Ategorrieta-Ulia Donostiako (Gipuzkoa) auzoa da.[1] Batzuetan udalak berak Ulia deitu izan dion arren.[2]
Ategorrieta-Ulia | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°19′26″N 1°57′43″W |
Azalera | 2,795 km² |
Garaiera | 42 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 4.061 (2023) |
Dentsitatea | 1.453 bizt/km² |
Donostiatik Pasaira eta Irunera doan errepidearen inguruan kokatzen da, Ulia mendiaren magalean. Bere funtzio nagusia egoitzarena da, baina kultur-etxea, kiroldegia eta hainbat ikastetxe eraiki dira 1980tik.
Ekialdean Miracruz-Bidebietarekin muga egiten du, hegoekialdean Intxaurrondorekin (Mirakruz gaina, Intxaurrondo zaharra, San Luis eta Marrutxipi), eta azkenik, hegomendebaldean Egia eta Grosekin. 2014an 3.962 biztanle zituen: 2.061 emakumezko eta 1.901 gizonezko. Egun 4.096 biztanle ditu guztira (2022).
Historia
Jai Alai izeneko lehen frontoia (XIX. mendea)
Jai Alai izena duten frontoi asko dago munduan. Baina Jai Alai izenaren jatorria Donostiako Ategorrietan eraikitako frontoian dago. Serafin Barojak asmatu zuen, eraikin berri hartan jokatzen zen ble pilota jokoaren izena erakargarria izan zedin.[3] Han, joko garbian aritzen ziren pilotariak, xisteraz. Xistera hura Gantxiki senperetar arotz gazteak 1857 edo 1858an asmatu zuen, gaztainondoko adarrak erabiliz. Gaur egun ere, xisterak antzekoa izaten jarraitzen du joko garbian. Zesta puntan, xistera handia erabiltzen da.
Pilota eta erreminten garapena batetik, eta bakarkako desafioen erakargarritasuna bestetik. Hau Antonio Peña y Goñi, konposatzaile, kritiko eta pilota afizionatuak idatzitako La pelota y los pelotaris[4] liburuan deskribatzen da, nola aldatu ziren XIX. mendeko Donostiako pilotalekuak. Pilotaleku berriak sortu Pilota plaza berriak eta Frontoiak eraiki ziren.
Lehen adibide esanguratsua Ategorrietako Jai Alai pilota jokoa izena zuen frontoia izan zen. Eredugarria, etorkizunean eraikiko ziren beste askorentzako. Espazio publikotik, espazio pribatura pasako zen pilota jokoaren ikuskizuna.[5] Herri guztiek eraldatu zituzten herrietako pilota plazak, herrietako pilotalekuak [6] [7]
Auzo aitzindaria Donostiako futbolean (1904)
Donostiako Real Sociedad futbol taldearen hazia izan zen San Sebastian Recreation Club taldea Ategorrietan sortu zen. Kirol ugaritako kluba zen, futbola barne zuena. Hauxe izan zen hirian ofizialki ezarritako lehen futbol elkartea eta baita txapelketa nazional batean (1905eko Espainiako txapelketa) parte hartu zuen lehen talde gipuzkoarra ere. Taldearen kamiseta horia eta berdea izan zen, eta mende bat geroago Errealak berreskuratu egin zuena bigarren ekipamendu gisa, 2007-08 eta 2008-09 denboraldietan haren jatorriari omenaldia egiteko.[8] San Sebastián Recreation Cluba Ategorrietan sortu zen baina 1906an Antigua auzora aldatu zuen egoitza eta Ondarretako futbol zelaia inauguratu zuen. Real Sociedad ofizialki 1909an sortu zen, baina San Sebastian Recreation Club Taldeak gaur egun oraindik jardunean jarraitzen du tenis elkarte gisa; Real Club de Tenis de San Sebastián (RCTSS) izena du[9].
Isidoro Uribesalgo eskultorea (1907)
Isidoro Uribesalgo eskultorea (Aretxabaleta, 1873 - Donostia, 1928) eskultore neoklasikoa Ategorrietan bizi izan zen familiarekin 1907tik 1928an hil zen arte. Urte horietan hiriburuko elizetarako eskulturak egiten jarraitu zuen.[10]
Donostiako San Ignazio elizan, Gros auzoan, hainbat lan utzi zituen. Donostiako kaian dagoen elizako Pietatearen egilea ere izan zen.[11]
Teknika oso garatua zeukan. Erlijio gaietako eskultura ugari egin zituen, baina baita bestelakoak ere, pertsona zibilen bustoak esate baterako. Hainbat urtez Erroman eta Parisen bizi izan zen. Uribesalgoren lanak Gipuzkoako hainbat tokitan aurkitzen dira. Esate baterako, Andres Urdanetaren estatua, Ordizian dagoena, Gipuzkoako Foru Aldundiaren enkarguz.
1904an Jeronima Sarasaterekin ezkondu zen eta bost seme alaba izan zituen; Juan, Justino, Juliana, Josefa Ignacia eta Maria Dolores, Horietako gehienak Ategorrietan jaio ziren.[12] 1928ko maiatzaren 8an hil zen. Zurezko pieza bat arbastatzerakoan zauri bat egin zuen eta tetanos infekzio baten eraginez egun gutxitara hil zen[13].
