Zuia
Arabako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Arabako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Zuia Araba iparraldean dagoen udalerria da, Zuia-Gorbeialdea eskualdeko handiena. Gasteiztik 18 bat kilometrora dago. Haren herriburua Murgia da.
Zuia | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Araba, Euskal Herria | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Gorbeialdea | ||||||||||
Izen ofiziala | Zuia | ||||||||||
Alkatea | Unai Gutierrez Urkiza (Euskal Herria Bildu) | ||||||||||
Posta kodea | 01130 | ||||||||||
INE kodea | 01063 | ||||||||||
Herritarra | zuiar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°58′55″N 2°49′57″W | ||||||||||
Azalera | 122,49 km² | ||||||||||
Distantzia | 20 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 2.343 (2023) 13 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 19,91 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 15,68 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 20,38 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 24,12 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 79,87 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 2,81 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 5,51 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 27,71 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % 5.8 (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 13.07 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.zuia.com |
Zuia Gorbeiaren magalaren inguruan dago, eta Arabako mendirik altuenera igotzeko abiapuntua da. Arrato eta Badaiakoa udalerriaren muga naturalak dira, eta aipatzekoa da haranaren erdialdean dagoen Atxabal-Oroko mendigunea.
Udalerria zeharkatzen duen ibai nagusia Baias ibaia da.
Esaten da Erdi Aroko ganboatar eta oinaztarren arteko gatazka odoltsuek Zuian izan zutela sorrera[4].
Zuiako udalerria honako 13 herriez osatua dago, biztanleen kopuruaren arabera:
(* Altube —lehen Monreal de Zuya gisa ere ezaguna— eta Ziorraga auzo gisa har daitezke, ez baitute kontzeju izaerarik.)
XX. mendearen lehen erdia gorabeherarik gabe igaro zen Zuiako populazioari dagokionez. 1950eko hamarkadatik aurrera, ordea, populazioak beherako joera hartu zuen, gehienbat Gasteiz eta Bilbo hirietarako izandako emigrazioaren ondorioz.
1980ko hamarkadatik aurrera, garraiobideak hobetzearen eta hirietako etxebizitzen prezio altuen ondorioz, jende berria iritsi zen udalerrira, batez ere Murgira eta haren inguruetara. Horrek populazioa handitzea eragin zuen. Hala ere, populazio berri horren gehienak ez zuen lanik egiten udalerrian, Gasteizen baizik, eta udalerria lo-hiri bihurtu zen biztanle horientzat.
Zuiako biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2023ko hauteskundeen ondorengo Zuiako udalbatza | |||||
Alderdia |
2023ko maiatzak 28 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 6 / 11 |
||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 4 / 11 |
||||
Zuiak Batzen Gaitu (ZBG) | 1 / 11 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 11 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | 0 / 11 |
||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak. Eusko Jaurlaritza
Boletin Oficial del Territorio Historico de Alava (Gaztelaniaz) |
Hauek izan dira Zuiako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[5] | |
Ignacio Oregui Goenaga[5][6][7] | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Ignacio Oregui Goenaga[5][6] | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Luis Apodaca Vea[5][6] | 1987 | 1991 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Maria Ibañez Loyo[5][6] | 1991 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Maria Ibañez Loyo[5][6] | 1995 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Maria Ibañez Loyo[5][6] | 1999 | 2003 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Patxi Goikoetxea Burutxaga[5][6][8] | 2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna | |
Patxi Goikoetxea Burutxaga[5][9] | 2007 | 2011 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Unai Gutierrez Urkiza[5][10][11] | 2011 | 2015 | Bildu | |
Unai Gutierrez Urkiza[5][12][13][10][11] | 2015 | 2019 | Euskal Herria Bildu | |
Unai Gutierrez Urkiza[5][13][14][10][11] | 2019 | 2023 | Euskal Herria Bildu | |
Unai Gutierrez Urkiza[11][15] | 2023 | Jardunean | Euskal Herria Bildu |
Araba Bus sareko eta lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu udalerrian:
|
Zuiako hizkuntza nagusia euskara izan da XIX. mende arte; bertako hizkera mendebaleko euskararen aldaera zen, eta XX. mendean atzerakada nabarmena izan zuen, erabat galtzeraino. Mende haren azken laurdenean abiatutako berreskuratze prozesuaren ondorioz, gaur egun zuiarren % 48,7 inguru da euskalduna, eta hiztun horiek biltzeko asmoz sortua da Bidabarri euskara taldea.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.