From Wikipedia, the free encyclopedia
Ogitartekoa[1] osagai desberdinekin (gazta, haragia, arraina, barazkiak....) betetako ogi zati erdibitua da, normalean eramateko hartzen dena. Lagunartean otarteko[2] eta bokata[3] ere esaten zaio. Ogi xerra karratuetan egindakoari sandwich[4] deritzo. Ogi zatiak nahi izatera saltsa desberdinekin bustiak egon daitezke, modu honetara ogitartekoa hezeago eta zaporetsuagoa izango da.
Oinarrizko jakia da, beste prestaketa batzuen antzera, munduko herri eta kultura ugarik erabili izan dutena eguneroko elikaduran. Jaki desberdin hauek oinarri, karbohidrato asko duten (ogi motak) osagai bat izaten dute. Ogi mota desberdin hauek berriz barruan barazki, haragi, arrai... eman ditzakete.
Prestaketa hauen adibide dira italiar pizza, kebab turkoa, Greziako pita, sandwich ingelesa, Amerikako irin tortilla edo arepak, estatu batutako hanburgesa edo gure inguruan jaten den ogitartekoa.
Ogitartekoa prestatzeko jeneralean ogi luzea erabiltzen da, hala nola baguette frantsesa eso txapata italiarra, baina edozein ogi edo ogi-xerrarekin egin daiteke.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.