Hirugiharra[1] Hegoaldean, eta xingarra Iparraldean, txerriaren larruaren azpian dagoen txerrikia da, bereziki gizen edo gantz-zerrendek osatzen dutena. Haragi-geruzekin batera ebakitzen denean deitzen zaio hirugihar; bestela, urdai. Oso elikagai energetikoa da, gramoko ia 9 kaloria dituena[2].

Datu azkarrak Osagaiak ...
Hirugihar
raw whole-muscle cut (en) Itzuli
Thumb
Osagaiaktxerrikia eta txerri-koipea
Itxi

Zenbait herrialdetan, Erresuma Batuan kasu, ketuta prestatzen da (horrela prestaturik, bacon deitzen zaio ingelesez eta maileguz horrela izendatzen da hainbat hizkuntzatan), frijituta gosarian hartzeko; era horretan pizza, espageti, ogitarteko edo arroz-errezetetan ere osagai arrunta da.

Beste animalia batzuen haragia, behiarena, arkumearena, oilaskoarena, ahuntzarena edo indioilarrarena kasu, beste era batera moztu, ondu edo presta daiteke urdaiaren antza izan dezan. Horrelako kasuetan, "indioilar-urdaia" ere dei daiteke, adibidez[3]. Erabilera hori ohikoa da judu eta musulman asko bizi diren lekuetan, bi erlijioek txerri-haragia kontsumitzea debekatzen baitute[4]. Hirugihar begetarianoak ere badaude, hala nola "soja-hirugiharra"[5].

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.