From Wikipedia, the free encyclopedia
Egiptoko XIX. dinastia, herrialdea, K.a. 1295etik K.a. 1186 inguru arte gobernatu zuten Egiptoko Inperio Berriko gobernariek osatzen dute. Egiptoko XVIII. dinastia garrantzitsuaren ondorengoak izan ziren, eta, arrakasta gehiago edo gutxiagorekin, herrialdearen egoera, Amenofis III.a eta bere aurrekoen egoerara aldatzen saiatu ziren.
Antzinako Egipto Dinastiak eta faraoiak |
Aro aurredinastikoa |
Aro protodinastikoa |
Aro Goiztiarra |
Inperio Zaharra |
Tarteko Lehen Aroa |
Inperio Ertaina |
Tarteko Bigarren Aroa |
Inperio Berria |
Tarteko Hirugarren Aroa |
Aro Berantiarra |
Aro Helenistikoa |
Mazedoniarra . Ptolomeotarra |
Erromatar Aroa |
Orotara, zortzi faraoik osatzen dute dinastia hau, horietatik soilik lehenengo laurak nabarmendu ziren arren. Besteekin, Egipto, nazioarteko boterea eta eragina galtzen hasiko zen. Sekula gehiago ez zen berreskuratuko loriazko garai hura.
Jarraian agertzen diren izenak, greziartutakoak dira, ohikoenak, euren tituluen transkripzioekin jarraituta: Tronu izena edo Nesut-Bity, eta jaiotza izena edo Sa-Ra izena, faraoi hauek idazkun eta monumentuetan gehien erabili zituztenak.
Ramses I.a, Menheptyra Ramses
XVIII. dinastiako azken faraoia izan zen Horemheben chatya. Honen agindu guztiak jarraitu zituen eta borroka jarraitu zuen Siriar mugan. Jada oso edadetua zenean gobernatu zuen, eta soilik urte bete eta lau hilabeteko erregealdia izan zuen. Horregatik, elkargobernari bezala bere seme eta oinordekoa zena aukeratu zuen dinastia berriaren oinarriak hobeto ziurtatzeko.
Seti I.a, Menmaatra Sethy
Aurrekoaren semea. Historiako faraoirik handienetako bat da, eta bere erregealdiak iraun zuen 16 urteek, Akenatonek galdutako kolonia gehienak berreskuratzeko balio izan zuten. Eraikuntza handien garai bat ere izan zen, Abidoseko tenplu txundigarria kasu. Egiptok, galdutako urrearen zati handi bat berreskuratu zuen.
Ramses II.a, Usermaatra Ramses
Aurrekoaren semea, beharbada, Egiptoren historiako faraoirik ezagunena. Oso ohikoa ez zen erregealdi luze bat izan zuen, 67 urte iraun zuena, herrialdearentzako akabua izaten amaituko zuena. Hititen aurka borrokatuz hasi zen Qadeshko gudu ospetsuan, honen ondoren, bake hitzarmen bat sinatu zuelarik, honela, mendeak eta mendeak iraun zuen etsaitasun batekin amaituz. Eraikuntza aktibitaterik gehien erregistratu zuen erregea izan zen, sekula ez bezala, herrialdeko tenplu guztiak handituz, eta zenbait gehiago eraikiz, Abu Simbeleko tenplu ederra kasu, baita Deltan hiriburu berri bat sortuz ere, Pi-Ramses.
Merenptah, Baenra Merenptah
Bere aitaren erregealdi luzea, hondamendia izan zen, Merenptah, tronura, nagusiegi igo baitzen, eta egoera, gutxi gora-behera oparo mantentzeko gai ez zela. Hamar urte inguruko erregealdia izan zuen, Itsasoko herrien lehen erasoaldi bat egon zelarik, soilik oso modu nekezean kanporatu ahal izan zituenak. Uste denez, Bibliako Irteera liburuko faraoia da.
Amenmeses, Menmira Amenmeses
Aurrekoaren seme edo biloba. Lau urte inguruko erregealdia izan zuela ezagutzen da, baina, dirudienez, errege legitimoaren usurpatzaile bat izan zen, eta Tebaseko Amonen apaizen onespenaren ondorioz, Goi Egipto osoan eragin handia izan zuela. Bere erregealdian, dinastia boterea galtzen hasten da.
