1989ko Bertsolari Txapelketa Nagusia
From Wikipedia, the free encyclopedia
1989ko Bertsolari Txapelketa Nagusia azaroaren 1 eta abenduaren 17 bitartean ospatu zen. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren X. edizioa izan zen, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak antolaturiko bigarrena, eta bertan, Euskal Herriko 36 bertsolarik hartu zuten parte. Txapelketak guztira 7 saio izan zituen, bakoitzean goiz eta arratsaldeko ekitaldiak izan ziren, horien artean 3 final-laurden, 3 finalaurreko eta finala. Finala abenduaren 17an jokatu zen Donostiako Belodromoan eta Jon Lopategik irabazi zuen.
Parte-hartzaileak
Guztira 36 bertsolarik eta 9 epailek hartu zuten parte.
Bertsolariak
|
|
Epaileak
- Abel Muniategi
- Antton Mari Aldekoa-Otalora
- Iñaki Sarriugarte
- Jesus Mari Etxezarreta "Izazpi"
- Joxerra Garzia
- Mixel Itzaina
- Rufino Iraola
- Trino Azkoitia
Saioak
Finala
Finala Donostiako Belodromoan jokatu zen. Zazpi bertsolari sailkatu ziren eta hauei 1986ko txapelduna zen Sebastian Lizaso gehitu zitzaien. Goizeko saioa 11:30-tan hasi zen eta arratsaldekoa 17:00-tan. Honako hau izan zen azken sailkapena:
Postua | Bertsolaria | Puntuazioa |
---|---|---|
Txapelduna | Jon Lopategi | 1886,50 |
2 | Sebastian Lizaso | 1845,00 |
3 | Xabier Euzkitze | 1851,00 |
4 | Andoni Egaña | 1813,50 |
5 | Jon Enbeita | 1798,00 |
6 | Mikel Mendizabal | 1779,00 |
7 | Imanol Lazkano | 1716,00 |
8 | Iñaki Murua | 1664,50 |
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.