Abaritz
Artearen antzeko zuhaitz edo zuhaixka, eskualde mediterraneoan hazten dena From Wikipedia, the free encyclopedia
Abaritza[1] edo txaparra[2] (Quercus coccifera) zuhaixka espezie bat da, pagazeoen familiako haritz mota bat, jatorria Mediterraneo ertzean duena. Hostoiraunkorra izaki, artearen antza du.[3]
Abaritz | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Fagales |
Familia | Fagaceae |
Generoa | Quercus |
Espeziea | Quercus coccifera Linnaeus, 1753 |
Banaketa mapa | |
![]() | |
Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan sarturik dago "interes berezikoa" kategorian.[4]
Taxonomia
Lineok deskribatu zuen Zientziarako Species Plantarum liburuan, 1753. urtean.[5]
Izena
Generoaren Quercus izenaren barnean Euskal Herrian ohikoak diren zuhaitz asko aurkitzen dira, abaritzaz gain haritza, artea, erkametza... Espeziearen coccifera izena latinetik dator eta "baiak dituena" esan nahi du.
Espainiako hainbat tokitan "chaparro" esaten zaio, eta euskarazko jatorria du, izan ere zuhaizka "txikia eta trinkoa" baita. Hegoamerikako hainbat tokitan antzeko zuhaixken basoei "chaparral" esaten zaie.[6]
Sinonimoak
- Ilex aculeata Garsault, Fig. Pl. Méd.: t. 117 (1764).
- Quercus pseudococcifera Desf., Fl. Atlant. 2: 349 (1799).
- Quercus rigida Willd., Sp. Pl. 4: 434 (1805).
- Quercus calliprinos Webb, Iter Hispan.: 15 (1838).
- Scolodrys rigida (Willd.) Raf., Alsogr. Amer.: 29 (1838).
- Quercus mesto Boiss., Voy. Bot. Espagne 2: 579 (1842).
- Quercus fenzlii Kotschy, Eich. Eur. Orient.: 24 (1860).
- Quercus palaestina Kotschy, Eich. Eur. Orient.: 19 (1860).
- Quercus aquifolia Kotschy ex A.DC. in A.P.de Candolle, Prodr. 16(2): 108 (1864).
- Quercus arcuata Kotschy ex A.DC. in A.P.de Candolle, Prodr. 16(2): 56 (1864).
- Quercus brachybalanos Kotschy ex A.DC. in A.P.de Candolle, Prodr. 16(2): 54 (1864).
- Quercus chainolepis Kotschy ex A.DC. in A.P.de Candolle, Prodr. 16(2): 55 (1864).
- Quercus consobrina Kotschy ex A.DC. in A.P.de Candolle, Prodr. 16(2): 54 (1864).
- Quercus cretica Raulin ex A.DC. in A.P.de Candolle, Prodr. 16(2): 54 (1864), pro syn.
- Quercus dipsacina Kotschy ex A.DC. in A.P.de Candolle, Prodr. 16(2): 55 (1864).
- Quercus dispar Kotschy ex A.DC. in A.P.de Candolle, Prodr. 16(2): 55 (1864).
- Quercus echinata Kotschy ex A.DC. in A.P.de Candolle, Prodr. 16(2): 55 (1864), nom. inval.
- Quercus inops Kotschy ex A.DC. in A.P.de Candolle, Prodr. 16(2): 54 (1864).
- Quercus recurvans Kotschy ex A.DC. in A.P.de Candolle, Prodr. 16(2): 56 (1864).
- Quercus valida Kotschy ex A.DC. in A.P.de Candolle, Prodr. 16(2): 55 (1864).
- Quercus sibthorpii Kotschy ex Boiss., Fl. Orient. 4: 1169 (1879).
- Quercus pseudorigida Kotschy ex A.Camus, Chênes, Atlas 1: 51 (1934).
Deskribapena

Zuhaixka txikia da, bi metroko altuera hartzera iristen dena. Batzuetan 4 edo 6 metrotakoak aurkitzen dira[7] eta Zipren bada ezohiko abaritz erraldoi bat, 700 urteko adina duena eta 17 metrotako altuera daukana.
Oinarritik ateratzen zaizkio adar ugari eta sarritan adar horiek elkar gurutzatzen dira, zuhaixkari itxura trinkoa emanez. Adarrak hauts kolorekoak dira eta azal leuna dute.[4]
Hosto bakunak eta txandakatuak ditu, kolore berde bizikoak, zurrunak, obalatuak edo luzangak eta distiratsuak, eta ertzetan hortz zorrotzak dituzten. Ukitze soilarekin erori egiten dira.
Landare monoikoa da, hau da, lore arrak eta emeak bereizita ditu[8]. Ez dira oso ikusgarriak, perianto berde batek osatzen baititu. Lore arrak horiak ikusten dira lorezilengatik eta multzoka zintzilikatzen dira eta emeak banaka agertzen dira, gehienez bikoteka edo hirukoteka.[4]
Fruitua ezkurra da, kopa arantzatsu batean kokaturik dagoena. Horrek bereizten du artearen ezkurretik[4]. Hasieran berde kolorekoa izaten da eta heldu ahala marroi-gorrixka kolorea hartzen du.
Habitata

Malda lehor eta eguzkitsutan hazten da, batez ere lurzoru karetsuetan eta pobreetan. Klima mediterraneo kontinentala atsegin duenez udako lehorteak ongi jasaten ditu, berozalea baita, horregatik gehienez ere 1.000 metrotako altueran ikusiko da.
Itsas ertzeko labarretan eta haizelekutan ere hazten da, Quercus generoko bestelako espezieak edo pinuak bizi ezin daitezkeen tokietan.
Euskal Herrian mediterranear isurialdean agertzen da, Arabako Errioxan eta Nafarroako Erriberan. Gipuzkoan populazio bat dago katalogatuta, Arrasate aldean, eta Bizkaia mendebaldean bada beste populazio bat baina katalogatu gabe dago.[4]
Ugalketa eta bizi-zikloa
Apirila eta ekaina artean loratzen da. Ezkurrak hurrengo urteko udazkenean heltzen dira.[4]
Ekologia
Abaritza kermes intsektuen elikagaia da; kermesa eskarlata tindagaiaren iturri izan da gizakiarentzat.[9]
Estepako animalia askorentzat elikagai bakarra izatera iristen da abaritza.
Iruditegia
- Hostoak.
- Infloreszentzia arra.
- Ezkurrak zuhaitzean.
- Ezkurrak.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.