okzitanieran sailkatutako dialektoa, hizkuntzatzat ere jo izan dena From Wikipedia, the free encyclopedia
Bearnesa[1] (bearnesez: bearnés edo biarnés), okzitaniera hizkuntzaren barruan, gaskoi dialektoaren azpidialekto bat da, Bearnon (Pirinio Atlantikoak, Frantzia) mintzatua. Zuberoako mugan ere hitz egin izan da, eta etxalde batzuetan oraindik ere badira bearnesaren hiztun gutxi batzuk.[2] Bearnesak izan du okzitanieraren aldaera guztietatik atzerakada gutxien, eta nortasun handikoa da, historikoki Pirinioen testuinguruan Bearnok izandako garrantzi politikoarengatik.
Bearnesak, hizkuntza idatzi gisa, Bearnoko bizkonderria izan zen bitartean loraldia bizi izan zuen, XIV. mendetik 1620ra. Bearnesa, horrela, lege- eta administrazio-agirietan erabiltzen zen, beste okzitaniar aldaerak jada eremu horietatik at zeudenean. 1620tik aurrera, bearnesaren gainbehera hasi zen pixkanaka. Frantziar Iraultzaren ondoren, 1789tik aurrera, frantsesak ia osoki ordezkatu zuen agiri eta ekitaldi ofizialetan.
1982ko ikerketa baten arabera, Bearnoko biztanleen % 51 bearnesa hitz egiteko gai zen; % 70, ulertzeko gai; eta % 85, hizkuntza babestearen alde zeuden. Gaur egun, bearnesa gaskoiaren aldaerarik indartsuena da, nahiz eta egoera gutxitu argian egon eta hizkuntza-transmisioa gero eta urriagoa izan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.