Atacama eskualdea
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Atacama eskualdea (gaztelaniaz Región de Atacama) Txile banatuta dagoen hamabost eskualdeetako bat da. Iparraldean, Antofagasta eskualdearekin, hegoaldean Coquimbo eskualdearekin, ekialdean Argentinarekin eta, mendebaldean, Ozeano Barearekin muga egiten du.
Atacama III. Eskualdea III Región de Atacama | |||
---|---|---|---|
Txile | |||
Administrazioa | |||
Estatua | CHL | ||
ISO 3166-2 | CL-AT | ||
Hiriburua | Copiapó | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 27°S 70°W | ||
Azalera | 75,176,2 km² | ||
Mugakideak | Antofagasta eskualdea, Coquimbo eskualdea, Catamarca, La Rioja probintzia eta San Juan probintzia | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 286.168 (2017) 31.832 (2002) | ||
Dentsitatea | 3,62 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Ordu eremua | UTC−04:00 | ||
www.goreatacama.cl |
75.176,2 kilometro karratuko eremua du, eta, 2006ko erroldaren arabera, 272.402 biztanleko biztanleria. Eskualde hau, Chañaral probintziak, Huasco probintziak eta Copiapó probintziak osatzen dute.
Urte askoan, eskualde hau diaguita tribuek populatu zuten. Diego de Almagro aurkitzailea, Copiapó haranera 1536an iritsi zen, Txileren Aurkikuntza abiaraziz.
Kolonialismo garaian, herrialdeko iparraldeko muga bezala ezagutu zen. 1744ko abenduak 8an, San Francisco de la Selva hiria sortu zen, gaur egun Copiapó izena duena. 1789an, Ambrosio O'Higgins Gobernariaren aginduz, Vallenar hiria sortu zen.
Jada Errepublika garaian, Juan Godoyk, zilar minerala aurkitzen du Chañarcillon 1832an. Aurkikuntza honi esker, Txile, metal honen munduko ekoizlerik nagusienetako bat bihurtzen da, eta ekonomia nazionala sortzea ahalbidetzen du. Minerala kanporantz garraiatzea hobetzeko, hemen eraikitzen da herrialdeko lehen trenbidea, Copiapó Caldera hiriarekin lotuz.
1916an, kobrearen esplotazioa hasi zen Potrerillosen, hiri oparo bat sortuz, gaur egun populatu gabea dagoena, eta, oinarrian, mineralen fundizioaren hondarrei esker mantentzen dena, orain, El Salvadorreko meatzean esplotatuak.
Atacamak, Txileko beste eskualde batzuk ez bezala, eskualde nortasun sentimendu indartsu bat da, Txilen ia kasu bakarra delarik, bere aurrekari historiko, ekonomiko eta kulturaletan jatorria duena. Horregatik, 1970eko hamarkadaren bigarren erdian egin zen eskualdekatze prozesuaren ondoren, Atacama probintziak ez zuen aldaketarik jasan, bere ondorengoa den Atacama eskualdeak, antzinako atacamar probintziaren lurralde bera mantenduz.
Atacama eskualdea, barne gobernu eta administrazioarentzat, hiru probintziatan banatzen da:
Tokiko administrazioarentzako, probintzia horiek 9 komuna edo udalerritan banatzen dira.
Atacama eskualdea, hauteskundeei dagokienez, III senatu zirkunskripzioa da eta 5 eta 6 barrutiak hartzen ditu.
Eskualdeko gobernaria, Intendentea da, Txileko Presidenteak izendatua. Gaur egun, Viviana Ireland Cortés da Gobernaria
Probintzien gobernu eta administrazioa, hiru gobernariri dagokie, bana probintziako, Txileko Presidenteak izendatuak.
Eskualdearen administrazioa, Eskualde Gobernuari dagokio, Intendenteak eta Eskualde Kontseiluak osatutakoa.
Komuna edo udalerri bakoitzaren tokiko administrazioa, munizipalitate bakoitzari dagokio.
