Hipertentsio

From Wikipedia, the free encyclopedia

Hipertentsio
Remove ads

Hipertentsioa gaixotasun kronikoa da, non tentsio arteriala igotzen den balore normaletatik gora: 140 mmHg-tik (sistolikoa) eta 90 mmHg-etik (diastolikoa) gora.

Datu azkarrak Hipertentsioa, Deskribapena ...
Remove ads
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Hipertentsioa lehen mailakoa edo bigarren mailakoa izan daiteke. Lehen kasua, arruntena izan ohi dena (kasuen %90-95), etiologia ezezagunekoa da, hau da, ez dira arrazoiak ezagutzen eta genetikoa dela onartzen da. Bestea aldiz, gaixotasun endokrino, baskular, giltzurrunekoek edo zenbait sendagaik eragindakoa da. Farmako hauen artean sinpatikomimetikoak, estrogenoak eta ziklosporina daude besteak beste.

Honetaz gain, hipertentsioa kontsultakoa edo haurdunaldikoa ere izan daiteke. Kontsultako hipertentsioan gaixoaren presio arteriala igo egiten da medikuaren kontsultara joaten denean urduri jartzen delako. Kasu hauetan neurketak etxean egin beharko ditu gaixoak, hainbat aldiz egunean. Haurdunaldikoan, presio arteriala haurdunaldian bakarrik igotzen da. Hala ere, hau kontrolatu beharrekoa da.

Remove ads

Sailkapena

Hipertentsioa hainbat taldetan sailkatzen da larritasunaren arabera:

Hipertentsioa presio arterialaren arabera
SailkapenaPresio sistolikoa (mmHg)Presio diastolikoa (mmHg)
Normala
120-130
80-84
Aurrehipertentsioa
130-140
85-89
I. gradukoa
140-160
90-99
II. gradukoa
160-180
100-109
III. gradukoa
>180
>110

Arrisku faktoreak

Eragileen artean hauexek daude:

Hipertentsioak ez du inolako sintomarik. Kasu batzuetan zefalea agertzen da, baina hau oso inespezifikoa da. Gehienetan konplikazioak izaten dira bere diagnostikorako giltzarria. Horregatik, adin batetik aurrera hipertentsioa kontrolatu egin behar da konplikazio hauek agertu aurretik.

Horrela bada, hipertentsioa beste gaixotasun larri batzuen eragilea da: Kardiopatia iskemikoa, istripu zerebrobaskularrak edo giltzurrun-gutxiegitasuna.

Remove ads

Tratamendua

  • Bizimoduaren aldaketa osasuntsuak.
  • Farmakoak:
    • Beta-blokeatzaileak: Metoprolol, Atenolol, Labetalol eta Carvedilol (*).
    • AEKren (Angiotentsinaren Entzima Konbertitzailea) inhibitzaileak: Lisinopril, Quinapril, Fosinopril, Captopril, Enalapril edo Ramipril.
    • Angiotentsina 2 motakoaren Errezeptorearen Blokeatzaileak: Losartan, Valsartan edo Irbesartan.
    • Kaltzioaren kanalen blokeatzaileak: Nifedipino, Amlodipino edo Verapamil
    • Diuretikoak: Chlortalidone edo Hydrochlorothiazide.
    • Alfa blokeatzaileak: Doxazosina , Terazosin, Prazosin.

(*) Ingelesezko izenak.

Ikus, gainera

Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads