From Wikipedia, the free encyclopedia
Herbert Karl Frahm (Lübeck, 1913ko abenduaren 18a - Unkel, 1992ko urriaren 8a), Willy Brandt ezizenaz ezagunagoa, alemaniar politikari sozialdemokrata izan zen. 1969 eta 1974 artean Alemaniako Errepublika Federaleko laugarren kantzilerra izan zen[1], SPD eta FDPk osatutako koalizio-gobernuaren buru. Aurretik atzerri ministro eta kantzilerorde kargua izan zuen Kiesingerren kabinetean, 1966tik 1969ra bitarteko lehen koalizio handian (alemania federaleko bi partidu nagusiek, CDUk eta SPDk, osatutako gobernua). 1966ko abenduaren 1ean gobernu federalean sartu zen arte, Mendebaldeko Berlingo alkate izan zen 1957ko urriaren 3tik.
Hirugarren Reichean jazarpen politikoa jasan eta Willy Brandt ezizena hautatu zuen.
1930ean Alderdi Sozialistaren gazte mugimenduan sartu zen. 1931n Alemaniako Alderdi Sozialdemokratatik bota zuten eta Langileen Alderdi Sozialistan (SAP) sartu zen. Espainiako Gerra Zibilean alderdia ordezkatu zuen. Naziek Alemanian boterea lortu zutenean, Norvegiara ihes egin zuen; han, bertakotu eta kazetari moduan lan egin zuen. Bigarren Mundu Gerran Suediara ihes egin behar izan zuen. Gerraren ostean, Alemaniara itzuli, herritartasuna berreskuratu eta SPDn sartu zen[2].
1957an Mendebaldeko Berlingo alkate hautatu zutenez, 1961 Berlingo harresiaren eraikitzearen aurka egin zuen. 1964an SPDren presidente hautatua, 1966an kantzelariorde izan zen. Kantziler hautatua, Ostpolitika bultzatu zuen, Ekialdeko Alemania, Polonia eta Sobietar Batasunarekin harremanak hobetzea bultzatzen zuena. Nahiz eta Mendebaldeko Alemanian politika hori gustatu ez, 1971n Bakearen Nobel Saria eman zioten.
1974an Günter Guillaume bere lankide gertua Stasiren laguntzailea zela jakin zutenean dimititu zuen.
Willy Brandten gidaritzapean zegoen SPD 70. hamarkadan, eta alderdi honen laguntza berebizikoa izan zen Espainiako sistema bipartidistaren sorreran[3].
1977ko ekaineko diktadura osteko Espainiako lehen hauteskundeetan botoen %29,32 lortu zituen PSOEk. Brandten Alemaniako SPDren laguntzarik gabe, 1974ean ia existitzen ez zen PSOEri ezinezkoa izango zitzaion emaitza horiek lortzea[4].
SPDren helburu nagusia iraultza-arriskua baretzea zen, eta horretarako Espainiako Alderdi Komunista ahuldu zuten, alternatiba sozialdemokrata indartuz. Antzeko estrategia erabili zuten bai Grezian eta baita Portugalen ere[5].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.