Angela Merkel

From Wikipedia, the free encyclopedia

Angela Merkel

Angela Dorothea Merkel, jaiotzez Angela Dorothea Kasner (Hanburgo, 1954ko uztailaren 17a) alemaniar politikaria da, CDUko kidea. Alemaniako kantzilerra izan zen 2005eko azaroaren 22tik 2021eko abenduaren 8ra arte. Alemaniako lehenengo emakumezko kantzilerra izan zen. Munduko emakumerik boteretsuena zela iritzi zuen Forbes aldizkariak 2019an.[1]

Datu azkarrak Bundestageko kidea, 30. President-in-Office of the European Council (en) ...
Angela Merkel

(2017)
Ahotsa
Bundestageko kidea

2017ko urriaren 24a - 2021eko urriaren 26a
Barrutia: Vorpommern-Rügen – Vorpommern-Greifswald I (en)
Hautetsia: 2017 German federal election (en)
Bundestageko kidea

2013ko urriaren 22a -
Barrutia: Vorpommern-Rügen – Vorpommern-Greifswald I (en)
Hautetsia: 2013 German federal election (en)
Bundestageko kidea

2009ko urriaren 27a - 2013ko urriaren 22a
Hautetsia: Bundestageko 17. Legealdia
30. President-in-Office of the European Council (en)

2007ko urtarrilaren 1a - 2007ko ekainaren 30a
Matti Vanhanen - José Sócrates
8. Alemaniako Kantziler Federala

2005eko azaroaren 22a - 2021eko abenduaren 8a
Gerhard Schröder - Olaf Scholz
Bundestageko kidea

2005eko urriaren 18a - 2009ko urriaren 27a
Hautetsia: Bundestageko 16. Legealdia
Bundestageko kidea

2002ko urriaren 17a - 2005eko urriaren 18a
Hautetsia: Bundestageko 15. Legealdia
12. Chairman of the CDU/CSU Bundestag fraction (en)

2002ko irailaren 24a - 2005eko azaroaren 21a
Friedrich Merz - Volker Kauder
7. leader of the Christian Democratic Union (en)

2000ko apirilaren 10a - 2018ko abenduaren 7a
Wolfgang Schäuble - Annegret Kramp-Karrenbauer
Secretary General of the CDU (en)

1998ko azaroaren 7a - 2000ko apirilaren 10a
Peter Hintze - Ruprecht Polenz
Bundestageko kidea

1998ko urriaren 26a - 2002ko urriaren 17a
Hautetsia: Bundestageko 14. Legealdia
Federal Minister for the Environment, Nature Conservation and Nuclear Safety (en)

1994ko azaroaren 17a - 1998ko urriaren 26a
Klaus Töpfer - Jürgen Trittin
Bundestageko kidea

1994ko azaroaren 10a - 1998ko urriaren 26a
Hautetsia: 1994 German federal election (en)
Party Chairman of the CDU Mecklenburg-Western Pomerania (en)

1993 - 2000
Günther Krause - Steffie Schnoor
Federal Minister of Family Affairs, Senior Citizens, Women and Youth (en)

1991ko urtarrilaren 18a - 1994ko azaroaren 17a
Hannelore Rönsch - Claudia Nolte
Bundestageko kidea