Atacama, Magallanes eskualdearekin batera, ikur propio bat duten Txileko eskualde bakarrak dira. Atacama eskualdearen bandera soilik 2005ean ofizialdu zen arren, errepartizio, eraikin eta ekintza publikoetan altxatzea baimendu zitzaionean, aurretik ere, jada oso modu masiboan erabiltzen zuten Atacama eskualdeko biztanleek, 1859ko Iraultza Liberalaren oroitzapen bezala, Pedro León Gallo buru izan zuena, meatzaritzan oinarritutako bere aberastasunei esker, Copiapótik, Manuel Montt kontserbadoreari aurre egin zion armada bat sortu zuena (1859ko Gerra Zibila). Armada honek, bere unitate ezberdinetan, zutoihal edo bandera hau eraman zuen, tokiko biztanleek berehala hartu zutena oligarkiaren aurkako ikur bezala, militarki garaitua izan zen arren, Txilen, alderdi politiko berri baten sorrera esan nahi izan zuena, Alderdi Erradikala, hau, Atacamako hiriburuan, Copiapón sortu zelarik.
Atacama eskualdearen Banaketa politiko-administratiboa | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Tarteko beheragunea etenez, eskualdeko bereizgarria da zabaletaranzko mendilerroak bezala deitzen direnak aurkitzea, Andeak eta Kostaldeko mendilerroa lotzen dituena. Honek, ekialdetik mendebaldera doazen haranak sorrarazten dituzte, hauek, aldi berean, ibai haranak sorrarazten dituztelarik. Ibai haran hauek, Kostaldeko Mendilerroa mozten dute, latitude hauetan, 1000 metrotik gorako garaiera lor dezakeena. Andeek, eskualde honetan, altuera handia dute, batez beste, 5.000 metrora iristen delarik, herrialdeko garaierarik altuena, Ojos del Salado sumendi itzali elurtuan lortzen duelarik, 6893 metro ingurukoa dena eta Argentinako mugan kokatua dagoena.
Eskualdean, basamortu klima da nagusi, iparraldetik hegoaldera arindu egiten dena, eurien gehikuntzaren ondorioz. Andeetarantz, eta altuera zenbat eta gorago joan, klima, basamortu hotz bihurtzen da, tundra ezaugarrietara iritsiz. Kostaldean, iparralde txikiko bereizgarria den fenomeno bat gertatzen da, camanchaca bezala ezagutzen dena, lainoxka ugari bat. Tenperatura aldaketa, gorantz doa mendebaldetik ekialdera.
Bertako ekonomia, nagusiki, kobre meatzaritzan oinarritzen da (El Salvador), Paipote fundazioa (Copiapó) eta oliba nekazaritzan Huasco haranean, baita mahats esportazioa ere Copiapó haranean, hau, herrialdeko lehena delarik, irabazi handiak sortuz gainontzeko herrialdearekin alderatuz. Baina beste lehengaiak ere ustiatzen dira: burdina, urrea eta zilarra, eta lehengai ez metalikoen artean: Kareharria, harea y legarra eta fosforita , besteak beste.[1]
Gaur egun, turismoan inbertitzen aritu da, bereziki, basamortu loratuaren jazoeraren ondorioz.
Atacama eskualdea, Aisén eskualdea eta Magallanes eta Txiletar Antartika eskualdearen ondoren, herrialdeko hamabost eskualdeetatik, gutxien populatuena da. Eskualdeko biztanleria osoaren erdia baino gehiago, Copiapó eta Vallenar hirietan bizi da.
2002ko erroldako datuen arabera, hiririk garrantzitsuenak, ordena honetan, honako hauek dira: Copiapó (125.983 biztanle), Vallenar (43.750 biztanle), Caldera (12.776 biztanle), Chañaral (12.086 biztanle), El Salvador (8.697 biztanle), Tierra Amarilla (8.578 biztanle), Diego de Almagro (7.951 biztanle).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.