odol jarioaren geldiketa bihotzaren zati batean From Wikipedia, the free encyclopedia
Miokardio infartu akutua (MIA) bihotzaren miokardioaren kalte larria da, iskemia baten ondorioz gertatzen dena. Ohiko hizkeran bihotzeko deritzo[1]. Zirkulazio koronarioak daraman eta bihotzak behar duen odol fluxuaren artean desoreka dagoenez, zelula kardiakoak hil egingo dira. Arteriaren itxiera guztizkoa bada, arazoak larriagoak izango dira.[2]
Miokardio infartu akutu | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | arteria koronarioetako gaixotasuna, Iskemia, infartua eritasuna |
Espezialitatea | Kardiologia |
Sintoma(k) | bularreko mina, goragalea, bularreko angina, Edema nekrosia |
Sortzen du | bihotz-gutxiegitasuna |
Asoziazio genetikoa | |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | tenecteplase (en) , (RS)-metoprolol (en) , Bisoprolol, pindolol (en) , anisindione (en) , acebutolol (en) , diltiazem (en) , eptifibatide (en) , propranolol, labetalol (en) , dalteparin (en) , (S)-(−)-timolol (en) , nadolol (en) , atenolol (en) , esmolol (en) , tirofiban (en) , sulfinpyrazone (en) , penbutolol (en) , Streptokinase (en) , anistreplase (en) , pharmaceutical preparation of nitroglycerin (en) , verapamil (en) , carvedilol (en) , esatenolol (en) eta urokinase (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | I21 eta I22 |
GNS-10 | I21 |
GNS-9 | 410 |
OMIM | 608557 |
DiseasesDB | 8664 |
MedlinePlus | 000195 |
eMedicine | 000195 |
MeSH | D009203 |
Disease Ontology ID | DOID:5844 |
Gaixotasun koronarioen ondorioz infartuak gertatzen dira. Izan ere, arteria koronarioak buxatuta daudenean, bihotzeko odol fluxua desegokia izango da eta ondorioz, ehunean kalteak eratuko dira. Zenbait kasutan, iskemia edota hipoxia egoeretan ehuna kaltetu arren, zelula kardiakoak ez dira hilko. Egoera honi bularreko angina deritzo. Aldiz, hipoxia eta anoxia egoerak denbora batez luzatzen direnean, miokardioko zelulak nekrosiz hil egingo dira. Hain zuzen ere, egoera honi miokardio infartu akutu deritzo.
Bihotz infartuek berehalako arreta medikoa behar dute; egoera hauetan atzerapenak egonez gero, hiltzeko arriskua izugarri areagotzen da. Hala ere, beste zenbait faktorek ere eragina izango dute; esaterako, odol fluxu desegokia jaso duen miokardioaren kantitateak.
Sintomarik ohikoena toraxean, hain zuzen ere, bular inguruan etengabeko mina edukitzea da. Askotan, min hori beso, sorbalda, bizkar, lepo eta zenbait kasutan hortz eta barailera hedatzen da. Bularrelo mina iskemia edota odol fluxu desegokiaren ondorioz gertatzen denean, bularreko angina deritzo.
Hala ere, beste sintoma hauek miokardioko infartuaren seinale izan daitezke ere:
Kasu larrienetan, honako sintoma hauek ere ager daitezke:
Infartu asko (erdia gutxi gorabehera) isilak dira, hau da, lehen aipatutako sintomak agertu gabe eman ohi dira. [5]Infartu isil hauek ohikoagoak izaten dira diabetesa duten pazienteengan, adinekoengan edota bihotz transplantea jaso duten pertsonengan.
Gainera, emakumeek zenbait kasutan, gizonezkoei agertzen ez zaizkien sintomak izaten dituzte; esaterako, ezohiko nekea, bizkarreko mina...
Miokardioko infartu akutua kardiopatia iskemikoa (edo kardiopatia koronario) pairatzen duten pazienteetan agertzen da, bai patologia hau jadanik diagnostikatuta duten pazienteetan, bai patologiaren lehen sintoma gisa. Orokorrean, infartua pairatu baino lehen pazienteek bularreko angina pairatzen dute, hau da, mina edota presioa nabaritzen dute toraxean denbora luzean zehar edo esfortzu handirik egin gabe. Hau gertatzen da arteria koronarioetara ez delako behar beste odol heltzen eta miozitoen oxigeno eskasiaren ondorioz, angina sortzen da.