1990eko abenduaren 20a - 1994ko azaroaren 10a
Hautetsia: 1990 German federal election (en)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAngela Dorothea Kasner
JaiotzaEimsbüttel (en) eta Hanburgo, 1954ko uztailaren 17a (70 urte)
Herrialdea Alemania  (1990eko urriaren 3a -
BizilekuaBerlin
Hanburgo
Quitzow (en)
Templin
Leipzig
Gießen
Talde etnikoaalemaniarra
Lehen hizkuntzaalemana
Familia
AitaHorst Kasner
AmaHerlind Kasner
Ezkontidea(k)Ulrich Merkel  (1977ko irailaren 3a -  1982ko martxoa)
Joachim Sauer  (1998ko abenduaren 30a -
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Leinuafamily of Angela Merkel (en)
Hezkuntza
HeziketaAlemaniako Zientzien Akademia Berlinen doctor rerum naturalium (en)
Extended Secondary School Templin (en) 1973)
Polytechnic Secondary School Templin (en)
(1961 -
Leipzigeko Unibertsitatea
(1973 - 1978) Diplom (en) : fisika
TesiaExamination of the mechanism of decays with singular bond breaking and calculation of their coefficient of reaction rate on the basis of quantum mechanical and statistical methods (en)
Tesi zuzendariaLutz Zülicke
Hizkuntzakalemana
ingelesa
errusiera
Irakaslea(k)Reinhold Haberlandt (en)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, fisikaria, estatu-politikaria eta kimikaria
Altuera1,65 metro, 1,67 metro
Lantokia(k)Berlin
Templin eta Uckermark District (en)
Enplegatzailea(k)Zentralinstitut für Physikalische Chemie (en)  (1978 -  1990)
Press and Information Office of the Federal Government of Germany (en)  (1990eko urriaren 3a -  1990eko abenduaren 20a)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAtlantik-Brücke (en)
Rotary Club (en)
Free German Youth (en)
Cabinet Kohl IV (en)
Cabinet Kohl V (en)
First Merkel cabinet (en)
Second Merkel cabinet (en)
Third Merkel cabinet (en)
Fourth Merkel cabinet (en)
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza Ebanjelikoa Alemaniana
Luteranismoa
Eliza ebanjelikoa
Alderdi politikoa Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua
Democratic Beginning (en)
Christian Democratic Union (GDR) (en)

buero-bundeskanzlerin-ad.de eta angela-merkel.de
Allocine: 439173
Twitter: CDUMerkel
Itxi

Lehen urteak eta ikasketak

Angela Dorothea Kasner Hanburgon jaio zen, 1954ko uztailaren 17an.[2] Aita, Horst Kasner, artzain luteranoa zen, eta ama, Herlind Jentzsch, ingeles eta latin irakaslea. Angelak hiru hilabete zituelarik, familia Ekialdeko Alemaniara aldatu zen, aita Quitzow herrira igorri baitzuten. 1957an, azkenik, Templinen (Brandenburgo) kokatu ziren. Bertan egin zituen lehenbiziko ikasketak.[3]

1973-1978 bitartean, Fisika ikasi zuen Leipzigeko Karl Marx Unibertsitatean. 1977an, Ulrich Merkel ikaskidearekin ezkondu zen; bost urte geroago dibortziatu baziren ere, Angelak senar ohiaren abizena atxiki zuen.[3] 1986an, doktoregoa kimika kuantikoan lortu zuen Ekialdeko Berlingo Zientzien Akademian.[4] Garai hartan ezagutu zuen Joachim Sauer fisikaria, eta 1998an ezkondu ziren.

Bizitza politikoa

1989an Berlingo harresia erori ondoan, Esnaldi Demokratikoa (alemanez: Demokratischer Aufbruch) alderdian sartu zen, eta CDUn 1990eko abuztuan. Alemaniaren bateratzearen osteko lehenbiziko hauteskundetan, 1990eko abenduan, Bundestageko diputatu hautatu zuten.[3] 1991eko urtarrilean, Emakume eta Gazteria ministro izendatu zuen Helmut Kohlek; honek paratu zion "ekialdeko neskatxa" ezizena.[2]

Ingurune eta Segurtasun Nuklear ministroa izan zen 1994-1998 bitartean, eta 1995eko martxo-apirilean Berlinen egindako Nazio Batuen Erakundearen Klima Aldaketari buruzko Konferentziako lehendakaria izan zen.[5] Helmut Kohlek 1998ko iraileko hauteskundeak galdu ondoren, aldaketa sakona izan zen CDU alderdian, eta Merkel idazkari nagusi hautatu zuten.[6] Bi urte geroago, alderdiaren presidentetza hartu zuen, Wolfgang Schäublek dimisioa eman ostean. Haren hautaketarekin, bere irudia berritu nahi izan zuen CDUk, emakumea ez ezik, Ekialdeko Alemaniakoa eta protestantea baitzen; ordura arteko buruzagiak, aldiz, gizonezkoak, katolikoak eta Mendebaldekoak izan ohi ziren.[7]

