From Wikipedia, the free encyclopedia
Q10 koentzima, ubikinona, ubidekarenona edo Q koentzima (CoQ10, CoQ edo Q10 laburduren bidez ere ezagutua) arnas katean parte hartzen duen koentzima liposolugarria da, non Q-ak kinona talde kimikoari erreferentzia egiten dion, eta 10ak kinonak dituen isoprenilo unitate kopurua adierazten duen. Zelula eukarioto gehienetan aurkitzen da, batez ere mitokondrioetan.
Q koentzima | |
---|---|
Mota | Koentzima |
Erabilera | |
Rola | mikro-nutriente eta primary metabolite (en) |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 1339-63-5 |
Gmelin | 16389 |
EC zenbakia | 215-668-0 |
ECHA | 100.014.244 |
KEGG | C00399 |
Fred L. Crane ikerlari estatubatuarrak mitokondrioetatik isolatu zuen estreinakoz 1957a
Laburbilduz, kate mitokondrialean, Q10a elektroiak garraiatzeaz arduratzen da mintz mitokondrial barrualdean, hau beharrezkoa da fosforilazio oxidatiborako.[1]
Arnasketa zelular aerobikoan parte hartzen du, energia ATP moduan lortuz (gorputzeko energiaren %95a modu honetan sortzen da [3])[4]. Horretarako, Q10a hiru formatan aurki dezakegu:
Zehazki, elektroiak garraiatzen ditu arnas katearen I edo II konplexuetatik III konplexura, egoera erreduzitura pasatuz. Halaber, elektroien hartzailea ere bada beta oxidazioaren azetil CoA deshidrogenasa entzimak ematen dizkionean.
Bizidun guztien (prokarioto zein eukarioto) hainbat prozesu biokimikotan parte hartzen du. Ubikinona izenak, hain zuzen, ubikuotasunari aipamena egiten dio.
Animaliengan energia gehien kontsumitzen duten organoak (bihotza, birikak, gibela...) dira Q10 koentzimaren kontzentrazio handienak dituztenak. [5][6][7]
Ezaugarri antioxidatzaileak ditu eta, horrenbestez, erradikal aske kaltegarrien kopurua nabarmen murrizten du.
Ubikinona edo Q10 koentzima haragi gorrietan eta hegaztietan agertu ohi da. Baina badira Ubikinona ekarpen altua duten beste elikagai batzuk:
Gaur egun ez da Q10 koentzimaren ingestaren inguruko gomendiorik existitzen . Osasun aginteak ez du ubikinonaren kontsumoaren gomendio espezifikorik burutu . Dena den, aditu batzuk helduentzat zuzendutako 30-90 mg dosi eguneko hartzea iradokitzen dute. Beti ere pertsonaren fisiología eta behar nutritiboak kontuan hartuta.
Ubikinona olioan disolbagarria den konposatua denez askotan bere absorbantzia faboratzeko gantzarekin batera hartzea gomendatzen da, batik bat, olio virgen extran kozinatuta dauden elikagaiekin batera.
Hori aldera, dietaren bitartez ezin da Q10 koentzimaren gehiegizko ekarpena lortu. Baina mota honetako nutrienteak suplementu gisa hartzen direnean egunean ematen diren dosiak osotasunez errespetatu beharko dira, beti medikuaren esanak kontuan hartuz.
Ildo horretatik, esan beharra dago, ubikinona suplementuak oso gutxitan errezetatzen direla. Izan ere ,nahiz eta gaixotasun batzuen aurka lagungarriak izan, adibidez bularreko anginaren aurka, bere gehiegizko ingestak arazoak sor ditzake , batez ere alterazio gastrointestinalak sortuz (beherakoa, okadak, abdomen aldeko mina…). Hori horrela izanik, ubikinona suplementuak soilik alterazio metaboliko bat ematen denean kontsumituko dira. Bereziki organismoak substantzia hau sintetizatzeko gaitasunik ez duenean edo bere osotasunean dietan hartzen den ubikinona behar bezala aprobetxatzen ez denean.
Q10 koentzima segurua da gehigarri dietetiko gisa. Honen toxizitatea ez dago frogaturik, 1200 mg/eguneko harturik ere.[8]
Q10 koentzima gorputzean aurkitzen den konposatu natural bat izanda ez da ohikoa gaixotasunik agertzea. Efektu sekundarioak ager daitezke, baina hauek, kantzerra, diabetesa, bihotzeko arazoak, haurdunaldi egoeratan agertzen dira, egoera horretan dauden pertsonak Q koentzima hartuz gero, efektu sekundarioak izan dezaketela argi izan behar dute.[9]
Honako hauek dira dosi handiak hartuz gero ager daitezkeen gaixotasunak edo arazoak:[10]
Laburbilduz, gaixotasun edo arazo hauek ez dira oso larriak izaten eta gainera dosi oso altuetan hartuz gero agertzen dira, horregatik ez da gomendagarria 10mg baino gehiago hartzea.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.