eraikuntza eta geologian tamaina jakin bat duen materiala From Wikipedia, the free encyclopedia
Eraikuntza eta geologian tamaina jakin bat duen materialari deitzen zaio legarra, hartxintxarra , harrikoskorra edo mugerra[1]. Udden-Wentworth eskalan legarra izan daiteke granularra 2 eta 4 milimetro artean neurtzen badu edo hartxintxarra[2] 4 eta 64 milimetro artean neurtzen baditu. ISO 14688 arauak legarra fin, ertain eta handi artean sailkatzen du, 2 eta 6,3 milimetro, 6,3 eta 20 milimetro eta 20 eta 63 milimetro artean. Legarraren metro kubiko batek 1.800 kilogramo inguru pisatzen ditu. Legarra baino txikiagoak diren harriei harea izena ematen zaie, eta handiagoak direnei errekarri.
Gizakiak artifizialki egina edo naturalki sortutakoa izan liteke. Ertzak biribilduta dituenean, higaduraren ondorioz, harribila edo errekarria[1] deitzen zaio. Eraikuntzan partikulen tamaina 5 mm baino handiagoa duen materialari deitu ohi zaio legarra eta agregakin bezala erabili ohi da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.