From Wikipedia, the free encyclopedia
Patata-arrautzopila edo patata-tortilla Espainiako eta Euskal Herriko sukaldaritzen plater nagusietariko bat da, patataz eta arrautzez osatua. Batzuetan beste osagai batzuk ere gehitzen zaizkio; tipula da ohikoena.[1]
Patata-arrautzopila | |
---|---|
Bitan zatitutako patata-tortilla. | |
Beste izenak | Patata-tortilla |
Eskualdea | Nafarroa |
Osagaiak | patata eta arrautzak |
Aldaerak | tipularekin edo piperrekin |
Antzeko janariak | arrautzopila |
Patata arrautzopilaren lehendabiziko aipamena Nafarroako Gorteetara bidalitako 1817ko memorial de ratonera (euskaraz: «sagu-zuloaren txostena») agirian dago. Hantxe nekazari petxari eta koilazoen egoera azaltzen da, Iruñea eta Erriberako biztanleekin alderatuta. Mendialdeko nekazariek elikadura kaskarra azaldu ondoren, honela dio: «...tortillaz egindako bi edo hiru arrautza 5 edo 6 [lagunentzako] gure emakumeek handia eta lodia nola egin badakitela, arrautza gutxirekin, eta patata, ogi arrail edo edozer nahasita.»[2]
Kondaira batek dio Tomas Zumalakarregik 1835ean Bilbo setiatzen ari zela asmatu zuela platera, armada karlista erraz eta ondo elikatzeko. Nahiz eta egia den ala ez ezin jakin, tortillaren zabalkuntza karlistadetan izan zela ematen du. Beste kondaira batek dio Zumalakarregi jeneralak bere etxean zuen emakume xume batek, beste jakirik ez zuenez, patata, arrautza eta tipula erabili zituela jeneralaren mesederako.
Hain da ezaguna platera non Sukaldari beste errezeta baitaude patata-tortilla prestatzeko. Bertsio nagusiek osagai berriak gehitzen dizkiote errezetari: piper berdeak, txorizoa, kalabazina, alberjiniak, perretxikoak edo urdaiazpikoa. Espainian famatua den tortilla paisanak piper gorri, ilarrak eta txorizo ditu. Egitura eta lodiera eskualdez eskualde aldatzen da. Normalean ogiarekin hartzen da eta batzuetan ogitartekoan.
Argentinan patata-tortillaren aldaketa dago: tipula gehiago, erremolatxa eta espinakak dituena.
Suitzan rösti izeneko errezeta egiten dute, patatak bai baina arrautzak erabiltzen ez dituena[3].
Espainiako Gerra Zibilean arrautzarik ez zegoenez, arrautzarik gabeko tortilla-patata asmatu zuten, irina, ura eta esnea erabiliz. Patatarik ez zutenek laranja-azala erabiltzeko ohitura zuten[4].
Lau lagunentzako osagaiak:
Prestakuntza:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.