From Wikipedia, the free encyclopedia
Boga[1] (Boops boops) Sparidae familiako ur gaziko arraina da, ekialdeko Ozeano Atlantikoan, Mediterraneo itsasoan eta Itsaso Beltzan bizi dena[2].
Boga (arraina) | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Actinopteri |
Ordena | Spariformes |
Familia | Sparidae |
Generoa | Boops |
Espeziea | Boops boops Linnaeus, 1758 |
Bisigu arruntaren familiako arrain hau itsasertzeko haitzetan baltsetan bizi da.[3]
K.a. IV. mendean box (grezieraz βῶξ) izenarekin aipatu zuen Aristotelek Historria Animalium liburuan. K.a. III. mendean Ateneo Naukratiskoak ere aipatu zuen eta esan zuen izena arrainak egiten duen soinuarengatik zela. Boops izenak "idi-begi" esan nahi du grezieraz eta dituen begi handiei egiten die erreferentzia[4].
Lineok 1758. urtean deskribatu zuen Systema Naturae liburuan eta Sparus boops izena eman zion. Gerora genero propioa esleitu zitzaion[5].
Honako izen hauek erabiltzen dira Euskal Herrian Boga izendatzeko[6]:
Izena | Erabilera-eremua (udalerria) |
---|---|
boba | Gateria, Donostia |
boga | |
saubiya |
Esparidoen familiako espezie txikiena da[7]. Gorputz fusiformea eta luzea du. 15-20 cm arteko luzera izaten du baina aurkitu da 36 cm-ko alerik ere[8].
Zilar koloreko gorputz hori urre koloreko hiru-bost lerro horik zeharkatzen dute aurretik atzera eta marra bertikal argiak ere ugari ditu. Alboko hegatsaren oinarrian puntu beltz bat du. Bizkarraldeko hegatsak 13-15 arantza eta 12-16 erradio bigun ditu[8]. Hegatsaren ertzak urre kolorea du, buztanaren ertzak ere bai. Buztanak urkila itxura du.
Begi handiak ditu buruarekin konparatuta. Aho txikia du eta baraila bakoitzean hortz ilara bakarra du[7].
Ozeano Atlantikoaren ekialde guztian aurkitzen da, hasi Norvegiatik eta Angolaraino. Azoreetan, Kanarietan eta Cabo Verde uhartedian ere badago. Horretaz gain Mediterraneoan eta Itsaso Beltzean ere hedaturik dago[8].
Espezie demertsala eta erdi pelagikoa da eta 100 metro arteko sakoneran bizi ohi da. Hareazko edo lokatzezko eremuetan agertzen da, arrokaz eta algaz josiak daudenetan ere bai.
Taldeak osatzen ditu eta gauez ur azalera igotzen da krustazeo txikiez, alga txikiez eta planktonaz elikatzera, orojalea da beraz[8].
Ugalketari dagokionez argitu gabe dago espeziearen sexu determinazioa nola gertatzen den. Badirudi eme jaiotzen direla eta hauetako batzuk ar bihurtzen direla beranduago[8]. Martxoa eta maiatza artean izaten da errute aldia[6].
Boga arrantzatu egiten da. 2008an 37.830 tona jaso ziren[9]. Hego Euskal Herrian ez du estimazio handirik ordea[6].
Boga txikiak irineztatuta eta frijituta jaten dira, handiagoak parrilan edo labean prestatzen dira. Haren haragiarekin, arrain salda edo fumeta presta liteke. Gisatua ere jan dezakegu.
Boga mikroplastikoen kutsaduraren indikatzaile gisa erabili izan da Mediterraneo itsasoan[10].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.