From Wikipedia, the free encyclopedia
Conocybe pubescens Bolbitiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Conocybe pubescens | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Bolbitiaceae |
Generoa | Conocybe |
Espeziea | Conocybe pubescens Kühner, 1935 |
Basionimoa | Galera pubescens |
Sinonimoak: Conocybe cryptocystis, Conocybe melanospora, Conocybe pinetorum, Galera megalospora, Galera pubescens.
Kapela: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, koniko-ganbiletik ganbil-kanpai itxurakora. Kapelaren azala pubeszentea, batez ere ale gazteetan, okre antzeko kolorekoa isla zurixkekin.
Orriak: Adnatuak, okre antzeko kolorekoak, ertz zurixkarekin.
Hanka: 5 eta 12 cm bitarteko garaierakoa eta 0,2 eta 0,3 cm bitarteko diametrokoa, zilindrikoa, pruinaduna, ildaskatua, okre antzeko kolorekoa, erraboildun samarra.
Haragia: Okre antzeko kolorekoa. Usain eta zapore nabarmenik gabea. Espora-jalkina, okre kolorekoa.[2]
Etimologia: Conocybe terminoa grekotik dator, konoa, esan nahi duen “cono” hitzetik eta burua, kasko konikoa, esan nahi duen, “cybe” hitzetik. Pubesces epitetoa berriz latinetik dator, iletxoz estalita dagoela esan nahi duen “pubescens” hitzetik. Ile arinez estalita dagoelako.
Ez du interes gastronomikorik.[3]
Udan eta udazkenean. Isolatuta edo gregario hazten da, zaldien edo behien simaurretan.
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Txile, Argentina, Brasil, Islandia, Europa, Kaukasia, Errusia, Uzbekistan, Australia, Zeelanda Berria.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.