From Wikipedia, the free encyclopedia
Egiptoko VI. dinastiak K.a. 2350etik K.a. 2190 arte irauten du, eta, egiptologo gehienek, Egiptoko Antzinako Inperioaren azken zatitzat hartzen dute.
Antzinako Egipto Dinastiak eta faraoiak |
Aro aurredinastikoa |
Aro protodinastikoa |
Aro Goiztiarra |
Inperio Zaharra |
Tarteko Lehen Aroa |
Inperio Ertaina |
Tarteko Bigarren Aroa |
Inperio Berria |
Tarteko Hirugarren Aroa |
Aro Berantiarra |
Aro Helenistikoa |
Mazedoniarra . Ptolomeotarra |
Erromatar Aroa |
Manetonek, errege hauek Menfisetik, Mennefer antzinako egiptoeraz, gobernatu zutela idatzi zuen, handik gertu eraikia izan zen Unisen piramidetik hartutako izena; arkeologoak, Manetonekin bat datoz.
Dinastia hau Tetik sortu zuen, Iputekin ezkondua, Egiptoko V. dinastiako Unis faraoiaren alaba. Dinastia honetako beste faraoi azpimarragarri batzuk, Pepi II.a, 94 urteko erregealdia ematen zaiona, Egiptoren historian luzeena, eta Neithikert erregina dira, Nitokris bezala ere ezaguna greziar idazleen aldetik, honi buruz, adituren batzuk, Antzinako Egiptoko dokumentatutako lehen erregina ezezik, munduko lehen emakume gobernaria ere izan zela diotelarik.
Dinastia honetan zehar, Sinaiko Uadi Magharako turkesa meatzeetara espedizioak antolatu ziren, baita Uadi Hammamat eta Hatnubekoetara ere. Djedkare Isesik merkataritza espedizioak bidali zituen hegoaldera, Puntera, eta iparraldera, Bibloseraino. Pepi I.a, toki hauetara ezezik, Eblara ere iritsiko da, Sirian.
Garai honetan datatua dago Asuaneko grabatu bat, dromedario baten eta bertan muntatuta doan pertsonaren irudiarekin, animalia hau Saharara, Ekialdetik etorria iritsi izana, kristau garaian gertatu izana dioen hipotesia gezurtatuz.
Garai honetako historiaren ezagutza, aurreko erregeekin baino gehiago zabaltzen da, nobleen hilobietan aurkitutako idazkun biografiko ugariengatik. Honela, Pepi I.aren aurkako hutsegindako konspirazio bati buruz hitz egiten da. Pepi II.a errege gazteak idatzitako gutun bat ere irakur daiteke, bere espedizioetako bat, Nubiatik hegoaldera zegoen Yameko lurraldeko nano dantzari batekin itzultzen ari zelako asaldatua.
Nobleen hilobietako idazkun hauek, nobleek zuten geroz eta botere handiagoaren adibide bat baino ez dira, beranduago, erregearen botere absolutuari aurre egin ziotenak. Uste denez, hain erregealdi luzea izan zuen Pepi II.a hil ondoren, bere basailuak, jada, bere ondorengoen autoritateari aurre egiteko bezain indartsuak ziren, Antzinako Inperio absolutistaren amaiera azkarra eraginez.
Ohiko izena | Tronu izena | Sa-Ra izena | Iruzkinak | Erregealdia |
---|---|---|---|---|
Teti (Otoes) | - | Teti | 12 urte | |
Userkara | Userkara | - | urte 1 | |
Pepi I.a | Meryra | Pepy | 49 urte | |
Merenra I.a | Merenra | Nemtyemsaf | 5 urte | |
Pepi II.a | Neferkara | Pepy | 94 urte | |
Merenra II.a | Merenra | Nemtyemsaf | urte 1 | |
Nitokris | Neithiqerty (?) | - | Manetonek, garaiko emakumerik eder eta nobleena bezala deskribatzen du eta Gizako hirugarren piramidea eraiki zuena bezala | 2 urte |
Horusen izena | Abidoseko Errege Zerrenda | Saqqarako Errege Zerrenda | Turineko Errege Kanona | Manetonen Zerrenda | Erregealdia |
---|---|---|---|---|---|
Sehoteptauy | Teti | Teti | (irakurrezina) | Otoes, Otius (30) | K.a. 2345-K.a. 2323 |
(?) | Userkara | (aipatu gabea) | (galdua) | (aipatu gabea) | K.a. 2323-K.a. 2321 |
Merytauy | Merira | Pepy | 20 urte | Fios (53) | K.a. 2321-K.a. 2287 |
Anjjau | Merenra | Merenra | 40 urte | Metusufis (7) | K.a. 2287-K.a. 2278 |
Necherjau | Neferkara | Neferkara | 90 urte | Fiops (100) | K.a. 2278-K.a. 2184 |
S...tauy | Merenra Dyefaemsaf | (aipatu gabea) | urte 1 | Mentesufis (1) | K.a. 2184-K.a. 2183 |
(?) | (aipatu gabea) | (aipatu gabea) | Neithikert (?) | Nitokris (12) | K.a. 2183-K.a. 2170 |
Honako egiptologoek estimatutako kronologia:
Aurrekoa Egiptoko V. dinastia |
Egiptoko dinastiak Egiptoko VI. dinastia |
Ondorengoa Egiptoko VII. dinastia |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.