Eskalatzailea From Wikipedia, the free encyclopedia
Ainhize Belar Barrutia (Atxondo, Bizkaia, 2006ko urtarrilaren 15a) eskalatzailea da. Espainiako Estatuan, 8c zailtasuneko bide bat eskalatu duen emakumerik gazteena da. 2020an izan zen eta 14 urte zituen.[1][2]
Ainhize Belar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Atxondo, 2006ko urtarrilaren 15a (18 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arroka-eskalatzailea |
Aitarengandik datorkio zaletasuna. Eskalatzailea du aita eta asteburuetan beragaz joaten zen Durangoko kiroldegiko rokodromora edo arroketara; Araotzera, Oñatira. Ikastolako eskaladako ikastaroan ere ibili zen. Lagunen eraginez hasi zen. Hasieran dibertitzeko asmoz, baina apurka zaletu egin zen.[3]
Pertsona ordenatutzat dauka bere burua eta entrenamenduak ere zehatz antolatzea gustatzen zaio, ez zaio entrenatzea kostatzen.
2020an 14 urte zituela 8c zailtasuneko Gezurren erresuma lortu zuen Gaubean (Araba).[4] Bigarren 8c-a Skin Dead izenekoa ere Gaubean lortu zuen.[5] Hirugarrena, Kulun Gele zailagoa suertatu zitzaion desplomea eta pauso luzeagoak dituelako, baina soilik sei eguneko ekinaldiak behar izan zituen helburua lortzeko.[6][7] Laugarrena Mistic izan zen 2022an eta bosgarrena L'espiadimonis 2023an, biak Margalefen (Katalunia). 9a bide bat egitea du hurrengo erronka, Etxauriko Kale Borroka sektorean dagoen Begi puntuan, hain zuzen ere.[8]
2021eko Zailtasun Gazte eta Absolutuko Espainiako Eskalada Kopan lehena izan zen.[9]
2022an Espainiako boulder eta soka txapelketak irabazi zituen,18 urtez azpiko mailetan.[1][10]
Europan ere lehiatu da; 14 urtegaz Belgikan egon zen, eta 15egaz Austrian, Frantzian eta Ingalaterran.[11]
2023ko maiatzean Etxaurin (Nafarroa Garaia) 9a zailtasuna duen 'Begi puntuan' izeneko idea kateatu zuen Belar Sputnik taldean entrenatzen du Belarrek. Sputnik taldean errendimendua hobetzen laguntzen diete entrenatzaileek (Pedro Berguaga eta Ekhiotz Alsasuaga), psikologoak, fisioterapeutak eta nutrizionistak.[12]
2023ko uztailean Araotzeko Korea sektoreko ‘Honky Tonky’ bidea (8c) kateatu berri du. Duela 25 urte, Josune Bereziartuk marra horrekin munduko lehen 8c femeninoa lortu zuen.[13]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.