Lemoan (Bizkaia) kokatutako aztarnategi arkeologikoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Arlanpe Lemoan (Bizkaia) kokatutako aztarnategi arkeologikoa da. Bertan dokumentatu diren giza okupazioak Goi Acheulear, Solutrear, Madelein, Brontze eta Erromatar Behe Inperio arokoak dira.[1][2]
Kokapena | |
---|---|
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Lemoa |
Koordenatuak | |
Ezaugarriak | |
Garaiera | 204 m. itsas-mailatik |
Aztarnak | Bai |
Katalogoa | GEV |
Arlanpeko haitzuloa Arlanpeko Atxa deritzon kareharri gune baten IIE aldean dago, Lemoako Landais auzoan (UTM koordenatuak: 30T 519254 4782262, 204 m. itsas gainean). Haren sarreratik Arratia ibaiaren azken zatia ikusten da, Ibaizabalekin bat egin aurretik.
Arlanpeko aztarnategia 1961ean aurkitu zuten Xabier Zumalde eta Inazio Espinosa espeleologoek, Zornotzako Alegría Club (GEAC) taldekoak.[3] Sarreran eginiko kata batean material lagin batzuk jaso ziren, gero Jose Miguel Barandiaranek Behe Paleolitokotzat hartu zituenak.[4] Une horretatik aurrera, aztarnategi hau Behe Paleolitoko erreferentzia bakarra izan zen. Halere, arkeologoen artean ez zen aintzat hartu; are, Bizkaiko Karta Arkeologikoan beste kobazulo batekin nahastu zen (Arlanpe II, 100 metro baino gehiagoko distantzian dagoena).[5][6] 2006ean haitzuloa berraztertu zen, eta zundaketak egin ziren aztarnategiaren interesa estudiatzeko.[7] Horren ondorioz, 2007tik aurrera ikerketa proiektu bat martxan jarri zen, Joseba Rios-Garaizarren zuzendaritzapean.
Indusketa 11m2tako gune batean egin zen, eta 2010era arte bi areatan jardun zen: sarreran eta barruko aldean. Lan hauek bi sekuentzia estratigrafiko erakutsi dituzte, hurrengo periodoen presentziarekin:
Maila zaharrenak (D maila, barruko sekuentzia) glaziazio arteko azken aldikoak dira (115000 BP), proba kultural eta klimatikoen arabera. Maila hauetan fauna aztarna ugari aurkitu da, bereziki basahuntza (Capra pyrenaica) eta sarrioa (Rupicapra sp.). Industria litikoa ugaria da, bereziki lutitan (tokiko lehengaia) eginiko tresna handiak, aurpegi bikoak barne. Silexezko erremintak Levallois harri-pusketatik aterata daude, adibidez ukitutako tresnak (karrakailuak eta dentikulatuak). Arlanpekoa Euskal Herriko giza okupazio zaharrenetakoa da, Irikaitz , Lezetxiki edo Mendieta I aztarnategiekin batera.[8]
Okupazio bizi samarrak dira (sarrerako sekuentzia, III eta II mailak). Bertan sutegiak eta industria litiko asko aurkitu dira (bereziki ehiza tresnak: punta foliazeoak eta bizkardun xaflatxoak), hezurrezko tresnak (puntak, orratzak, zintzilikariak...). Fauna ugaria da, bereziki basahuntz piriniotarra eta sarrioa hemen ere. Okupazio hauek 17000 BP inguruan datatu dira, beraz zonalde honetako Solutrear erreferentzia berantiarrenen artean daude.
Okupazio ez oso biziak dira (I maila, sarrerako sekuentzian). Bertan silexezko tresna gutxi eta fauna aztarnak errekuperatu dira. Duela 17500 urteko okupazio honetan 70 kgtako kareharri bloke bat nabarmentzen da (Arlanpeko dama), irudi femenino eskematikoekin.[9]
Testuinguru nahastuan (A maila, barruko sekuentzia) eta lurrazalean giza aztarnak aurkitu dira. Gutxienez lagun baten hezurrak dira, azkonarrek nahastutako hilobi batekoak. 3.200 BP inguruan datatu dira.
Historiaurreko geruzak hobiekin zulatuak daude hainbat puntutan; hobi hauetan IV mendeko objektuak aurkitu dira (Terra sigillata Hispanica, metala, beira).
Arlanpen eginiko lanetan indusketa eta analisi metodo berriak erabili dira, eta honek testuinguru arkeologikoa berreskuratzea ahalbidetu du. Adibidez, bertako hartz arre aztarna batek gaurko hartz arreen dibertsitate genetikoa estudiatzeko erabili da.[10] Hala ere aztarnategiaren egiazko potentziala Pleistozeno Erdi eta Goi arteko okupazioetan datza, honek Iberiar Penintsula iparraldean izan ziren lehen Homo neanderthalensis taldeen bizimodua hobeto ezagutzeko balio duten neurrian. Solutre aldiko okupazioak ere garrantzitsuak dira, Solutre eta Madeleine arteko trantsizioa nola eta zergatik gertatu zen jakiteko. Azkenik, erromatar aldiko hilobiek garai horretako gizarteari buruzko informazio garrantzitsua emango dute.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.