Bizkaya Eusko Itsas Gudarostearen boua zen.
Bizkaya | |
---|---|
Mota: | Bou |
Uretaratze data: | 1927 |
Zerbitzua: | Eusko Itsas Gudarostea |
Ezaugarriak | |
Desplazamendua: | 1.190 tona |
Luzera: | 65,40 m |
Zabalera: | 10,53 m |
Sakonera: | 5,79 m |
Abiadura: | 10,5 korapilo |
Eskifaia: | 38-56 marinel |
Armamentua: | Brankan 101’6 mm kanoi, popan 101’6 mm kanoi eta zubian metrailadore bi |
1936ko urrian, Agirre lehendakariak Pasaiako PYSBEren lau bakailao-ontzi hartzeko agindua eman zion[1], tartean Euzkal-Erria izenekoa. Errepublikako guda-ontziteriak Euzkal-Erriari brankan 101’6 mm kanoi eta zubian metrailadore bi jarri zizkion. Gero, 1937ko urtarrila eta otsailean, Bizkaya bouari popan 101,6 mm-ko kanoia jarri zioten.
1936ko abenduan, Euzkal-Erria bakailao-ontzia Bizkaya birbataiatu zuten.
Itsasontziak 65,40 metroko luzera eta 10,53 metroko zabalera zuen eta 10,5 korapiloko abiadura ere har zezakeen.
Bizkaya bouak Eusko Itsas Gudarostean zenbait kapitain izan zituen:
- Augusto Fernández (1936ko azarotik-1936ko abendura)
- Alejo Bilbao (1936ko abendutik-1937ko ekainera)
- Avelino González (1937ko ekainean)
- Ramón Garrastazu (1937ko ekainean)
- José Antonio Sopelana (1937ko ekainean)
- Avelino González (1937ko ekainetik-1937ko uztailera)
- Alejo Bilbao (1937ko uztailetik-1937ko abuztura)
- Francisco Murga (1937ko abuztutik-1937ko azarora).
Bizkayak Eusko Itsas Gudarostearen lehendabiziko borrokan hartu zuen parte: Mistral bouarekin batera 1936ko azaroaren 15ean Velasco destruktore frankistari eraso zioten. Euskotarrek Velasco jo zuten, eta zauritu bat eta matxura batzuk eragin zizkioten; Mistral ere jo zuten eta zauritu bi izan zituen. Bizkayak ez zuen kalterik izan.
1937. urteko martxoaren 5ean, Matxitxakoko itsas guduan hartu zuen parte: bere maniobra ausartari esker Yorkbrook estoniar ontzia eraman zuen Bermeoko portura.
1937ko maiatzean, Ciscar destruktoreak, Gipuzkoa bouak eta Bizkaya bouak Bermeo bonbardatu zuten, Eusko Gudarosteak herri hura berreskuratzearren egindako saiakera laguntzeko.
Bere ibilbidea Errepublikako guda-ontzidian jarraitu zuen.
Haren balentriak omentzeko, Urdaibai Arraun taldeak Bou Bizkaia izena jarri zion bere traineruari.
Erreferentziak
Kanpo Loturak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.