Iberiar penintsulako basahuntza, bertan soilik bizi dena. Hainbat arraza geografiko deskribatu zaizkio. From Wikipedia, the free encyclopedia
Piriniotar basahuntza (Capra pyrenaica) Iberiar penintsulan bizi den ahuntz basatia da[1].
Piriniotar basahuntz | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Artiodactyla |
Familia | Bovidae |
Leinua | Caprini |
Generoa | Capra |
Espeziea | Capra pyrenaica Schinz, 1838
|
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 164 egun |
Izenak Piriniotakoa dela adierazten badu ere, gaur egun ia desagertua dago bertan baina Iberiar penintsulako gainerako mendikateetan aurkitzen da.
Sexu dimorfismo nabarmena duen espeziea da. Emeek 60 cm-ko altuera eta 120 cm-ko luzera dute eta 30-45 kg pisatzen dute. Adar txikiak dituzte, ahuntz etxekotuen antzekoak. Arrak aldiz handiagoak dira, 77 cm-ko altuera, 148 cm-ko luzera eta 110 kg-tara irits daitezke. Adarrak sendoak eta luzeak dira, emeenak baino hiru aldiz luzeagoak. Ar helduek adarrak elkarrekiko banaturik dituzte, aurpegi luzea eta kokotsean kolore iluneko bizarra.
Azpiespeziearen arabera ilajeak kolore desberdina du, baina orokorrean negu aldean ile luzeagoa izaten dute eta gris kolorea hartzen dute. Apirilean edo maiatzean ilajea mudatzen dute eta arre edo kanela kolorea hartzen du basahuntzak eta hanken barrenak beltzak dira. Sabelaldea zurixka izaten da eta isatsa beltza. Isatsa nahiko luzea da, 12-13 cm-takoa.
Lau azpiespezie ditu, horietatik bi galduak: portugaldarra 1892an eta piriniarra 2000n. Hala ere, 2009ko urtarrilean piriniotarra klonatu eta berreskuratu zuten.[2] Tamalez esperimentuak ez zuen luzaroan iraun.
Animalia aktiboa da egunez zein gauez, baina aktibitate maila handiena goizetan eta ilunabarretan izaten du. Neguan eguerdiko orduak aukeratzen ditu ordea.
Animalia taldekoiak dira, baina taldez aldatzeko joera ere izaten dute. Azaroan eta abenduan osatzen dira bikoteak eta maiatzean jaiotzen dira antxumeak. Bi ed hiru kume izaten dituzte aldiro.
Itsasoaren mailatik 500-2.500 metrotara dauden basoak eta zelaiak populatzen dituzte. Udan 3.000 etrotako altuerara ere igotzen dira. Belarra jaten dute udan eta neguan zuhaixkak jaten dituzte. Elurrak dena estaltzen duenean elur geruza zulatzen dute janari bila.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.