Seti II.a, Userkheperura Sethy
Merenptahren semea eta Amenmesesen balizko aita. Sei urteko erregealdia izan zuen, beharbada zertxobait gehiago, eta dinastia honen amaierako gainontzeko erregeak bezala, ia ez zen Pi-Ramses hiriburutik irten. Bere garaian, Hititen Inperioa ere erortzen hasi zen, baina ez zuen ezer egin orain aliatu zuenaren alde, eta, uste denez, nahiko barne arazo zituen izpiritu indarra erakusteko.
Siptah, Akhenra Siptah
Ez da ezagutzen bere senidetzea. Beharbada Amenmoseren semea zen, baina usurpatzailea ez zela izan ezagutzen da. Beste errege-haur bat izan zen, eta, ehun urte lehenago Tutankamon bezala, bere oinordekoa izango zen bera baino pertsona boteretsuago batek maneiatu zuen. Dirudienez, herrentasun larri bat zuen bernan, inongo zalantzarik gabe, noizbait ekintza militarrak egiteko ezgaitu zuena. Gaixotasun baten ondorioz hil zen sei urteko erregealdi baten ondoren.
Tausert, Sitra Tausert
Erregina-faraoia. Zortzi urteko erregealdia izan zuela uste da, baina ez da ezagutzen Siptahrekin elkargobernari bezala eman zituen sei urteak zenbatzen ote diren (dirudienez, elkargobernaritza hori existitu zen, Hatshepsut eta Tutmosis III.aren kasuan bezala). Siptahganako erreferentziak suntsitzea agindu zuen, eta, testu guztietan, Siptahren izena, Sethy II.agatik aldatu zuen, bere hildako senarra zena. Bere garaian, anarkia iritsi zen, eta ustezko jatorri siriarreko mamuzko faraoi bati buruz hitz egiten da. Uste denez, bere erregealdian gertatu zen Troiako Gerra.
Tauserten arazoz beteriko erregealdia, bat-batean ordezkatua izan zen jatorri ramesidarreko odol gehiagoren iritsierarekin, Sethnakhtekin, Egiptoko XX. dinastiaren sortzailea izan zena. Inperio Berriko errege etxeen artean, azkena eta ahulena izango zen, bere erorketa geroz eta azkarrago zihoalarik.
Manetonen epitomeetatik eta testu garaikideetatik transkribatutako izenak
Izen Arrunta | Nesut-Bity izena | Sa-Ra izena | Sexto Julio Afrikano (Jurgi Sintzeloren bertsioa) |
Eusebio Zesareakoa (Armeniar bertsioa eta Sintzelorena) |
Flavio Josefo (ikus Egiptoko XVIII. dinastia) |
Erregealdi garaia (± 50 urte) |
Ramses I.a | Menpehtyra | Ramsés | Rameses 1 (*) | (aipatu gabe utzia) | Rameses 1 (*) | K.a. 1293-K.a. 1291 |
Seti I.a | Menmaatra | Sethy | Setos 51 | Setos 55 | (aipatu gabe utzia) | K.a. 1291-K.a. 1279 |
Ramses II.a | Usermaatra | Ramsés | Rapsakes 61 | Rampses 66 (**) | Rameses Miammun 66 (*) | K.a. 1279-K.a. 1213 |
Merenptah | Baenra | Merenptah | Ammeneftes 20 (**) | Ammeneftis 40 (**) | Ammenofis 19 (*) | K.a. 1213-K.a. 1202 |
Seti II.a | Userjeperura | Sethy | Rameses 60 | (aipatu gabe utzia) | Setos 10 (*) | K.a. 1202-K.a. 1195 |
Amenmeses | Menmira | Amenmeses | Ammenemnes 5 | Ammenemes 26 | (aipatu gabe utzia) | K.a. 1200-K.a. 1196 |
Siptah | Ajenra | Siptah | (aipatu gabe utzia) | (aipatu gabe utzia) | (aipatu gabe utzia) | K.a. 1195-K.a. 1189 |
Tausert | Sitra | Tausert | Tuoris 5 (Homeroren Polibo) |
Tuoris 7 (Homeroren Polibo) |
(aipatu gabe utzia) | K.a. 1195-K.a. 1188 |
Honako egiptologo hauek estimatutako kronologia:
Aurrekoa Egiptoko XVIII. dinastia |
Egiptoko XIX. dinastia Egiptoko XIX. dinastia |
Ondorengoa Egiptoko XX. dinastia |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.