Onagro

From Wikipedia, the free encyclopedia

Onagro
Remove ads

Onagroa (Equus hemionus), basastoa ere deitua, Equidae familiako animalia da, etxeko astoaren modukoa da baina burua eta gorputza orokorrean handiagoak dituena. Asiako estepa eta mendietan bizi da eta hainbat azpiespezie daude.

Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Remove ads

Deskribapena

Onagroa basastoaren espezie bat da, Ekialde Hurbilean hedatua. Hala ere onagroen azpiespezie guztiak Afrikako basa astoetatik nahiko ezberdinak dira. Banako bakoitzak altuera eta larruazala ezberdina izan dezake. Larruazal kolorea txuri-urdinxkatik ia beltzera doa, baina arruntena kolore horixka da. Zurda eta buztana ilunak izan ohi ditu. Gurutzera duten altuera 1,3 m-koa izan ohi da. Abiadura handian troskan joan daiteke. Lasterketa motzetan 70 km/h-ko abiadura harrapa dezake; bestalde, 20 km/h-ko abiadura manten dezake 120 minutuz.

Estepatan bizi ohi denez, dezente denbora pasa dezake urik edan gabe.

Remove ads

Etimologia

Onagro hitza grekotik dator (ὄναγρος) eta asto basatia esan nahi du, ὄνος ('onos, astoa), eta ἄγριος ('agrios, basatia) hitzen elkarketatik sortua baita.

Espeziearen latinezko izena ere, hemionus, grekotik hartua da (ἡμίονος) eta sasi-astoa edo erdi-astoa esan nahi du, ἡμι- (hēmi-, erdia) eta ὄνος (ónos, astoa) hitzak elkartuz.

Azpiespezieak

Egun hainbat ikerlarientzat onagro espezie guztiak, irauten dutenak zein desagertuak, onagro espezie bakar baten tokiz tokiko azpiespezieak besterik ez dira[3]. Gauzak horrela, esate baterako Equus hydruntinus oso gertu litzateke egun oraindik irauten duten onagroengandik.

Badaude onagroaren hainbat azpiespezie ofizialki onartuak:

Banaketa geografikoa

Haien bizilekua mugatua izan da eta gaur egun, esate baterako, Persiako onagroaren azken abereak Irango eta Israelgo iparraldean dagoen meseta batean bizi ohi dira. Jakin denez 3 zonalde ezberdinetan 400 onagrok soilik diraute bizirik. Beste azpiespezieek kopuru handiagoa izan arren, orohar azken hamarkadetan atzerakada handia jasan du haien populazioak ere.

Biziraupena

Onagroen mehatxurik handienak ehiza eta belardietan elikatzeko ganaduarekiko lehia dira. Onagroen ehiza autoetatik egiten da, janari eta medikuntzarako erabiltzen dituzte ehizakinak.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads