From Wikipedia, the free encyclopedia
Arne Naess (1912ko urtarrilaren 27a - 2009ko urtarrilaren 12a) Norvegiako Filosofo bat izan zen. Ezaguna egin zen Ekologia Sakona filosofiaren sortzailea izateagatik. 1973 urtean bere teoria aditzera eman zuen. Bere ideiek oihartzun handia izan zuten mugimendu ekologistan. Horrez gain, mendizalea, idazlea eta ekintzaile ekologista izan zen.
Arne Naess | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Slemdal (en) , 1912ko urtarrilaren 27a |
Herrialdea | Norvegia |
Heriotza | Oslo, 2009ko urtarrilaren 12a (96 urte) |
Hobiratze lekua | Vestre gravlund (en) |
Familia | |
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Osloko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | norvegiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, katedraduna, mendigoizalea, idazlea eta ekintzaile ekologista |
Enplegatzailea(k) | Osloko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | |
Mugimendua | deep ecology (en) |
Arne Naess filosofoa Oslon jaio zen 1912 urtean. Gazte zenetik Ingurumena eta naturaren babesa arreta deitu zioten, ekologismoa ia existitzen ez zen garai batean ere.[1]
Osloko unibertsitateko irakasle gazteena izan zen 27 urterekin. Lanpostu horretan 1939tik 1970era egon zen.[2]
Bi aldiz ezkondu zen. Bere lehenengo emaztea Else izan zen, eta bi seme-alaba izan zituen berarekin. Else hil eta gero, 61 urterekin, Fai gaztearekin ezkondu zen.[1]
Bere lanez aparte, eskarmentu handiko mendizalea izan zen. 1950 urtean Pakistaneko Tirich Mir(7708 metro) mendira lehen igoera zuzendu zuen eta 1964 urtean gailur berberara beste igoera bat zuzendu zuen.[2]
Naess bizitzaren laurden bat mendiko txabola batean bizi izan zen, Norvegiako hegoaldean, Tvergestein mendian.
Bere bizitzan zehar ekintzaile esanguratsua izan zen. 1970 urtean, beste 300 ekintzaileekin Mardalsfossen eraiki nahi zen urtegiaren eraikuntza eragozteko kateatu zen. Ekintzaileek proiektua bertan behera geratzea lortu zuten.
Norvegiako Greenpeaceko presidentea izan zen, 1988 urtean tokiko atala sortu zenean. Horrez gain, Norvegiako alderdi berdearen hautagaia izan zen.[2]
2009 urtean zendu zen.
Naess ekologia sakona teoriaren sortzailea izateagatik ezaguna da. Ekologia sakona, azaleko ekologiarekin alderatuta, krisi ekologikoaren arrazoiak eta oinarriak modu sakonagoan zalantzan jartzen ditu. Izaki bizidun guztien aniztasun ekologiko eta kulturalaren balio intrintsekoetatik abiatuta, bere ikuspegia ez da mugatzen gizakiaren ongizatea edo biziraupena kolokan jartzen duen horretan. Ekologia sakonak fenomeno guztien arteko interdependentzia adierazten du, eta gizaki eta gizarte bezala naturaren prozesu ziklikoetan murgilduta gaudela(eta azkenik, horien menpe gaudela).[3]
Ekologia sakona ideia honetatik abiatzen da: Gizakia ez da naturatik at dagoen zerbait, naturaren parte da, beste izaki bizidun batzuen baldintza berberetan, beste espezie bat bezala.[4]
Horrez gain, teoria hau, krisi ekologikoa eragindako arazoen sakontasunaz arduratzen da eta erabateko aldaketa aldarrikatzen du: Berdintasun biozentrikoa antropozentrismoaren aurrean eta balio intrintsekoen garrantzia balio instrumentalen aurrean.[5]
Naessek ekologia sakonaren mugimenduaren izaera plurala eta transkulturala azpimarratu zuen. Mugimendu horren azken oinarriak sistema filosofiko, etiko edo erlijioso desberdinetatik erator daitezke. Halakorik ezean, printzipio eta balio biozentriko berberetan oinarritutako bizitzako ekosofia pertsonalak sortzeko gonbita egiten zuen.[3]
Naessek ekologia sakoneko 8 puntuko plataforma sortu zuen bere filosofiaren oinarrizko ideiak zabaltzeko. Hainbat herrialdetan eta testuinguruetan interpretatzeko eta egokitzeko modu zabalean formulatuta daude. Zortzi puntuak lanerako plataforma amankomuna izan nahi du, zehaztasun maila ezberdinetan, beharrezko aldaketak bultzatzen duena, bai indibidualki eta kolektiboki. Ideiak laguntzeko dira baina ez dute eragotzi nahi mugimenduaren kreatibitatea eta eboluzioa. Naessek berak bere bizitzan zehar berdefinitu zituen.[3]
Hauek dira 8 puntuak:[1]
-Lurreko giza bizitzaren eta giza ez denaren ongizateak eta loraldiak berezko balioa dute, gizakien helburuetarako izan dezakeen erabilgarritasuna alde batera utzita.
-Bizi formen aberastasuna eta aniztasuna balio hauek errealitate bihurtzen laguntzen dute eta dira, beraz, berezko balioak.
-Gizakiek ez dute eskubiderik aberastasun eta aniztasun hori murrizteko, oinarrizko giza beharrak asetzeko izan ezik.
-Giza bizitzaren eta kulturaren loraldia bateragarria da giza biztanleriaren beherakada nabarmenarekin. Gizakia ez den bizitzaren loraldiak murrizketa hori behar du.
-Gaur egun gizakiaren esku hartzea gehiegizkoa da gizakia ez den munduan, eta egoera okerrerantz doa.
-Horregatik politikak aldatu behar dira. Politika hauek ekonomia, teknologia eta ideologiaren oinarrizko egiturei eragiten die. Sortuko den egoera gaur egungo egoerarekin alderatuta oso ezberdin izango da.
-Aldaketa ideologikoa bizi kalitatea estimatzean datza, eta ez bizi estandarra handitzean. Handia eta garrantzitsuaren arteko ezberdintasunari buruzko kontzientzia sakona hartu beharko da.
- Puntu hauekin adoz daudenek saiatu behar dute beharrezko aldaketak egiten, zuzenean edo zeharka.
Arne Naessek eta Aldo Leopoldek uste zuten, termino abstraktuetan pentsatzeko gaitasunaz gozatzeagatik, gizakiek ingurumenaren ardura hartu behar zutela. Gaitasun kognitibo murriztuak dituzten animaliek ez bezala, gizakiek gauzen epe luzerako ondorioetan pentsa dezakete, eta, beraz, behar etikoa da ahal dutena egitea ingurunean dugun eragin negatiboa murrizteko.[1]
Naessek uste zuen gizakien interes nagusien artean ingurumena babestea egon beharko litzatekela; horrela, hondamendi naturalak gertatzeko aukerak murrizten direlako..[1]
Horrez gain, mugimendu ekologistei eskatzen zien lurra babesteko, baina ez bakarrik gizakiaren onurarako, lurraren beraren onurarako ere. Ekosistemak osasuntsu mantentzea tartean beste helbururik edo arrazoirik egon gabe.[4]
Arne Naessek “ni ekologikoa” kontzeptua proposatu zuen auto irudi horri erreferentzia egiteko. Bertan, gure buruaz dugun kontzeptua dagokion ingurune naturalari eta ingurune horretan bizi diren izaki bizidunen komunitateari lotuta dago. Autoerrekonozimendu modu horren defentsak ez gaitu gizabanako gisa ikusten, baizik eta izaki bizidunen eta natura adierazteko moduen sare baten zati gisa.[1]
Naessen iritziz, Gizarte industrial eta kapitalista batean arazo ekologiko handiak soluzionatu ahal zirela uste zutenak azaleko ekologistak ziren. Gizarteak berak lur osoko krisi ekologikoa sortu zuela ulertu behar zen. Naess gain populazioaz ere mintzatu zen eta esan zuen ingurumen arazo larria zela. Izaki bizidun guztiek errespetatuak izateko eskubidea zutela defendatu zuen.[4]
Naess ekintzailea zen eta ondo ezagutzen zituen Gandhiren indarkeriarik gabeko erresistentzia metodoak. Ekologismoa eta bakea eta justizia sozialaren aldeko mugimenduen arteko mundu mailako elkarlanean zinesten zuen.[3]
Filosofo honek Baruch Spinoza, Gandhi eta Budaren ideiak izan zituen eredu eta bere filosofia 80ko hamarkadako ingurumenaren aldeko mugimenduen korronte pentsaeretan influentzia handia izan zuten.[4]
· Næss, Arne (1936). Erkenntnis und wissenschaftliches Verhalten. Skrifter utg. av det Norske videnskaps-akademi i Oslo. 2. Hist.-filos. klasse, 1936 (in German). Vol. 1. Oslo: I kommisjom hos J. Dybwad. OCLC 5916296.
· Næss, Arne (1938). "Truth" as Conceived by Those Who Are Not Professional Philosophers. Skrifter utg. av det Norske videnskaps-akademi i Oslo, II. Hist.-filos. klasse, 1938, no. 4. Oslo: I. kommisjon hos J. Dybwad. OCLC 1021167.
· Næss, Arne (1953). Interpretation and Preciseness: A Contribution to the Theory of Communication. Skrifter utg. av det Norske videnskaps-akademi i Oslo. 2. Hist.-filos. klasse, 1953, no. 1. Oslo: I kommisjon hos J. Dybwad. OCLC 3195596.
· Næss, Arne; Christophersen, Jens A.; Kvalø, Kjell (1956). Democracy, Ideology, and Objectivity: Studies in the Semantics and Cognitive Analysis of Ideological Controversy. Oslo: Published for the Norwegian Research Council for Science and the Humanities by University Press. OCLC 1942421.
