Bazilo gram-negatibo eta anaerobio fakultatiboa, laktosa hartzitzeko gai dena eta gizakiaren eta beste animalia batzuen hestean bizi dena; poluzio-adierazle gisa erabiltzen da From Wikipedia, the free encyclopedia
Koliformeek espezie desberdinetako bakterio-multzoa osatzen dute, antzeko ezaugarri biokimiko eta ekologikoak dituztenak. Multzo honek ez du kategoria taxonomikorik, baina bai baliagarritasun praktiko handia, oso erabiliak baitira ur eta janarien analisi mikrobiologikoetan.
Koliformeak kutsadura fekalaren adierazleak dira. Giza zein animalien hestean bizi direnez, bere agerpenak analizatutako ur edo janari batean kutsadura fekala adierazten du. Kutsadura fekalak, berez, ez du gaixotasun larririk sortzen, baina bakterio patogeno batzuen balizko agerpena (Salmonella, Shigella, Vibrio...) adieraz dezake. Gogoratu behar da gorozki-aho bidetik kutsatzen direla kolera, disenteria edo sukar tifoidea bezalako gaixotasunak. Hondar fekalek, beraz, arrisku horren berri ematen dute laginetan agertzen direnean.
Edateko uren analisietan mikrobiologoek ez dute bakterio patogenoak bilatzen, koliforme bezalako adierazleak baizik, praktikoagoa baita: koliformerik ez bada uretan azaltzen ez dago patogenorik ere, eta ura segurua da edateko. Koliformeak bilatzeko prozedurak ur edo janarietan estandarizatu dira munduko laborategi gehienetan: hazkuntza-inguru solidoak erabil daitezke (EMB, TTC, Mc Conkey agarra...) edo likidoak (EC hazkuntza-likidoa, laktosadun purpura hazkuntza-likidoa...). Ur analisietan lagina iragazi ohi da, eta mintz-iragazkia hazkuntza-inguru solido batera pasatu ohi da gero.
Lau genero sailkatzen dira koliforme taldean: Escherichia, Citrobacter, Enterobacter eta Klebsiella. Koliforme guztiak bakterio Gram negatiboak dira, hestean bizi direnak, oxidasa negatiboak eta laktosa hartzitzen dutenak 37 °C-tan eta 48 ordutan, gasa sortuz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.