Azukrea eta bi tindatzaile (eosina eta metileno urdina) dituen hazkuntza-ingurua, bakterio gram-negatiboak bereizteko erabiltzen dena From Wikipedia, the free encyclopedia
Eosina eta metileno urdinaren agarra (EMB izenekoa, inglesezko sigletan) mikrobiologiako laborategietan erabiltzen den hazkuntza-ingurune solidoa da, bakterio koliformeak antzemateko, batez ere, erabiltzen dena.
Hazkuntza-ingurune hautakorra eta bereizgarria da hau, bakterio Gram positiboen hazkuntza inhibitzen baitu (metileno urdinak funtzio hori betetzen du), eta baita Gram negatibo batzuena ere. EMB-k laktosa ere badu, bakterio koliformeek hartzitzen dutena. Eosinak kolore iluna hartzen du pH azidotzen denean, laktosaren hartziduraren ondorioz. Modu horretan bakterio laktosa-hartzitzaileak eta ez hartzitzaileak bereiz daitezke [1].
Bakterio koliformeek honako itxura hau hartzen dute eosina eta metileno-urdinean hazi ondoren (37 Cº-etan eta 48 ordutan) [2]:
Laktosa hartzitzen ez duten enterobakterioak (Salmonella, Shigella...) kolorerik gabeko koloniak sortzen dituzte.
Hazkuntza-ingurune hau Holt-Harrisek eta Teaguek proposatu zuten lehenbizikoz 1916an, eta M. Levinek hobetu 1918an.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.