From Wikipedia, the free encyclopedia
Industria litikoa edo teknologia litikoa harrizko tresnen edo erreminten sorrera da, izan arroka edo mineralenak. Metalurgiaren kontrakoa litzateke.
Industria litikoaren aurkikuntza arkeologikoak, edo talde horretako tresnena, giza jarduera egon dela erakusten du, nahiz eta beste animalia batzuek ere (txinpantzeak, igarabak, sai zuriek) batzuetan erabiltzen dituzten harriak tresna gisa. Animaliek tresna hauek gizakiek bezala sortu dituztela esatea hipotesi bat izatetik ez da pasatzen.
Historiaurreko industria litikoak honako estadioak ditu: (datazioa baliozko da Mundu Zaharrean):
Ezagutzen den industriarik zaharrena da: homininoek, gizakiaren arbasoak direnak gutxienez, erreminta mota hauek erabili dituzte gutxienez orain dela 2.800.000 urtetan. Esan daiteke erreminta litikoak eskuratzeak garrantzitsua izan zela gure jatorriaren garapenarentzat, lagunduz ingurugiro berrietara moldatzen eta elikagaien dieta aldatzea baimenduz (tuberkuluak edo belarjale handien proteinak dietan txertatuz).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.