Datu azkarrak Kronologia, Mendeak ...
Itxi
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Martxoa
- Martxoaren 7 – Inozentzio XIII.a aita santua 68 urte zituela hil zen, kargua hartu eta hiru urtera.
- Martxoaren 20 – 1724ko konklabearen hasiera Erroman, Inozentzio XIII.aren ondorengoa aurkitzeko. 33 hauteslerekin hasi zen, baina uneren batean 53 izan zituen. Bi hilabetez izan ziren bilduta ondorengoa hautatzeko.
Iraila
- Irailaren 4 – José de Grimaldo, Filipe V.arekin Espainiako lehen ministro izan zena abdikatu zuen arte, kargura itzuli zen erregearen itzulerarekin batera.
- Irailaren 24 – Parisko Burtsa sortu zen, Frantziako burtsarik garrantzitsuena. Luis XV.a Frantziakoak Nicolas Ravot d'Ombrevalen gomendioz sortu zuen. Lehenago Lyonen, Bordelen eta Tolosan baziren burtsak.
Urria
- Urriaren 2 – Muhammad bin Nasir Omango Iman berria hautatu zuten, bere anaia Saif bin Sultan II.a kanporatu eta gero.
- Urriaren 15 – Teatro Nuovo opera-antzokia ireki zen Napolin, Antonio Oreficeren Lo Simmele opera bufoarekin.
- Urriaren 16 – Yengjo Koreako enperadore bilakatu zen, bere anaia zaharra zen Gyengjongen heriotzaren ostean. 52 urtez izan zen enperadore, 1776ko apirilaren 22an hil zen arte.
- Urriaren 31 – Georg Friedrich Händelen Tamerlano opera estreinatu zen, Londresen.
Abendua
- Abenduaren 2 – Mojsije Petrovićek, Serbiako Eliza Ortodoxoko liderra Habsgorgotarren monarkian, 57 puntuko dekretu bat argitaratu zuen eliza Turkiaren eraginetik askatzeko.
- Abenduaren 7 – Johann Gottfried Rösner eta Prusiako Thorn hiriko beste luterotar batuzek jesuiten aurka egindako erasoaren ondorioz hamar luterotar exekutatu zituzten hiriko plazan. Rösnerri eta beste zazpiri burua moztu zieten aizkora bat erabilita, eta beste bi urkatu, herrestatu eta zatikatu zituzten, blasfemia egotzita.
- Abenduaren 14 – Zhiliko erregeordetza (gaur egungo Hebei probintzia, Txina), berriro sortu zuen Yongzheng enperadoreak, 55 urte eta gero. Li Weijun izan zen lehen erregeordea. Zhili erregeordetza izan zen Qing dinastia desagertu zen arte, 1912an.
- Abenduaren 24 – Francesco Valesiok bere Diario di Roma berriro idazteari ekin zion, 13 urtez geldi egon ostean. Lan honetan Erromako eguneroko bizitzaren kronika egiten da.
- Urtarrilaren 3a – Juan de Iturburu, bizkaitar arkitektoa (h. 1796).
- Urtarrilaren 13a – Sofia Antonieta Brunswick-Wolfenbüttelekoa, alemaniar dukesa (h. 1802).
- Otsailaren 10a – Maria Giacomina Nazari, italiar margolaria.
- Martxoaren 27a – Jane Colden, estatubatuar botanikaria, Estatu Batuetako lehendabiziko emakumezko botanikaritzat hartua (h. 1766).
- Apirilaren 22 – Immanuel Kant, filosofo eta zientzialari prusiarra (h.1804).
- Ekainaren 7a – Franz Anton Maulbertsch, austriar margolari eta grabatzailea (h. 1796).
- Ekainaren 30a – Johann Julius Walbaum, alemaniar mediku, naturalista, zoologo eta taxonomista (h. 1799).
- Uztailaren 2a – Friedrich Gottlieb Klopstock, alemaniar olerkaria (h. 1803).
- Uztailaren 6a – Joan Nepomukekoa Karlos Liechtensteingoa, Liechtensteingo printzea (h. 1748).
- Uztailaren 18a – Maria Antonia Bavariakoa, Saxoniako hauteslea, erregentea eta konpositorea (h. 1780).
- Abuztuaren 28a – Agustín Lezo, gipuzkoar elizgizona, Iruñeko apezpiku eta Zaragozako artzapezpikua (h. 1796).
- Abuztuaren 29a – Giovanni Battista Casti, italiar idazlea (h. 1803).
- Urriaren 15a – Eugenio Llaguno, arabar politikari eta idazlea (h. 1799).
- Azaroaren 24a – Maria Amalia Saxoniakoa, Espainiako erregina ezkontidea (h. 1760).
- Abenduaren 11 – Karlos Teodoro Bavariakoa, Bavariako hautesle eta dukea (h. 1799).
- Abenduaren 25a – John Michell, ingeles naturaren filosofo eta geologoa (h. 1793).
- Frantzisko Ibero, gipuzkoar arkitektoa (h. 1795).
- Martxoaren 7a – Inozentzio XIII.a, Aita santua (j. 1655).
- Maiatzaren 4a – Esteban Urizar, bizkaitar militar eta funtzionarioa, Tucumángo gobernadore izandakoa.
- Ekainaren 24a – Johann Theile, alemaniar musikagilea (j. 1646).
- Abuztuaren 31 – Luis I.a Espainiakoa, Espainiako erregea (j. 1707).
- Irailaren 19a – Glückel von Hameln, alemaniar negozio emakumea eta egunkari-idazlea, bere lanetan XVII. mendeko alemaniar Askenazi judu-komunitateen bizitza ezagutarazi zuena (j. 1646).
- Azaroaren 18a – Bartolomeu Lourenço de Gusmão, portugaldar apaiz jesuita, naturalista eta asmatzailea.
- Francisco Larraga, nafar erlijioso domingotarra, teologiako irakaslea (j. 1671).