Gantz-azidoen degradazioa, azetil-CoA molekularaino gertatzen dena eta mitokondrioen barruan egiten dena From Wikipedia, the free encyclopedia
Beta oxidazioa (β-oxidazioa ere idatzia) lipidoen katabolismoaren fase bat da, gantz-azidoak oxidatzen dituena, azetil-CoA eta molekula erreduzituak (NADH eta FADH2) sortuz. Prozesu honek energia asko askatzen du.
Bizidunen gantz azidoek karbono kopuru bikoitia dute haien molekuletan. Beta oxidazioa prozesu ziklikoa da, eta ziklo honen bira bakoitzean oxidatzen den gantz azidoak bi karbono galtzen ditu. Zenbat eta luzeago izan gantz azidoa (zenbat eta C gehiago), orduan eta bira gehiago emango ditu beta oxidazioan. Esaterako, azido palmitikoak (16 C) 7 bira ematen ditu β-oxidazioaren zikloan, bi karbono galduz birako, azetil-CoA bihurtu arte (CH3–CO–SCoA).
β-oxidazioaren prozesu ziklikoari Lynen helizea ere deritzo.
Eukariotoetan β-oxidazioa mitokondrioen matrizean burutzen da. Prokariotoetan, aldiz, zitoplasman.
Beta oxidazioa hasi aurretik gantz azidoak aktibatu behar dira eta molekula eramaile bati lotu, mitokondrioen barnera sartzeko. Aktibazioa A koentzimaren bitartez gertatzen da, ATP gastatuz:
R–CO–SCoA gantz azido aktibatua izanik.
Gero, aurreko pausoan eratutako azil-CoA karnitina izeneko molekula eramaile bati lotzen da. Mitokondrioaren barneko mintza iragazgaitza da azil-coArentzat, baina azilCoA-karnitina konplexua mitokondrioaren matrizera heltzen da. Behin mitokondrioaren barnean, karnitina banantzen da eta gantz azidoaren oxidazio prozesua hasten da.
Deskribapena | Erreakzioa | Entzima | Produktua |
Oxidazioa, FAD-en bitartez | azil-CoA deshidrogenasa | trans-Δ2-enoil-CoA | |
Hidratazioa | enoil CoA hidratasa | L-3-hidroxiazil CoA | |
Oxidazioa NADH|NAD+en bitartez | L-3-hidroxiazil CoA deshidrogenasa | 3-zetoazil CoA | |
Tiolisi | β-zetotiolasa | azetil CoA eta bi karbono gutxiago duen azil CoA |
Ikusten denez, β-oxidazioaren lehenengo etapa bukatutakoan azetil-CoA eta hasieran baino 2 karbono gutxiago duen gantz azidoa lortzen dira. Gantz azido hori lotua da A koentzimarekin, azil-CoA izeneko molekula osatuz. Azil-CoA hau berriro β-oxidazio prozesu ziklikoan sar daiteke eta aurreko erreakzioak errepikaturik azetil-CoA pusketa berria eta 4 karbono gutxiagoko azil-CoA emango ditu. Prozesu zikliko bukatutakoan gantz azido osoa azetil-CoA bihurtzen da.
β-oxidazioan sortzen diren NADH eta FADH2 arnas katean sartzen dira, ATP ekoiztuz. Sortzen den azetil-CoA, bestalde, Krebs ziklora pasatzen da, NADH eta FADH2 gehiago ere ekoiztuz. Ondorioz, β-oxidazioaren produktuak ATP ekoizten duten bide metabolikoetara pasatzen dira, eta -azken finean- energia handiko molekulak (ATP) sortzen dituzte.
16 karbonoen gantz azido batek (azido palmitikoak), esaterako, honako molekula hauek sortzen ditu oxidatzerakoan:
Zenbat eta luzeagoa izan gantz azidoaren molekula, orduan eta bira gehiago izango ditu beta oxidazioak, ATP gehiago sortuz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.