Andosto, Andots, Andossus[1] edo Andossius Akitania erromatarreko eta Narbona aldeko jainko baten izena da. Berari buruzko inskripzioak eta aldareak Saint-Pé-d'Ardet, Melles, Saint-Bertrand de Comminges (Erromatarren Lugdunum Convenae), Montoussé eta Montsérié herrietan azaldu dira, hau da, Garona Garaia eta Pirinio Garaiak departamenduetan.
Andosto | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Hagenbacheko idazkunetan
Alamanek, germaniar tribuen batasun bat, aldiro Erromatarrei eraso egiten zieten eta ohikoak ziren harrapaketak. Eraso horietako batean lortutako altxor batzuk Rin ibaian aurkitu dira, Hagenbach altxorra kasu. Hagenbach herritik gertu aurkitutako metalezko objektu multzo horretan, 129 botozko plaka aurkitu ziren, askok idatzita, eta idatzita dituzten izenen artean akitanierazko izenak dituzte, 30 alek zehazki. Idazki horiek plaken jatorria Akitanian zegoela zehazten laguntzen dute eta, ziurrenik, gaur egun Saint-Bertrand-de-Comminges den Pirinio iparraldeko Lugdunum Convenarum hirian. Zilarrezko xaflak Marte jainkoari eskainita daude. Horietako lautan, Andoss(o) izena azaltzen da:
- 6. plaka: Andos Leurisi.
- 11. plaka: Andossus Obbelexxi filius.
- 39. plaka: Iuliana. Handos.Domini. M V.
- 51. plaka: Andossus Banbixi.
Herkules jainkoarekin loturak
Andosto bertako balizko jainkoa izanik, Herkules edo Herakles jainko greziar-erromatarrarekin lotuta azaltzen da. Ohikoa izan zen erromatar kulturan, eta erromatartutako lurraldetan, jatorri ezberdinetako jainko-jainkosen artean antzekotasunak identifikatzea eta bata eta bestea nahastea. Fenomeno edo ohitura horri Interpretatio izena ematen zaio eta beste zenbait dibinitate piriniarrekin ere egin zen. Hala ere ez daukagu jainko horren inguruko informazio gehiago.
Gogoratu behar da beste aldetik, Herakles Jainko erromatarrari buruzko zenbait elezahar Pirinioetan kokatzen direla.
- Herkules edo Heraklitok, Pirinioak gurutzatu zituen bere hamargarren lana burutu eta gero, hau da, Gerion erraldoiaren urrezko adardun idien lapurreta burututa.
Mendebalderantz bidea hartuta, Cerdanyako erregea zen Bebrix-en etxea ostatu hartu zuen, bertan Llivía herria sortu zuen. Pirene neska ezagutu zuen, eta neskaren maitalea bihurtu, baina gero utzi zuen bere lanekin jarraitzeko.
Herkulesen Zutabeak zutitu eta Gerionen abere taldeak harrapatuz gero, Herkules Pirinioetara itzuli zen eta bertan Pertúseko arroilan pasabide bat ireki zuen, "Herkulesen arraila" izenekoa. Arigen jendeak dio Sabartes aldetik igaro zela, eta "El Roc del Tchoull" delako haitzean heroiaren oin markak ageri direla.
Aragoin diote Herkules Pirinioak Cinca ibai aldean gurutzatu zuela, "Peña de Hercules" aldean.
Ezaguna da elezaharra; Cerdanyara heltzerakoan, Herkulesek jakin zuen Pirene amodioaren gaitzaz jota bere burua beste bat egin zuela, eta bere amorantearen ohorez altxatu zuen heroi-jainkoak mausoleo erraldoi bat, mendi Pirinioak.
Andosto Ilunus
Zenbait inskripzioetan, Ilunus edo Ilun Andosto jainkoaren izenaren aldaerak bezala azaltzen dira, eta Ilunus izenaren elkarte hau erromatarren Herkules jainkoarekin oso interesgarria da. Galiarrentzat Herkules zelten Ogmios Jainkoaren parekoa zen.
Ogmios jainko hau gizon zahar oso jakintsu eta boteretsua zen, eta bere azala oso iluna zen, eguzkiak belztuta. Jainko hau izan zitekeen gerlari bat, edo hizlari eta jakintsu trebea.