· Næss, Arne (June 1958). "A systematization of Gandhian ethics of conflict resolution". Journal of Conflict Resolution. 2 (2): 140–155. doi:10.1177/002200275800200202. JSTOR 172972. S2CID 144823357.
· Næss, Arne (1965). Gandhi and the Nuclear Age. Totowa, NJ: Bedminster Press. OCLC 368861.
· Næss, Arne (1966). Communication and Argument: Elements of Applied Semantics. Translated by Alastair Hannay. Totowa, NJ: Bedminster Press. OCLC 1012411.
· Næss, Arne (1968) [1965]. Four Modern Philosophers: Carnap, Wittgenstein, Heidegger, Sartre. Translated by Alastair Hannay. Chicago: University of Chicago Press. OCLC 252616. Translation of Moderne filosofer.
· Næss, Arne (1968). Scepticism. International Library of Philosophy and Scientific Method. New York: Humanities Press. ISBN 9780710036391. OCLC 1283.
· Næss, Arne (1973). "The shallow and the deep, long‐range ecology movement: a summary" (PDF). Inquiry: An Interdisciplinary Journal of Philosophy. 16 (1–4): 95–100. doi:10.1080/00201747308601682.
· Næss, Arne (1975) [1972]. Freedom, Emotion and Self-Subsistence: The Structure of a Central Part of Spinoza's Ethics. Filosofiske problemer. Vol. 42. Oslo: Universitetsforl. ISBN 8200014592. OCLC 3841538.
· Næss, Arne (Fall 1984). "A defence of the deep ecology movement". Environmental Ethics. 6 (3): 265–270. doi:10.5840/enviroethics19846330.
· Næss, Arne (Winter 1986). "The deep ecological movement: some philosophical aspects". Philosophical Inquiry. 8 (1/2): 10–31. doi:10.5840/philinquiry198681/22.
· Naess, Arne (1987). "Self-realization: an ecological approach to being in the world". The Trumpeter. 4 (3): 35–42.
· Næss, Arne (1989) [1976]. Ecology, Community and Lifestyle: Outline of an Ecosophy. Translated by David Rothenberg. Cambridge, UK; New York: Cambridge University Press. doi:10.1017/CBO9780511525599. ISBN 0521344069. OCLC 17621528. "Not a direct translation of Arne Naess' 1976 work, Økologi, samfunn, og livsstil, but rather a new work in English, based on the Norwegian, with many sections revised and rewritten by Professor Naess".
· Rothenberg, David; Næss, Arne (1993). Is It Painful to Think?: Conversations with Arne Næss. Minneapolis: University of Minnesota Press. ISBN 0816621519. JSTOR 10.5749/j.ctttspr2. OCLC 25631774.
· Witoszek, Nina; Brennan, Andrew, eds. (1999). Philosophical Dialogues: Arne Næss and the Progress of Ecophilosophy. Lanham, MD: Rowman & Littlefield. ISBN 084768928X. OCLC 39157669.
· Næss, Arne; Haukeland, Per Ingvar (2002) [1998]. Life's Philosophy: Reason & Feeling in a Deeper World. Translated by Roland Huntford. Athens, GA: University of Georgia Press. ISBN 0820324183. JSTOR j.ctt46n9qm. OCLC 48642579.
· Glasser, Harold, ed. (2005). The Selected Works of Arne Naess, Volumes 1–10. Springer-Verlag. doi:10.1007/978-1-4020-4519-6. ISBN 9781402037276. OCLC 62309695. (Review by David Orton, 2006)
o Vol. 1: Interpretation and Preciseness: A Contribution to the Theory of Communication
o Vol. 2: Scepticism: Wonder and Joy of a Wandering Seeker
o Vol. 3: Which World Is the Real One?: Inquiry into Comprehensive Systems, Cultures, and Philosophies
o Vol. 4: The Pluralist and Possibilist Aspect of the Scientific Enterprise: Rich Descriptions, Abundant Choices, and Open Futures
o Vol. 5: Gandhi and Group Conflict: Explorations of Nonviolent Resistance, Satyāgraha
o Vol. 6: Freedom, Emotion, and Self-Subsistence: The Structure of a Central Part of Spinoza's Ethics
o Vol. 7: Communication and Argument: Elements of Applied Semantics
o Vol. 8: Common Sense, Knowledge, and Truth: Open Inquiry in a Pluralistic World: Selected Papers
o Vol. 9: Reason, Democracy, and Science: Understanding Among Conflicting Worldviews: Selected Papers
o Vol. 10: Deep Ecology of Wisdom: Explorations in Unities of Nature and Cultures: Selected Papers
· Drengson, Alan R.; Devall, Bill, eds. (2008). Ecology of Wisdom: Writings by Arne Naess. Berkeley, CA: Counterpoint. ISBN 9781582434018. OCLC 180574094.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.