Volodymyr Zelensky

Ukrainako presidentea From Wikipedia, the free encyclopedia

Volodymyr Zelensky

Volodymyr Oleksandrovytx Zelensky[1] (ukraineraz: Володимир Олександрович Зеленський; Kryvyi Rih, 1978ko urtarrilaren 25a), Ukrainako egungo presidentea da. Politikan sartu aurretik, komikoa, aktorea, gidoilaria, zinema ekoizlea eta zuzendaria izan zen.

Datu azkarrak 6. Ukrainako lehendakari, Ukrainako Indar Armatuetako komandante goren ...
Volodymyr Zelensky
Ahotsa

6. Ukrainako lehendakari

2019ko maiatzaren 20a -
Petro Poroxenko
Ukrainako Indar Armatuetako komandante goren

2019ko maiatzaren 20a -
Bizitza
JaiotzaKryvyi Rih, 1978ko urtarrilaren 25a (47 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna  (1978ko urtarrilaren 25a -  1991ko abuztuaren 23a)
 Ukraina  (1991ko abuztuaren 24a -
BizilekuaMarijinsky Jauregia
Erdenet
Kryvyi Rih
Talde etnikoaUkrainian Jews (en)
Lehen hizkuntzaerrusiera
Familia
AitaOleksandr Zelenskyj
AmaRimma Zelenska
Ezkontidea(k)Olena Zelenska  (2003 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaKyiv National Economic University named after Vadym Hetman (en)
Kryvyi Rih Institute of Economics (en)
(1995 - 2000) : zuzenbide
Hizkuntzakerrusiera
ukrainera
hebreera
ingelesa
japoniera
gaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, komediantea, aurkezlea, zinema ekoizlea, gidoilaria, aktorea, telebista-ekoizlea, telebista aurkezlea, animatzailea, abeslaria, umorista, zinemagilea, showmana, KVN actor (en) eta imitatzailea
Altuera167 zentimetro
Lantokia(k)Kryvyi Rih eta Kiev
Enplegatzailea(k)Kvartal 95 (en)
1+1 (en)
Inter (en)
Office of the President of Ukraine (en)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakAlexander Maslyakov (en)
Izengoitia(k)Зелёный
Genero artistikoasatira politikoa
Parodia
komedia
umorea
Musika instrumentuaahotsa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakErrusia-Ukraina gerra (2022)
Donbasseko gerra (2014)
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herriaren Zerbitzaria

president.gov.ua eta ze2019.com
Allocine: 561681
Twitter: ZelenskyyUa
Itxi

Ibilbide politikoaren aurretik, zuzenbidean lizentziatu zen eta ekoiztetxe bat sortu zuen, Kvartal 95, filmak, marrazki bizidunak eta telebistako komedia-saioak ekoizten dituena.[2] Kvartal 95ek Herriaren zerbitzaria izeneko telesaila sortu zuen, non Zelenskyk Ukrainako presidentearen papera bete zuen. Telesaila 2015etik 2019ra aireratu zuten. 2018ko martxoan Kvartal 95 enpresako langileek telebistako programaren izen bera duen alderdi politikoa sortu zuten.

2018ko abenduaren 31ko gauean, Ukrainako 2019ko hauteskunde presidentzialetarako hautagaitzat aurkezten zela jakinaraziz,[3] Petro Poroxenko lehendakariak Urteberri bezperan 1+1 telebista-katean emandako urte amaierako hitzaldia zapuztu zuen. Zelenskyk bere hautagaitza iragarri baino sei hilabete lehenago, hautagai nagusietako bat zen hauteskundeetarako iritzi-inkestetan. Zelenskyk Errusia-Ukraina gerra amaiaraziko zuela hitzeman zuen,[4] eta botoen % 73,22rekin irabazi zizkion hauteskundeak orduko lehendakari Petro Poroxenkori.

Bizitza

1978ko urtarrilaren 25ean Kryvyi Rih hirian jaioa (orduko Ukrainako SES), gurasoak judu errusierazko hiztunak zituen (nahiz eta aitaren aldeko aitona ukrainar etnikoa izan).[5] Haren aita, Oleksandr Zelensky, Kryvyi Rihko Ekonomia Institutuan zibernetika eta hardware informatikoko sail akademiko bat zuzentzen duen irakaslea da, eta ama Rimma Zelenskak ingeniari gisa lan egiten zuen. Lehen hezkuntza hasi aurretik, lau urtez bizi izan zen Mongolian, Erdenet hirian, aitak bertan lan egiten baitzuen. Zelensky zuzenbidean lizentziatu zen Kryvyi Rihko Ekonomia Institutuan, baina ez du lan profesionalik egin lege arloan.

Filmografia hautatua

Zinema

Informazio gehiago Urtea, Filma ...
Urtea Filma Pertsonaia
2009Любовь в большом городе/Lyubov v bolshom gorodeIgor
2011Служебный роман. Наше время/Sluzhebny roman. Nashe vremyaAnatoly Efremovitx Novoseltsev
2012Любовь в большом городе 2/Lyubov v bolshom gorode 2Igor
2012Ржевский против Наполеона/Rzhevsky protiv NapoleonaNapoleon
20128 первых свиданий/8 pervykh svidaniyNikita Sokolov
2014Любовь в большом городе 3/Lyubov v bolshom gorodeIgor Zelensky
20158 новых свиданий/8 novykh svidaniyNikita Andreevich Sokolov
2018Я, ти, він, вонаMaksym Tkatxenko
Itxi

Telebista

Informazio gehiago Urtea, Telesaila ...
Urtea Telesaila Pertsonaia Oharra(k)
2006Tantsi z zirkamyLehiakidea
2008–2012SvatyEkoizlea
2015–2019Herriaren zerbitzariaVasyl Petrovytx Holoborodko
Itxi

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.