From Wikipedia, the free encyclopedia
Transmintzeko proteina zelula mintza alde batetik bestera zeharkatzen duen proteina da[2].
Transmintzeko proteinek mintzean zeharreko garraioan hartzen dute parte eta gehienetan konformazio aldaketa izaten dute ioiak eta molekulak barneratu edo ateratzeko. Hiru dominio izaten dute, bi hidrofiliko (zitosolari eta zelula kanpoaldeari begira daudenak) eta bat oso hidrofobikoa, mintzeko lipidoen hidrokarburo lotzen zaiena[3]. Mintzeko proteina integralak direnez hauek isolatzeko mintza suntsitu beharra dago.
Proteina hauek oso ongi eusten diote beroaren bidezko desnaturalizazioari, mintzean txertaturik egonik ez baitzaizkie hidrogeno zubiak erraz hausten eta horrela ez dute hirugarren mailako egitura galtzen[4].
Transmintzeko proteina gehienak pasabide anitzekoak dira, horregatik kate polipeptidikoak bukleak eratzen ditu mintzean zehar. α-helizedun proteinak bakterioen barneko mintzean eta giza zelulen mintz plasmatikoan agertzen dira. Giza zeluletan mintzeko proteinen arteko %27a osatzen dute[5]. β-orridun proteinak Gram- bakterioen kanpoko mintzetan, Gram+ baterioen zelula hormetan, eta zelula eukariotikoetako mitokondrio eta kloroplastoen kanpoko mintzetan agertzen dira[6].
Mintzeko pasabide bakoitza α-helize batek osatzen du. Pasabideez gain α-helize batzuk mintzean ainguratzeko funtzioa ere badute. Kanal bakoitzak gutxienez bost α-helize kate izaten ditu. Kanal hauetatik kanporantz ateratzen diren erradikalek izaera hidrofoboa izan behar dute ezinbestean, baina kanalaren barnealdera ematen duten erradikalak hidrofiloak izaten dira. α-helize kateak elkarren artean labaintzen dira eta konformazioa aldatzen dute, sustantziak garraiatu ahal izateko[7].
β-orridun proteinek 10 aminoazido baino ez dituzte behar zelula mintza zeharkatzeko. Mota honetako proteinek 8-22 β-orri izaten dituzte. α-helizedunak baino trinkoagoak dira eta konformazio aldaketa oso txikiak izaten dituzte.
Proteina mota honetakoak dira porinak. 16 β-orri antiparaleloz osaturik daude eta 800 daltonetik beherako sustantziak garraiatzen dituzte gradientearen alde. Erradikalak txandakatu egiten dira, hauek ere mintzari begira daudenak hidrofoboak dira eta kanalaren barnerantz orientaturik daudenak hidrofiloak[8].
Beste adibide batzuk maltoporina (maltosa garraiatzen duena)[9] eta FepA (burdin ioiak garraiatzen dituena), biak ala biak bakterioen mintzetan agertzen direnak[10].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.