Valentzia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Valentzia[1] (valentzieraz València, gaztelaniaz: Valencia) Valentziako Erresuma, Valentziar Herrialdea eta Valentziako Erkidegoa izeneko errealitate historiko, nazional eta administratiboetako hiriburua da; hiri nagusia izanik, guztiei izena ematen die. Horren ondorioz izen bereko probintziako eta Horta eskualde naturaleko hiriburua ere bada, baita azken horren barruan sortutako lau eskualdeetako bat osatu ere, besteak Horta Nord, Horta Sud eta Horta Oest direla; beraz, Valentziar Herrialdeko hiri-eskualde bakarra da. Biztanle kopuruan udalerria (809.267 2010ean) eta bere metropoli eremua (1.738.690) espainiar estatuko hirugarrenak eta Katalan Herrietako bigarrenak dira.
- Artikulu hau Espainiako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Valentzia (argipena)».
Valentzia València | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Espainiako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Valentziako Erkidegoa | ||||||||||
Probintzia | Valentziako probintzia | ||||||||||
Valentziar Herrialdeko eskualdeak | Valentziako eskualdea | ||||||||||
Alkatea | María José Catalá (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | València Valencia | ||||||||||
Jatorrizko izena | València | ||||||||||
Posta kodea | 46000 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 46250 | ||||||||||
Herriburua | City of Valencia (en) | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 39°28′12″N 0°22′35″W | ||||||||||
Azalera | 134.65 km² | ||||||||||
Altuera | 15 m | ||||||||||
Mugakideak | Albal, Albalat dels Sorells, Alboraia, Albuixec, Alfafar, Alfara del Patriarca, Almàssera, Benetússer, Bétera, Bonrepòs i Mirambell, Burjassot, Catarroja, Foios, Godella, Massalfassar, Massamagrell, Massanassa, Meliana, Mislata, Montcada, Museros, Paiporta, Paterna, Picanya, Quart de Poblet, Rocafort, Sedaví, Silla, Sollana, Sueca, Tavernes Blanques, Vinalesa eta Xirivella | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 807.693 (2023) 15.201 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 5.998,46 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Sorrera | K.a. 138 | ||||||||||
Telefono aurrizkia | 96 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Mainz, Bolonia, Valentzia, Odesa, Veracruz, Guangzhou, Chengdu, Xi'an, Dallas eta Kolomyia (en) | ||||||||||
Matrikula | V | ||||||||||
Hizkuntza ofiziala | katalan eta gaztelania | ||||||||||
valencia.es |
Hiriari ematen zaizkion beste izenak Cap i Casal ("hiriburua") edota "Turiako hiriburua" dira.