From Wikipedia, the free encyclopedia
Zitokromoak elektroien garraioan parte hartzen duten proteinak dira, hala arnas katean, nola fotosintesian. Hainbat motatako zitokromoak ezagutzen dira, a, b, c eta d zitokromoak, guztiek ere kate polipeptidiko bakarra eta hemo talde bat kofaktore gisa dutenak[1]. Hemo taldeak duen burdin atomoa errduzitu Fe (II) edo oxidatu Fe (III) egiten da[2] eta horrela zitokromoak elektroiak transferitzen ditu. Bide batez ondoko molekulak oxidatu edo erreduzitu ere egiten ditu.
Zitokromoak heteroproteinak dira. Horrek esan nahi du talde proteikoz (proteina) eta talde prostetikoz (molekula ez-proteikoz) osatuta daudela. Zitokromoen talde prostetikoa eraztun tetrapirrolikoa da -porfirina bat-, erdian burdin atomoa duena. Egitura molekular horrek antza handia du hemoglobina eta klorofilarenarekin. Zitokromoen kokapena eta egitura betetzen duen funtzioaren araberakoa da, eta horrela transmintzeko porteina izan daiteke edo proteina globularra.
Espektroskopia bidez zitokromoen hemo taldeak aztertzen dira eta lau zitokromo familia ezagutzen dira, bakoitzean hainbat zitokromo desberdin daude[1]:
Charles Alexander MacMunn mediku irlandarrak aurkitu zituen zitokromoak 1884. urtean eta "arnas pigmentu" deitu zien. 1920. hamarkadan David Keilin errusiarrak berriz aurkitu zituen eta zitokromo izena ("zelulako pigmentuak") eman zien. Hiru zitokromo bereiztu zituen energia xurgapen bandaren arabera: a zitokromoa (605nm), b zitokromoa (565 nm) eta c zitokromoa (550 nm).
1958. urtean energia xurgapen arraroa zeukan zitokromo bat aurkitu zen, 450nm-tako bandan kokatzen zena, eta horregatik P450 zitokromoa izena eman zitzaion.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.