CDUko presidente izan arren, lanak izan zituen bere boterea sendotzeko. Izan ere, 2002an CDU-CSU batasun kristau-demokratak Bavierako lehen ministro Edmund Stoiber aukeratu zuen kantzilergai, Merkelen kaltetan.[8] CDU-CSUk hauteskundeak galdu ondoren, Merkel oposizioaren buru bilakatu zen.[3]

2005eko maiatzeko hauteskundeetan, Merkel izan zen kristau-demokraten hautagaia eta, alde txikiaz izan bazen ere, nagusitu zitzaion Gerhard Schröder sozialdemokratari: CDU-CSUk botoen % 35,2 eta 226 eserleku eskuratu zituen; SPDk botoen % 34,2 eta 222 eserleku.[9] Baina aldea ez zen gobernua eratzeko adinakoa, eta bi alderdi horiek gobernu koalizio handiaren aukera planteatu zuten; negoziazio luzeen ondoren, akordioa erdietsi, eta azaroaren 22an Angela Merkel aukeratuko zuten kantziler.[10]

Alemaniako kantziler

2005eko azaroaren 22an Angela Merkel Alemaniako kantziler hautaturik, koalizio gobernua osatu zuten CDUk eta SPDk. Hurrengo lau urteetan, egoera ezberdinetara egokitzeko gaitasun handia erakutsi zuen. Gobernukide sozialdemokratak hainbat kuota sozial jarri zizkion haren politika kontserbadoreari. Nazioartean erreferente bilakatu zen, batez ere G8koan eta Europar Batasunean presidentetza izan zuenetik.[11]

2009ko iraileko hauteskundeetan, Merkelen alderdiak lortu zuen garaipena, bozen % 33,8 eta 239 eserleku eskuraturik. Aurreko agintaldian ez bezala, Alderdi Liberalarekin (FDP) osatu zuen gobernu koalizioa.[12] Euroguneko zorraren krisia izan zen bigarren agintaldi horretako gertakari nagusia. 2011n, herrialdeko zentral nuklear guztiak 2022. urterako ixteko plana aurkeztu zuen legebiltzarrean, eta onartua izan zen.[13] 2013an jakin zenez, AEBek Angela Merkelen telefonoa zelatatu zuten; Merkelek berehala deitu zion Barack Obama estatubatuar presidenteari, azalpenak eskatzeko.[14]

2013ko iraileko Bundestageko hauteskundeetan, CDU-CSU gailendu zen berriz ere, botoen % 41,5 eta 311 eserleku lorturik; SPDk botoen % 25,7 eta 193 eserleku atera zituen.[15] Horiek horrela, Angela Merkel hirugarren aldiz hautatu zuten kantziler, kontserbadoreen eta sozialdemokraten akordioari esker.[16] Koalizio handia osatzearen truke, lanbide arteko gutxieneko soldata bat ezartzea onartu zuen Merkelek.[17] 2015ean Europan larritu zen Errefuxiatuen krisian, mugak ixtea ez zela aterabidea adierazi zuen kantzilerrak, eta erantzun solidarioa eskatu;[18] izan ere, urtarriletik irailera 577.000 iheslari hartu zituen Alemaniak.[19]

2017ko hauteskundeetan laugarrenez izan zen nagusi, nabarmen behera egin arren: botoen % 32,9 eta 246 eserleku bereganatu zituen.[20] 2018ko martxoaren 14an hartu zuen berriz ere kantziler kargua, alderdi sozialdemokratarekin akordioa sinatu ondoren.[21]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.