Pirinioetako ekialdean, erromatarren garaian, euskaldunak, zeltak eta erromatarrak kontaktuan zeuden, eta normala denez hizkuntza, kultura eta sinesmen elkar-trukaketa izaten zuten.
Galiarrek Ogmios "Iluna" deitzen zuten ere. Izan daiteke beraz hau Ogmios zeltarraren, Herkules erromatarraren eta Andosto akitaniarraren ("Hercules-Ilun-Andos" eta "Hercules-Tol-Andos" zenbait idazkunetan) arteko lotura?
Etimologia
Ilun hitzaren etimologia nahiko argi azaltzen bada ere, Andos-ena ez dago hain argi. Zenbait adituen arabera, (Gorrotxategiren kasu), "Handi" hitzarekin lotuta dago. Esanahi hau ez zen Heraklito bezalako heroi baten izaeratik urrun ibiliko.
Beste aukera bat dago izen honentzat. Andos edo beste modu batean idatzita, Handos akitanierazko inskripzioetan agertzen den Andere izenaren maskulinoa izana daiteke. horrela bada eta "jauna" esan nahi badu, jainko maskulinoen epiteto funtzioa du, eta ez litzake inolako jainkoren izen berezirik.[2]
Inskripzioak
Inskripzioak nahiko zabalduta daude Pirinioetan zehar, bereziki Garona Garaian eta Goi Pirinioetako departamenduetan. Esate baterako Melles-en aurkitutakoa:
- Transkripzioa laburdurak interpretatuz: Deo / Bascei A/ndosso / Andox/us / v(otum) s(olvit) l(ibens) m(erito)[3]
- Identifikadoreak: CIL 13, 00026 = D 04521 = CAG-31-02, p 192 = AE 1956, +00174 EDCS-ID: EDCS-10400180
Ilunos izena bezala
Antza, Ilunos, edo Ilun, garai batean nahiko zabalduta egondako izena da. Izena agertzen den idazkun horietako batzuk dira hauek:
- Ilunn jainkoari botoz egindako inskripzioa, Banhèras de Luishon, Garona Garaia aldean aurkituta: Transkripzioa: Ilunni / deo / Sabinus v(otum) s(olvit) l(ibens) m(erito). Itzulpena: Ilunn jainkoari, Sabinus-ek gogo onez eta eskubide guztiz konplitu du bere botoa."
- Ardiège, Garona Garaia aldean aurkitutakoa: Transkripzioa: Leheren[o] / Uriaxe / Ilunnosi / filia.Itzulpena: "Leherenn jainkoari, Uriaxe-k, Ilunnos-en alabak."
- Rhodanus esklaboaren, bere andre Tychia-ren eta Illuna errainaren inskripzioa, Iruña-Veleian aurkitua. Fidel Fitaren transkripzioa: Rhodanus / Atili f(ilius) servos / an(norum) L, Tychia uxor / Illuna socra / i(c) e(st) (situs). Itzulpena: "Rhodanus, Atilius-en seme, 50 urtetakoa, Tychia haren emaztea, Illuna haren erraina. Hemen datza."
Toponimia
- Duela mila urteko agirietan Arabako Andoin herria "Anduiahin", bezala azaltzen zen
- Andorratik gertu agertutako Andossus eta Andosto jainkoari eskainitako aldareak ekartzen diote gogora toponimiako zenbait adituei, Lopez de Gereñu kasu.
- Gipuzkoako Andoain.
- Paue alboko Andoins herria.
- Nafarroako Andosilla, "Andossella" idatzita XI.en mendean.
- Anduña edo Andoia, Zaraitzuko ibai baten izena da.
- Kuartango Andagoia eta Anda herrixkak.
- Baliteke ere Zizurkil-Aiako Andatza eta Andazarrate toponimoak hauekin lotuta egotea ere.
- Deba-Zestoako Andutz.
- Zuberoako Ligi-Atherein ere Andost/Andoze izeneko auzoa dago.
Toponimiak, beste testuen eskasiaren aurrean, berriro ere argi apur bat bota dezake antzinako sinesmenen gain.
Erreferentziak
Bibliografia
Kanpoko loturak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.