Ategorrietako sarraskia (1931)
Ategorrietako sarraskia izenarekin aipatu ohi da Guardia Zibilak Donostiako Ategorrieta inguruan egindako sarraskia, 1931ko maiatzaren 27an gertatua. Guardia Zibilak tiro egin zuen Pasaiatik zetorren itsas langileen manifestazio baten aurka. Manifestazioan bi mila pertsona inguru ziren, tartean emakumeak eta haurrak. Zazpi langile hil eta hogeita hamar bat zauritu zituzten. Hauek izan ziren hildakoak: Jose Carnés, 32 urtekoa; Manuel Pérez, 34 urtekoa; Jose Novo Martínez, 25 urtekoa; Antonio Barro, 31 urtekoa; Julian Zurro Pérez, 19 urtekoa; Jesus Camposoto, 23 urtekoa[oh 1] eta Manuel López Díaz, maiatzaren 29an zaurien ondorioz erietxean hila.
Guardia zibilen tiroen eraginez, 30 bat langile izan ziren zaurituak. Sarraskiaren biharamunean egunkariek egindako kroniketan ikus daitekeenez, erietxeetan artatutakoek erakusten zuten zauriak oso hurbiletik egindako tiroek eragindakoak izan zirela.[14] Erregistratutako zaurituen datuen agitara, ikusten da gazteak zirela gehienak, eta galiziar jatorrikoak asko: Vicente Saleta, Providencia Ageita (21 urte), Julio Fernandez (25), Manuel Doldán Pérez (18), Pedro Basterretxea (31), Lisardo Zapata (32), Manuel Alfonso, Antonio Barro (26), Valentin Ochoa (21), Carmen Candanal (27), Jose Suarez (25), Luis Centeno (29), Herminio Gonzalez, Jose Saletas, Emilio Ruiz, Eugenio Korta, Bruno San José, Juan Nieves Damapier, Manuel Alfamabrar (24), José Orleca (27), Vicente Sainz (17), Celestino La Rosa, Herminio González, Vicente Caterín (33), Julio Fernández (25), Jose Pardavilla (34), José Mariño (23)...[15]
Uliako Auzo Elkartea (1975)
Uliako Auzo Elkartea 1975ean sortu zen, udalak auzoko ia etxe guztiak bota nahi izan zituenean. Donostiako Udalak 1972an onartu zuen Uliako Plan Partzialak 102 edifizio eraitsi nahi zituen (1500 etxebizitza guztira) Saguesen, Zemorian, Uliako mendi-magalean, Ategorrietan eta Intxaurrondo Zaharrean. Auzo-elkartea Donostiako udalean erregistratu zen lehenengoa izan zen. Orduko hartan elkarteak lortu zuen Sagueseko etxeak ez botatzea; eta ez hori bakarrik, Sagues urbanizatzea ere lortu zuen, ordura arte zulo handiz betetako aparkaleku erraldoi hutsa baino ez zen Sagues.[16]
Gero, hurrengo urteetan hainbat ekinbide antolatu zituen auzoan hainbat azpiegitura lortzeko. Besteak beste hauek:[16]
- Anbulatorioa (Nafarroa etorbidekoa).
- Okendo kultur etxea.
- Manteoko Frontoia.
- Bigarren hezkuntzako institutua (Zubiri-Manteo BHI).
- Ulia Mendia parke gisa kalifikatzea.
- Ulian lege urbanistikoa betearaztea udalarekin elkarlanean.
- Auzoko lehen kabinete psikopedagogikoa.
- Dantza-taldea.
- Umeentzako pintura tailerra.
- Helduentzako pintura-gela (Rodriguez Catalán,[17] Teresa G. Díaz[18]...,)
- Gau eskola.
- Yoga.
- San Joan gaua
- Egur tailako ikastaroak.
- Jubilatuen etxea (ile-apaindegi eta dispentsarioarekin).
- 2003an-edo Uliako kostaldean dagoen Murgita Kala (Ilurgieta edo Irurdieta ere deitua) desagertzear egon zen, ur zikinak garbitzeko gune porlandu eta kirastun bihurtzekotan egon zen. Baina ez zen horrela bukatu.
- Manteo Kiroldegia.
- Rodil-Zorroaga autobusa.[19]
- Bisitak Buskando eta Soroborda ur-biltegietara
- Udal mintegietako parkea zabaltzea.
- Lore-Baratza proiektua mintegi zaharrerako.
Auzuneak
- Manteo
- Ulia barren
- Ategorrieta
Kale izendegia
- Jose Elosegi Alkatearen Hiribidea
- Alejandria Kalea
- Arbola Pasealekua
- Atarizar Kalea
- Ategorrieta Hiribidea
- Ategorrietako Galtzara Zaharra
- Baderas Kalea
- Fernando Sasiain Kalea
- Gurutze Pasealekua
- Indianoene Kalea
- Larraga Bidea
- Manteo Kalea
- Mendiola Bidea
- Mikel Gardoki Pasealekua
- Nafarroa Hiribidea
- Rodil Kalea
- Toki Eder Pasealekua
- Tomas Alba zabalgunea
- Ulia Pasealekua
- Zemoria Kalea
Oharrak
- Langile honen deitura gaizki idatzita («Camprosola») ageri da zenbait iturritan; ikus, adibidez, Xabier Portugal (2007), 31. or.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.