From Wikipedia, the free encyclopedia
Zapo zuria (Lophius piscatorius; Linnaeus, 1758) itsas zapoen artean arrain arruntena da.
Zapo zuri | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Actinopteri |
Ordena | Lophiiformes |
Familia | Lophiidae |
Generoa | Lophius |
Espeziea | Lophius piscatorius (Linnaeus, 1758)
|
Banaketa mapa | |
Euskaraz, zapo zuria izendatzeko modu ugari daude[Euskal Herriko Arrainen Gida 1]:
Izena | Erabilera-eremua (udalerria) |
---|---|
danbolin | |
itsas apo | |
itsas zapo[1] | |
itxasapo[2][3] | Mundaka |
itxasapo zuri[2] | |
itxosapo[2][3] | Armintza, Bermeo, Elantxobe |
itxosapo zuri[3][2] | |
sapu[4][ArgitaratuGabe 1] | Getaria |
xapo | |
xapo zuri[3][ArgitaratuGabe 2] | |
zapo[4][2] | Santurtzi, Armintza, Bermeo, Mundaka, Lekeitio, Ondarroa |
Oliba kolorekoa da, marroi grisaxka edo marroi berdexka, baina bizi den ingurunearekin mimetizatzeko azalaren kolorea aldatzeko gaitasuna du[5]. Zapaburu handi baten itxuraz, buru handi eta zabala du, zapala eta hainbat lobuluz inguratua; ahoa oso handia da, hortz oker eta zorrotzez beteta. Ezaugarri bereizgarriena, hala ere, ilizio izeneko buru gaineko apendize luzea da: lehen arantza dortsal moldatua da, bere harrapakinak erakartzeko erabiltzen duena, arrantza-kainabera balitz bezala[5].
Nahas daitezkeen espezieak:
- Zapo beltza (Lophius budegassa): Zapo zuria, zapo beltzarekin aise nahas daiteke, batez ere azala kenduta aurkezten bada; izan ere, sabelaldea irekiz gero, zapo zuriak eritoneoa (erraiak inguratzen dituen barrualdeko mintza) gris argia baitu eta zapo beltzak, ordea, beltza. Gainera, zapo zuria merkeago saltzen da eta, garesti izan arren, ez da beltza bezain preziatua gastronomian. Edozein kasutan, zapo zuria espezie ohikoena eta ugariena da.
Haren gantz kopuru baxuagatik, arrain zuria da, eta beraz, bere balore kalorikoa oso baxukoa. Haragiaren eskaintza proteikoa aldiz, garrantzitsua da, eta bitaminei erreparatuz gero, bereziki B12 bitamina eta niazina asko du. Mineralei dagokienez, selenioa eta fosforoa ere dauzka[5][6]. Haren haragi garbiagatik, xerratzeko aproposa, eta itsaski zaporearen antzekotasunagatik, gastronomian oso preziatua da.
Urte osoan zehar harrapa daiteke, bereziki martxotik abuztura arte. Hala ere, negu eta udaberri artean erruten dutenez, espeziearen kontsumoa gutxitzen saiatu behar da, uda hasiera arte bederen[Euskal Herriko Arrainen Gida 1].
Zapo zuria ekialdeko Ozeano Atlantikoan (batez ere Mauritaniatik Barents itsasora), eta Mediterraneo itsasoan aurki daiteke[7][8][9][5]. Zapo beltzaren aldean, banaketa zertxobait iparralderagokoa azaltzen du[10]. 50 eta 1000 m-ko sakoneran bizi da[11], batez ere hondo hareatsu eta lohitsuetan[9].
Tamaina ertain-handiko da, bizi-iraupen handikoa inoiz: 200 cm-ra eta 25 urteko adinera irits daiteke[12].
Heldutasun sexuala aldakorra den arren, Atlantikoan normalean arrek 50-55 cm eta emeek 70-75 cm hartzen dituztenean gertatzen da[13][14]. Errutea plataforma kontinentalaren barruan da, abendutik uztailera bitarte[15].
Arrain nahiko sedentarioa da, bizitza bentonikoa ematen duena[5]. Barrurantz okertuta dituen hortz handiei esker, harrapakin handiak, — bera baino handiagoak ere bai— txikitu eta irensteko gai da[16]; harrapakinon artean, aipagarrienak zefalopodo, arrain eta krustazeoak dira[17].
Zapoak normalean arraste-arrantzaz harrapatzen dira[9]. Sareak erabiltzen dituzten artisau-arrantzaleek (hala nola, mallabakarra edo tresmaila) zapoak ere harrapatzen dituzte, baina kopuru txikietan. Hartarako arrantza berezia ere dago, 'rasko' deiturikoa, baina halako arrantzontziak Euskal Herrian gutxi dira.
Zapoaren adina estimatzeko, ilizioari (kainabera moduan darabilten apendizea da, lehen arantza dortsal moldatua dena) begiratzen zaio[18][19], beste arrain espezietarako dituzten otolitoak baino gehiago. Modu horretan, hiru urtekoek 20-25 cm-koa dute, baina zazpi 7 urtekoena 40 cm-koa izaten da[20].
Zapoen pankreatik atera zen lehen aldiz intsulina[21].
Duela hainbat hamarkada, zapoa ez zen batere preziatua, eta arrantzaleek normalean itsasora itzultzen zuten, harrapatu bezain laister[21].
Arrak normalean emeak baino askoz txikiagoak izaten dira[21].
Eme batek 3 milioi arraultz errun ditzake[11].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.