From Wikipedia, the free encyclopedia
Adierazle mikrobiologikoa mikrobio patogeno baten balizko presentziaren zantzua ematen duen mikroorganismoa da. Ur eta elikagaien analisi mikrobiologikoetan ohikoa da adierazle mikrobiologikoen bilaketa laborategian.
Gaixotasun ugari mikrobioz kutsatutako ura edatean harrapatzen dira. Horregatik, edateko uraren hornidura publikoak kontrolatu behar dira, ur-analisien bidez. Kutsadura mikrobiologikoa antzemateko ez da praktikoa mikrobio patogeno guztiak bilatzea, eta horregatik mikrobio adierazleen bilaketa besterik ez da egiten. Horren arrazoia zera da: mikrobio adierazlerik ez badago uretan, patogenoak ere ez dira izango [1]
Edateko ur batean gorotz-kutsadura edo kutsadura fekalaren arrastoak izatea arriskutsua da oso; ez kutsadura fekalak, berez, eragile patogenoa delako, mikrobio patogenoen balizko presentzia adierazten duelako baizik. Izan ere, kontuan hartu behar da gaitz gastrointestinal larri batzuk (kolera, disenteria, sukar tifoidea...) kutsadura fekala duten uren bidez transmititzen direla, animalia edo gizaki gaixoek gorotzekin batera bakterio edo mikrobio patogenoak askatzen baitituzte.
Kutsadura fekala edateko uretan ikertzeko mikrobio adierazleak bilatzen dira, patogenoen ordez. Kutsadura fekalaren adierazleak dira giza zein animalien hestean bizi diren bakterioak, eta beren agerpenak analizatutako uretan gorotz-aztarnen presentzia adierazten du (eta bakterio patogeno balizko presentzia ere -Salmonella, Shigella, Vibrio cholerae, etab.-).
Esan bezala, mikrobio adierazleak gizabanako guztien (osasuntsu zein gaixoen) gorotzetan daude kopuru handietan. Adierazle mikrobiologiko on batek honako ezaugarri hauek bete behar ditu:
Kutsadura fekala antzemateko gehien bilatzen diren adierazleak honako bakterio hauek dira:
Adierazleen artean koliformeak dira garrantzitsuenak. Talde horretako kideek ezaugarri hauek dituzte: kokobazilo Gram negatiboak eta anaerobio fakultatiboak dira; ez dute esporarik sortzen eta gai dira laktosa hartzitzeko 37º C-tan 48 ordutan, gasa sortuz. Koliformeek ornodunen hesteak dute bizitokia [2].
Koliforme taldean lau genero sartzen dira: Escherichia, Citrobacter, Enterobacter eta Klebsiella. Escherichia coli da koliforme ezagunena: bakterio honek laktosa hartzitzen du gasa sortzen 24 ordutan eta 44,5º C-tan, beste koliformeek egiten ez dutena.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.