 12 | Kerres (11) 15 Kerres (11) 15 |
K.a. 1311 - K.a. 1307 |
Horemheb | Dyeserkheperura Setepenra (74) | Horemheb | Harmais (14) 4 Harmais (14) 4 (Danaos deitua) |
Armesis (14) 5 | Armais (12) 5 Armais (12) 5 (Danaos deitua) |
K.a. 1307 - K.a. 1292 |
Ramses I.a (XIX. dinastia) |
Rameses (15) 1 Rameses (15) 1 |
Rameses (15) 1 | K.a. 1293 K.a. 1291 | |||
Seti I.a (XIX. dinastia) |
(aipatu gabea) | K.a. 1291- K.a. 1279 | ||||
Ramses II.a (XIX. dinastia) |
Harmeses Miammun (16) 66 Rameses Miammun (16) 66 |
Rameses (13) 68 Rameses (13) 68 (Egipto deitua) |
K.a. 1279 - K.a. 1213 | |||
Merenptah (XIX. dinastia) |
Ammenofis (17) 19 Ammenofis (17) 19 |
Amenofat (16) 19 | Ammenofis (14) 40 Ammenofis (14) 40 |
K.a. 1213 - K.a. 1202 | ||
Seti II.a (XIX. dinastia) |
Setos (18) ? Setos (18) 10 (Rameses deitua) |
K.a. 1202 - K.a. 1195 |
- Parentesi artean benetako ordena, jarraian bakoitzari ematen zaizkion erregealdi urteak daudelarik.
- Manetonen epigono batzuk XVIII. dinastian sartzen dituzte XIX. dinastiako faraoiren batzuk
- Erreferentziak: W. G. Waddell: Manetho; Cambridge, 1840
XVIII. dinastiaren kronologia
Honako egiptologo hauek estimatutako kronologia:
- Lehen faraoia: Ahmose
- K.a. 1570-K.a. 1547 (Wente)
- K.a. 1569-K.a. 1545 (Redford)
- K.a. 1554-K.a. 1529 (Parker)
- K.a. 1552-K.a. 1527 (Hornung)
- K.a. 1552-K.a. 1526 (Grimal)
- K.a. 1550-K.a. 1525 (Reeves, Arnold, von Beckerath, Shaw, Kitchen)
- K.a. 1549-K.a. 1524 (Dodson)
- K.a. 1540-K.a. 1525 (Malek)
- K.a. 1540-K.a. 1515 (Aldred)
- K.a. 1539-K.a. 1514 (Krauss, Murnane)
- K.a. 1530-K.a. 1504 (Helck)
- Azken faraoia: Horemheb
- K.a. 1343-K.a. 1315 (Redford)
- K.a. 1335-K.a. 1308 (Gardiner, Arnold)
- K.a. 1335-K.a. 1304 (Parker)
- K.a. 1334-K.a. 1306 (Hornung)
- K.a. 1333-K.a. 1305 (O'Connor)
- K.a. 1328-K.a. 1298 (Dodson)
- K.a. 1327-K.a. 1295 (Kitchen)
- K.a. 1326-K.a. 1299 (Aldred)
- K.a. 1323-K.a. 1295 (British Museum, Grimal, Lehner, Malek, Shaw)
- K.a. 1321-K.a. 1294 (von Beckerath)
- K.a. 1321/K.a. 1319-K.a. 1292/K.a. 1291 (Wente)
- K.a. 1319-K.a. 1292 (Krauss, Murnane)
- K.a. 1305-K.a. 1292 (Helck)
Aurrekoa Egiptoko XVII. dinastia |
Egiptoko XVIII. dinastia Egiptoko XVIII. dinastia |
Ondorengoa Egiptoko XIX. dinastia |
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.