Korapiloa (ikurra: kn) itsas nahiz aireko nabigazioan erabiltzen den abiadura neurria da, itsas milia/orduren parekidea, hau da, 1852 m/orduren parekidea.
Jatorria
Antzina, hurbileko erreferentzia fisikorik gabe, zaila zen itsasoan abiadura neurtzea. Prozesua ontziaren popatik soka bat lotuta zuen enbor bat edo egur zati bat botata hasten zen. Enborra ur azalean flotatzen eta geldirik geratu arte itxaroten zuten, eta ondoren hasten ziren itsasontzia egurretik zer abiaduratan aldentzen zen neurtzen[1].
Distantzia kalkulatzeko, sokari korapiloak egiten zizkioten, batetik bestera 47 oineko gutxi gorabeherako tarteak utziz, eta korapiloak kontatzen zituzten soka ontzitik irten ahala[1].
Baina abiadura neurtzeko, distantzia unitateez gain, denbora unitateak behar zituzten, eta harea ordulariak (minutu erdi ingurukoak) baliatu zituzten horretarako. Beraz, bi lagun behar ziren lan horretan: bata erlojua iraultzeko eta bestea korapiloak kontatzeko. Eta erabilitako tresnak oso zehatzak ez zirenez, emaitzak ere hala-moduzkoak izan ohi ziren[1].
Dena den, denboraren eta korapiloen arteko proportzioa doituz joan zen, orduko itsas miliarekin bat egin arte, eta egun, sateliteen garaian, oraindik ere korapiloak dira itsasoan abiadura neurtzeko erabilitako unitateak[1].
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.