Arteria koronarioak bihotza irrigatzen duten arteria nagusiak dira eta oxigenoa daramate miokardiora. Beraz, miokardioak (bihotzeko muskuluak) infartua sufritzen du kardiopatia koronario garatua duenean eta arteria konorarioan dagoen ateroma plaka apurtzen denean. Horren ondorioz arteria ultzeratzen edo apurtzen da. Hala ere, ateroma plakak apurtu baino lehen odol hodia buxatzen dutenez, oxigeno gutxiago helduko da bihotzera eta horregatik gertatzen da bularreko angina infartua pairatu baino lehen.
Tronboak eta enboloak miokardio infartuaren eragileak izan daitezke:
Miokardioko infartuak agertzeko arrisku faktoreak oso erlazionatuta daude arteriosklerosiaren arrisku faktoreekin. Nagusienak hauek dira:
Miokardioko infartuaren diagnostikoa gizabanakoaren egungo gaixotasunaren alderdi klinikoak eta azterketa fisikoa barne hartuta formulatu behar da, elektrokardiograma eta gihar-zuntzen kalte zelularraren presentzia adierazten duten laborategiko probak egitearekin batera[9]. Hori dela eta, klinikoak min prekordial baten aurrean aplikatu behar duen semiologiak denbora nahikorekin behartu beharko luke miokardio infartu akutuaren diagnostikoa propasatzera, planteamenduaren atzerapenak denbora baliotsua galtzea dakarrelako.
Paziente batek infartuaren diagnostiko probablea jasotzen du honako irizpide hauetako bi baldin baditu, eta diagnostikoa behin betikoa izango da hirurak baldin baditu:
- 30 minutu baino gehiago irauten duen bularreko min iskemikoaren historia klinikoa.
- Aldaketa elektrokardiografikoak trazu serie batean.
- Serum biomarkatzaileen hazkundea edo jaitsiera, hala nola, MB kreatina kinasa eta troponinarena.
Bihotzaren entzimak (CPK, T-Troponina, LDH) kalteak hautematen direnean bihotzeko ehunetik datozen eta odolera isurtzen diren proteinak dira[11].
Kalteak gertatzen direnean, bihotz-markatzaileen mailak denborarekin igotzen dira, beraz, 24 orduko aldian ohikoa da odol laginak hartzea eta markatzaile entzimatiko horiek aztertzea[12].
Buxadura non eta nolakoa den aztertzeko proba nagusia da. Kasu arriskutsuenetan edo odol-jarioa berreskuratzeko esku-hartze bat egin behar den kasuetan, arteria koronarioen angiografia egin daiteke. Kateter bat arteria batean sartzen da, normalean arteria femoralean, eta bultzatu egiten da bihotza irrigatzen duten arterietara heldu arte. Ondoren, kontraste irrati-opakua ematen da eta erradiografien sekuentzia bat (fluoroskopia) hartzen da.
Pazienteren batek, bihotz infartua izango duenaren susmoa badago, hurrengo tratamenduak jarri ohi dira abian, diagnostikoa ziurra ez bada ere:
Krisi kardiako baten aurrean erabili daitezkeen farmakoen artean hurrengoak daude:
Sare forma duen material bat (stent deiturikoa) arteria koronarioaren hormetan jartzean datza, odol fluxua egokia izan dadin.
Gorputz adarretako arteriak (arteria femorala izterrean edota arteria erradiala besaurrean) erabiltzen dira kateterra (malgua eta luzea den hodia) sartzeko eta horrela, lehen aipaturiko stent-a arteria koronarioan ezartzen da. Stent-a bi motatakoa izan daiteke:
Ebakuntza honetan, odolak oztopoa sahiesteko “zubi” antzeko bat inplantatzen da. Horrela, zain safenoa (hankan topatzen dena) edo arteria erradiala (besaurrean kokatuta dagoena) arteria koronarioarekin elkartzen dira eta odolak gorputz osoan hedatzeko bide berri bat izango du.
Kontuan izan behar da tratamendu kirurjikoak eta farmakoak osagarriak izan daitezkeela eta kasu batzuetan, farmakoek ebakuntzak ordezkatzen dituztela. [16]
Miokardio infartua prebenitu daiteke, hurrengo aholkuak jarraituz gero:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.