From Wikipedia, the free encyclopedia
Josetxo Mayor Mateo (1934 – 2017ko apirilaren 26a)[1] donostiar pertsonaia izan zen, 1986 urtetik Ulia mendiko bideak garbitu eta bide berriak zabaltzeagatik ezaguna, bere kabuz, inoren laguntzarik gabe eta musu-truk.[2][3] Egindako lan itzela eskertzeko, Donostiako Hiritar Merezimenduaren Domina jaso zuen 1995 urtean.[4] Club Vasco de Campingek eta Cangrejo Elkarteak ere omenaldiak antolatu zizkioten.[5]
Josetxo Mayor | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1934 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 2017ko apirilaren 26a (82/83 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | zaindaria eta basozaina |
Lantokia(k) | Donostia |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak |
1986ko irailaren 16an hasi zen lan horretan. Intxaurrondo bizi zen. Hasieran asteburuetan bakarrik, baina 1997an jubilatu zenetik egunero aritzen zen Uliako bideak zaintzen. Berreskuratu zituen bide nagusiak hauek dira:[6]
2014an Josetxo Mayorri eskainitako erakusketa bat antolatu zuen Cristina Enea Fundazioak Ulia Interpretazio Zentroan. Erakusketan argazkiak eta dokumental bat erakusten ziren, bere lanari omenaldi izan nahi zutenak.[8]
« | Excmo. Sr. Josetxo Mayor. Jaun Txit Gorena. Mila esker egin dituzun gauzagatik eta egin duzun lanagatik. Herriaren alde, Uliazaleen alde, Uliaren alde eta guztion alde, baita erromes kanpotik datozen eta bide horietatik datozen mendizaleen alde ere. Mila esker, mila esker horregatik. Utzitako ondare izugarri hori, polit hori, ea dakigun zaintzen, ea dakigun gozatzen eta ea dakigun maitatzen. Hori izango litzateke Josetxori egin diezaiokegun omenaldirik politena. Mila esker | » |
—Antxon Iturriza[9] |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.